Lankide:Beafidalgo/Igor Yebra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Igor Yebra
Datu pertsonalak
Jaio 1974ko abuztuaren 8a (49 urte)
Bilbo, Bizkaia (Euskal Herria)
Lanbidea Euskal dantzari klasikoa

Igor Yebra (Bilbo, Bizkaia, 1974ko abuztuaren 8an) euskal ballet-dantzari famatua da. 2006an dantzari nagusia izendatu zuten Burdeoseko Opera Nazionalean. Victor Ullateren dantza-eskolan aritu ondoren, Madrilgo Dantza Kontserbatoriora joan eta ohorezko matrikularekin graduatu zen, hor 1996ra arte egon zen.

Noizbehinka zenbait operetarako koreografiak sortzen ditu, hala nola, La Traviata, Carmen, Aida, Il signore Bruscchino, El padre Arrupe; eta Carmen Suite ballet, Cascanueces Suite ballet, El Cisne XXI.

Gonbidatutako lehen dantzari bezala zenbait lekuetan lan egin du: Australiako Balletan (gonbidatu iraunkorra 1997.98), L'Aterballeto, Kubako B.N., Venezuelako B.N, Kremlinaren Balletan, Eskoziar Balletan (Scottish Ballet), Hungriako B.N, Lituaniako B.N., San Carlos de Napoleseko Antzokian, Ekaterinburgoko B.N, Leizpig-aren Balleteko Operan, Veronako Hondarraren Balletan, Ufa-ko B.N., Limogeseko B.O., Nizaren B.O., Julio Boccaren Ballet Argentinarrean, O. de Kazan Balletan beste batzuen artean. Era berean parte hartzen du festa ugarietan, munduko agertoki garrantzitsuenetan.


Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991. urtean Parisen ospatutako Eurovision Dantza saria irabazi zuen. 1996an bigarren saria lortu zuen San Petersburgoko Maya Plisetskaya lehiaketan. 1996an dantzari hoberena izateagatik Dantza eta Dantza saria irabazi zuen [[Italian. Eta Leonide Massine saria irabazi zuen ere 2003an. 2004ko irailean Anne Igartiburu euskal telebista-aurkezlearekin ezkondu zen, baina 2005eko abenduan banandu ziren. 2006an bere izena daraman dantza-eskola ireki zuen Bilboko San Inazio auzoan eta 2008ko Urrian “La Escuela Municipal de Amurrio Igor Yebra” irekitzen da. 2009an dantzagatik Nazioarteko Batzordeko Unescoko Kidea izendatua izan zen. 2010ean "Gialino d'Oro" Kulturako Italiako Ministerioaren Saria irabazi zuen, eta urte horretan Bilboko Hiriko "Itzaltsu" izendatua izan zen. Era berean, 2002ko Uztailetik Erromako Operarekin kolaboratzen du, gonbidatutako lehen dantzari bezala, eta Italian zehar eta atzerritarreko biretan parte hartuz.


Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004ko irailean, Anne Igartiburu euskal telebista-aurkezlearekin ezkondu zen. Baina 2005eko abenduan, bereizi ziren. 2006an Igor egia bilakatu zuen bere amets handienetako bat, bere lehenengo dantza-eskola ireki zuenean Bilbon. Oraindik da bere jaiterriko futbol taldearen jarraitzaile handi bat, Bilboko Athletic Kluba.


Eskola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskola sortzen hasi zen Igor dantza ikasten hasi zuenean. Beti argi izan zuen egun batean bere etxera itzuliko zela bere familia hurbil izateko. Aldi berean, bere hiriaren umeak lehen aukera eman nahi zien dantzari izatearen ametsa egia bilakatu ahal zezatela. 2006ko Irailean, Igorrek bere ametsa egia bilakatu zuen, eskola ireki zuen Bilboko hirian. Pausuz pausu eta lana, diziplina eta iraunkortasunarekin (ballet klasikoaren eta edozein motatako artearen oinarriak) bere ametsa bete zuen. Eskolaren helburu nagusia da ikasle bakoitzak guztia ikas dezan zuzenki oinarritik, etapak pasatu gabe ezta ahaleginak aurreztuz, aparte utzita dantzari profesionalak izan nahi duten edota ariketa fisiko bezala praktikatzeak. Igor Yebraren helburu nagusienetako bat da ez soilik dantzari profesionalak heztea, baizik eta artearen zaleak izatea. Hau da, osotasunean ikusten ari direna gozatzen eta ulertzen duen publikoa.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]