Lankide:Endika Pereda Carballo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Christopher Alan Nkunku ( Lagny-sur-Marne , Frantzia , 1997ko azaroaren 14a ) Alemaniako Bundesligan R. B. Leipzigen erdilari gisa jokatzen duen futbolari frantziarra da.[1]

Christopher Alan Nkunku
Christopher
Datu pertsonalak
Izen osoa Christopher Alan Nkunku
Jatorrizko izena Nkunku
Ezizena Nkunku
Jaio 14 de noviembre de 1997
Lagny-sur-Marne (Frantzia)
Lanbidea Futbola

Kirol Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nkunku 2010eko erdialdean sartu zen Paris Saint-Germainen bere gazteen prestakuntza hasteko.

2014-15 denboraldirako UEFA Gazteria Leaguen jokatzeko hautatu zuten, adinarekin abantaila eman arren. Nazioarteko gazte maila ofizialean estreinatu zen 2014ko urriaren 22an.

Jubeniletan nabarmendu zen eta 2015ean lehen taldearekin entrenatzera gonbidatu zuten, 2015-16 denboraldia prestatzen. Austriara bidaiatzeko jokalarien artean sartu zen, 2015eko uztailaren 12an profesionaletan debuta egin zuen aurredenboraldiko lehen lagunarteko partidan, titular izan zen.

Taldeak Ipar Amerikara bidaiatu zuen prestatzen jarraitzeko, 2015eko Nazioarteko Txapeldunen Kopa jokatu zuten eta Nkunku ordezkaritzaren parte izan zen. Jokatu ziren 4 partidetatik 3tan egon zen presente.

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartekoa izan da Frantziako selekzioarekin sub-16, sub-19, sub-20 eta sub-21 kategorietan.[2]

2022ko martxoaren 17an, lehen aldiz deitu zuten senior taldearekin, Boli Kosta eta Hegoafrikaren[3] aurka lagunarteko bi partida jokatzeko. Hilaren 25ean debutatu zuen Bolindarren aurka.[4]

Estadistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paris Saint-Germainekin:

-2015-16 denboraldian 6 partida jokatu zituen, 0 gol sartu eta 0 asistentzia eman zituen.

-2016-17 denboraldian 16 partida jokatu zituen, 2 gol sartu eta 1 asistentzia eman zituen.

-2017-18 denboraldian 27 partida jokatu zituen, 5 gol sartu eta 0 asistentzia eman zituen.

-2018-19 denboraldian 29 partida jokatu zituen, 4 gol sartu eta 3 asistentzia eman zituen.

R.B. Leipzig-ekin:

- 2019-20 denboraldian 44 partida jokatu zituen, 5 gol sartu eta 13 asistentzia eman zituen.

- 2020-21 denboraldian 40 partida jokatu zituen, 7 gol sartu eta 8 asistentzia eman zituen.

- 2021-22 denboraldian 52 partida jokatu zituen, 35 gol sartu eta 15 asistentzia eman zituen.

Palmares[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulu nazionalak:

- 2016an Paris Saint-Germainekin Ligue 1, Frantziako Ligako Kopa eta Frantziako Kopa irabazi zituen.

- 2017an Paris Saint-Germainekin Frantziako Superkopa eta Frantziako Kopa irabazi zituen.

- 2018an Paris Saint-Germainekin Frantziako Ligako Kopa, Ligue 1, Frantziako Kopa eta Frantziako Superkopa irabazi zituen.

- 2019an Paris Saint-Germainekin Ligue 1 irabazi zuen.

- 2022an R. B. Leipzig-ekin Alemaniako Kopa irabazi zuen.

Banakako bereizketak:

- Nkunku, 2022an, Bundesligako jokalari onena izan zen eta Bundesligako jokalari onenaren garaikurra eman zioten.[5]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Alemanez) «RB Leipzig News - Aktuelle Nachrichten zu RB Leipzig» rbleipzig.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  2. «Fédération Française de Football» www.fff.fr (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  3. (Frantsesez) «Ligue des Champions : actualités, calendrier, matchs en direct et résultats Champions League - Football» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  4. «Les Bleus, tête la première» www.fff.fr (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  5. (Ingelesez) «RB Leipzig's Christopher Nkunku named 2021/22 Bundesliga Player of the Season» bundesliga.com - the official Bundesliga website (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).