Lankide:GermanNasello/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Category 5 cable» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

5 kategoriako kable[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UTP kable pare bihurritua

5 kategoriako kablea (Cat 5) kable pare bihurritu mota bat da zeina konputadore sareetan oso erabilia den. Kable honen estandarra errendimendu handia ematen du 100 MHz-ko maiztasunak arte, datuak 100 Mbps-ko transmisio-abiaduran bidali dezake. Kable hau 5e kategoriako kableen espezifikazioarekin ordezkatu da azken urteetan, 1 Gpbs-ko transmisio-abiadurara lor dezakelako.

Integritate handiko seinaleentzako dago prestatuta. Kable hauek blindatuak edo ez blindatuak izan daiteke, eta oso erabiliak dira seinale mota asko garraiatzen: telefonia, Ethernet, ATM...

Estandarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5 kategoriako kableak ISO/IEC 11801, IEC 61156 eta EN 50173 estandarretan definituta daude, hala ere, hasieran ANSI/TIA/EIA-568-A estandarrean definitu ziren TSB-95 argibidearekin.[1][2][3] Dokumentu hauek kableen errendimendua espezifikatzen dute 100 MHz -raino.

Kablearen eroalea bihurritu eta solido moduan dago eskuragarri. Bihurritua bada, malgutasun gehiago du eta apurtu gabe flexio handiagoa jasan dezake. Konexio kablea bihurritua da. Eraikinetan erabilitako behin behineko kablea solidoa da.

Kable hauen espezifikazioaren arabera eroaleak kobre hutsa izan behar da. Falsifikazio asko kobrezko eta aluminioko aleazio bat erabiltzen dute, eta fabrikatzaile asko lege ekintzak hartu behar izan dute.

Kable aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5e espezifikazioak hobetzen ditu 5 kategoriako kableak diafonia efektua gutxitzen. Gainera, Cat 5e kableak 1 Gbps-ko transmisio abiadura lor dezake. Bien banda zabalera berdina da (100 MHz) eta fisikoki berdin egiten dira, Cat 5 kable gehienak Cat 5e-ko espezifikazioak betetzen dituzte, kategoria hori ez izan arren.[4] 2001ean Cat 5e-k ordezkatu zituen Cat 5 kableak.

6 kategoriako kablea edo Cat 6 kableak diafonia gutxitzen du Cat 5e kableekin konparatuz. Gainera, errendimendua hobetu zen Cat 6 kablean 250 MHz-ok banda zabalera lortuz.[5] Ondoren definitu zen Cat 6A kableak 500 MHz-ko zabalea lortu zuen ere. Kable mota hauek guztiak guztiz bateragarriak dira beraz, instalazio berdinean 4 kable mota guztiak ager daitezke.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5 kategoriako kableen barne egitura kobrezko lau kable pare bihurrituz osatuta dago, bakoitza kalibre AWG24 dituen zortzi hari eroalez osatuta dago. Kable pare bakoitzean seinale berdina baina kontrako seinukoa bidaltzen da, horrela interfentzia elektromagnetikoa minimizatu egiten da, seinalearen osotasuna hobetzen eta kanpo interferentziei babesa ematen. Horrela, tranmisio fidagarria bermatu egiten du.

Kable bakoitza TIA/EIA-568-B espezifikazioa betetzen du, horrela hodi bakoitza kolore ezberdina du gailuen arteko koherentzia finkatuz. Koloreak laranga, berdea, urdina eta marroia dira. Hauek erabiltzen dira kableak ezberdintzeko, kableen konexio egokia bermatzen.

Erabilpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cat 5 kableak oso erabiliak dira konputagailu sareetan, adbidez, Ethernet. Kablearen estandarrak errendimendua zehazten du 100 MHz gorako maiztasunetarako eta 10BASE-T, 100BASE-TX (Fast Ethernet), 1000BASE-T (Gigabit Ethernet), and 2.5GBASE-T. 10BASE-T and 100BASE-TX Ethernet konexioak bi kable pare eskatzen dituzte. 1000BASE-T eta konexio azkarragoak lau kable pare eskatzen dituzte. Power over Ethernet (PoE) erabiliz, korrontea eraman daiteke Etherneteko datuekin batera

Cat 5 ere erabiltzen da beste seinale mota batzuk eramateko, adibidez telefonia eta bideoak. Kasu batzuetan kable berdina hainbat seinale eraman dezake, adibidez, Cat 5 kable batek bi linea telefoniko eroan ditzake 100BASE-TX kable batean.[6] [7][8] USOC/RJ-61 estandarrak erabitzen da linea askotariko telefonia konexioan. Eskema batzuk existitzen dira kable batean bideo analogiko eta digitalak eramateko, adibidez, HDBaseT.[9]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Cat 5 kableen ezaugarri fisiko nagusiak:

Ezaugarria Nominala Tolerantzia Unitatea
Inpedantzia Karakteristikoa, 1 - 100 MHz 100 ± 15 Ω
Inpedantzia Karakteristikoa, @ 100 MHz 100 ± 5 Ω
DC begiztako erresistenzia ≤ 0.188 Ω/m
Propagazio abiadura 0.64 1
Propagazio atzerapena 5.30 ns/m
Atzerapen zeiharra < 100 MHz < 0.20 ns/m
Kapazitantzia 800 Hz-tan 52 pF/m
Trakzio-indar maximoa 100 N
Harien diametroa 0.51 mm
Lan tenperatura −55 to +60 °C
DC Boltai maximoa 125 V

Isolamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira PVC apartez gehien erabiltzen diren isolamenduak:

Akronimo Materiala
PE Polietileno
FP Goma-apareko polietileno
FEP Fluoro etileno polipropileno
FFEP Goma-apareko fluoro etileno polipropileno
AD/PE Aire dielektriko / polietileno
LSZH or LS0H Ke apal, halogeno zero
LSFZH or LSF0H Ke eta metalezko-ke apal, halogeno zero

Luzeera maximoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TIA/EIA 568-5-A arauaren arabera, kable mota honen segmentu baten luzeera maximoa 100 metrokoa da eta handiagoa den zati bat behar izanez gero beste tresna batzuk erabili behar dira, adibidez, errepikagailuak edo konmutadoreak. 10BASE-T sareen espezifikazioen arabera, bi gailu aktiboen arteko distantzia 100 metrokoa izan behar dela. Modu honetan konexioa osatuko dute 90 metroko eroale solidoko behin-behineko kable bat eta alda daitekeen 5 metroko bi kable bihurritu konexioen muturretan.

Konektorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kable mota, kableen konektoreak eta kableen topologiak ANSI/TIA-568 definitzen ditu. 5 kategoriako kableetan ia beti erabiltzen den konektorea 8P8C konektore modularra da, hau orokorrean deitzen zaio RJ45. Kablea amaitzen da T568A edo T568B eskema erabiliz. Bi eskema hauek errendimendu berdina dute eta instalazio berdinean nahasi egin daiteke kable berdineko bi muturrean eskema berdina erabiltzen bada.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ISO/IEC 11801. .
  2. IEC 61156-6. .
  3. «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  4. «Patch Cables for Networks, Cat6, Cat7, Cat5e, cat5» web.archive.org 2013-07-19 (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  5. «Voice and Data Cabling & Wiring Installation Company Miami Fort Lauderdale Palm Beach FL» www.axisnetworkcabling.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  6. (Ingelesez) T3Hprogrammer. «Hack Your House: Run Both Ethernet and Phone Over Existing Cat-5 Cable» Instructables (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  7. «Tech Stuff - Mixed LAN and Telephone wiring» www.zytrax.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  8. (Ingelesez) «Siemon | High Performance IT infrastructure solutions» Default (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  9. (Ingelesez) «HDBaseT Alliance Shows the Future of Connected Home Entertainment at CES 2013» www.businesswire.com 2013-01-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]