Lankide:Iratialma/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zerbitzuak https://es.wikipedia.org/wiki/Servicio_b%C3%A1sico[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Segurtasun publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arriskurik, kalterik edo arriskurik eza da segurtasuna.“Segurtasuna” kontzeptua latinezko “securitas” hitzetik dator, eta, aldi berean, securus adjektibotik eratortzen da; izan ere, azken hori se (gabe) eta cura (kontuz edo kezkaz) osatzen da; eta horrek beldurrik, kezkarik edo kezkatzeko beldurrik gabe esan nahi du.

Segurtasun publikoa Estatuak herritar guztien eta haien ondasunen osotasuna bermatzeko eskaini behar duen zerbitzua da.

Segurtasun publikoak herritarrak harmonian bizi daitezkeela esan nahi du, norberaren eskubideak errespetatuz. Estatuak bermatzen du segurtasun publikoa, eta erantzukizun handiena du gizarte-arloko aldaketak saihesteko. Hori dela eta, segurtasun publikoa unibertsala izan behar duen zerbitzua da (pertsona guztientzat zuzendua), herritarren eta haien ondasunen osotasun fisikoa babesteko. [1]

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraioa desplazamendua eta komunikazioa helburu dituen prozesu multzoa da. Prozesu horiek gauzatzeko, hainbat garraiobide erabiltzen dira (autoa, kamioia, hegazkina, etab.), komunikazio-bide jakin batzuetatik zirkulatzen dutenak (errepideak, trenbideak, etab.). Garraioaren esparrua hiru taldetan bana daiteke, betetzen den funtzioaren arabera: azpiegiturak, ibilgailuak eta negozio-eragiketak.

Osasun asistentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizabanakoari osasuna sustatu, babestu eta lehengoratzeko ematen zaizkion zerbitzuen multzoa da. Espainian Osasun asistentzia izenez ezagutua bada ere, Latinoamerikako herrialde batzuetan arreta mediko, asistentzia mediko edo osasun-arreta bezala ezagutzen da.

Osasun-laguntzatzat hartzen dira gaixotasunen prebentzioa, tratamendua eta maneiua eta ongizate mentala eta fisikoa zaintzea, medikuntza, farmazia, odontologia, obstetrizia, erizaintza eta antzeko lanbideek eskainitako zerbitzuen bidez.[2]

Munduko Osasun Erakundearen arabera, osasun-laguntzak osasuna sustatzeko diseinatutako ondasun eta zerbitzu guztiak hartzen ditu bere baitan, "prebentziozko, sendatzeko eta arintzeko esku-hartzeak, gizabanakoei zein biztanleei zuzendutakoak" barne.[3]

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Osasun asistentzia publikoa:[4]
    • Bere izenak esaten duen bezala asistentzia hau publikoa da. Barnean segurtasun publikoa edo osasun aseguru publikoak daude.


Hezkuntza zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzua, bezero bati eskaintzen zaizkion ahalmen intelektual edo tekniko huts batez baliatzen diren jarduera ekonomikoen multzoa da. Hezkuntza, berriz, ezagupenen transmisioaren bidez, pertsonen sozializazioa ahalbidetzen du prozesua da. Hezkuntza sistema, beraz, biztanlea hezitzea ahalbidetzen duen hainbat osagairekin osatutako egitura da. Eskolak, unibertsitateak, bibliotekak, irakasleak, besteak beste, sistema honen parte dira.[5]

Kudeaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatua da  hezkuntza sistemaren gestio eta erregulazioaren  erantzule. Hezkuntza Ministerioaren edo antzeko organismoen bitartez, gobernatzaileak, lurralde bakoitzeko hezkuntzaren garapenerako oinarriak finkatzen dituzte. Modu honetan ikasketa programak zehaztuko dira eta oinarrizko hezkuntzako praktikak finkatuko dira, besteak beste.

Hezuntza sisteman, Estatua ez da bakarrik aritzen. Estatu mailan kudeatzen diren instituzioak existitzen dira (hezkuntza publiko moduan ezagutzen dena). Baina hezkuntza zerbitzua eskaintzen duten eta korrituak bilatzen duten sektore pribatuak ere badaude. Hezkuntza sisteman,  eskola publikoak eta eskola pribatuak, unibertsitate publikoak eta unibertsitate pribatuak eta abar elkarbizitzen dira.


Administrazioa (udaletxea, liburutegia...)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakundeetan, administrazioa edo arduralaritza zuzendaritzak bere kudeaketa-jardueran jarritako helburuak lortzeko eta emandako bitartekoak modu eraginkorrenean erabiliz, erakundeko pertsonak, baliabide eta sistemak koordinatu, helburuak lortzeko hartu behar diren erabaki zehatzak hartu eta abiarazi egiten dituen funtzioa edo jarduera da. Horrela, kudekaeta erabaki estrategikoetaz arduratzen den bitarteaz, administrazioa eguneroko zereginetaz arduratzen da, zuzendaritzatik ezarritako politikak eta programak martxan jarriz. Horrela, administrazioaren funtzioa exekutiboa da batik bat, kudeaketan ezarritako irizpideak aplikatuz.

Populazioaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gentrifikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gentrifikazioa langileen mailako eta diru-sarrera gutxiko auzoetan diru gehiago duten pertsonek higiezinak erosten dituztenean gertatzen den desplazamendu soziokulturala da. Gentrifikazioaren ondorioz, batez besteko diru-sarrera igo egiten da eta familien batez besteko kide-kopurua jaitsi egiten da, eta lehendik auzoan bizi ziren lagun txiroagoek ezin diote alokairuen, etxebizitzen prezioen eta zergen garestitzeari eutsi eta alde egin behar izaten dute. Modu horretan moldatutako auzoetan negozio eta denda berriak irekitzen dira, eta honek oraindik diru gehiagoko jende gehiago erakartzen du eta bertakoen irisgarritasuna are gehiago jaisten du.

Kasu batzuetan, administrazio publikoak auzo narriatuen egoera hobetzeko asmoz sortzen dituen egitasmoen ondorioz, mota honetako prozesuak gerta daitezke. Azpiegitura berrien eraikuntza sustatzen da, etxebizitza zaharkituen eraberritzerako diru-laguntzak eskaintzen dira, eta denda berriak kokatzeko laguntzak ematen dira, eta honek jabegoen prezioa igotzen du.

Klase-sozialak eta ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarte klasea estratifikazio sozialaren mota bat da, zeinean gizabanakoen talde bat ezaugarri komun bat partekatzen duen, sozioekonomikoki elkarren artean erlazionatu egiten dituena. Harreman horiek interesa sortu edo interesagatik edo objektuengatik sortuak izan daitezkete, zeinak komunak kontsideratzen diren eta gizabanakoen arteko elkartasuna indartzen duten.

Gizabanako bat klase jakin bati atxikitzeko, funtsean, irizpide ekonomikoak erabiltzen dira, beste gizarte-estratifikazio mota batzuetan ez bezala, kastetan eta estamentuetan oinarriturik, non atxikipenaren oinarrizko irizpidea ez baita ekonomikoa (nahiz eta talde jakin bati atxikitzeak bigarren mailako baldintza ekonomikoak ekar ditzakeen).

  1. Oro har, klase bat osatzen duten gizabanakoen multzorako interes komun batzuk daude, edo haien botere politikoa eta gizarte-ongizatea maximizatzen dituen gizarte-estrategia bat. Zenbait kasutan, gizabanako batzuk ez dira beren gizarte-klasearen interesez ulertzen.
  2. Oro har, familia baten jaiotzeak eta herentziak zehazten dituzte mota batera edo bestera atxikitzeko baldintza ekonomikoak. Hala, gizarte gehienetan, gizarte-egoera ahuleko klaseetako seme-alabek klase pobreenetako kide izaten jarraituko dute, eta klase aberatsenetako seme-alabek aukera handiagoa dute klase aberatseko gainerako bizitzan parte hartzeko.[6]

Erdigunearen garestitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinatik, arrazoi sozialak, geografikoak eta eraginkortasun ekonomikoa direla eta, biztanleria-guneetan edo komunikazio handia dagoen inguruetan kontzentratzeko berezko joera izan da.[7] Kontzentrazioak dakartzan abantaila horiek direla eta, eskaera handiagoa dago lurzoru-eskaintzari dagokionez. Hau da, erabilera intentsiboagoa den heinean, lurrak balio handiagoa hartzen du.

Klase altuko eta herri-mailako merkataritzaren arteko lurzoruaren balioak ez dira asko urruntzen. Izan ere, merkataritza-gune publikoetan kokatutako lokal bat errentagarriagoa izaten da lokal bat baino (goi-geruzako eremuetan). [8]

Orubeek eta lurzoru urbanizagarriek, beraz, nahiko urriak izan behar dute, eta prezioak, neurri batean, eskaintza eta eskari handiago edo txikiagoaren mende egongo dira, ez lurzoru eraikigarriaren mende bakarrik, baita etxebizitzen edo bestelako higiezinen eskaintzaren mende ere, lurraldeko puntu bakoitzean. Hala ere, lurzoru-merkatuak lehia perfektuaren baldintzarik ez duenez, lurzoruaren prezioak ez dira eskaintzaren eta eskariaren arteko elkarreragin hutsaren ondorio, eta lurzoruaren berezitasunak hipotekatzeko aukera ematen dutenen kasuan, hipoteka-merkatuaren erregulazio egokirik ez badago, prezioak izugarri igo daitezke, eskaria handitu beharrik gabe.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Definición : Definición de seguridad, qué es la seguridad, qué es la seguridad pública y qué es la seguridad privada» www.gestiondelriesgo.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  2. AORTA 07 (05) 2019-10  doi:10.1055/s-010-45763. ISSN 2325-4637. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  3. «Declaración Universal de Derechos Humanos» Declaración Universal de Derechos Humanos (UN): 1–12. 2012-04-10 ISBN 978-92-1-055560-9. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  4. «¿Cuál es la forma más sencilla de solicitar la protección de patente en varios países? ¿Qué es el PCT?» dx.doi.org 2004-03-08 (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  5. «EL SENTIDO DE LA DEFINICIÓN LEXICOGRÁFICA» De la definición lexicográfica (El Colegio de México): 33–64. 2004-01-01 ISBN 978-607-564-108-9. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  6. «Erikson-Goldthorpe-Portocarero Classification (EGP)» Encyclopedia of Quality of Life and Well-Being Research (Springer Netherlands): 1963–1963. 2014 ISBN 978-94-007-0752-8. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  7. Economia Urbana Roberto Camagni.pdf (PDFy mirror). 2014-01-01 (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  8. https://flacso.edu.ec/cite/media/2016/02/Borrero-O_ND_Formacion-de-los-precios-del-suelo-urbano.pdf