Gizarte estratifikazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Soziologia

Gizarte zientziak

Aspektu orokorrak

Gizarte ikerkuntza
Gizarte teoria · Teoria soziologikoa
Praktika soziologikoa

Alorrak edo gertuko alorrak

Kriminologia · Demografia
Gizarte mugimenduak
Gizarte psikologia · Soziolinguistika
Soziologiaren arloak: Ekonomia
Erlijioa · Ezagutza · Generoa
Gizarte egitura · Hezkuntza
Hiria · Hizkuntza · Kultura
Legea · Politika · Zientzia

Kategoriak eta zerrendak
Soziologoak · Aldizkariak

Gizarte estratifikazioa gizabanakoen, haien kategoriaren arabera, klasifikazioa edo hierarkizazioa da. Mailaketa horretan eragiten duten aldagai nagusiak klase soziala, generoa, etnia eta adina dira. Estratifikazioaren oinarrizko printzipioak lau dira:[1]

  1. Estratifikazio soziala gizarte guztia daukan ezaugarri bat da, eta ez bakarrik bertako gizabanako batzuena. Sozietate industrialetan pentsatzen da posizio soziala esfortzuaren eta talentuaren ondorioa dela, eta modu honetan puztu egiten dugu gizabanakoa bere etorkizunaren gainean duen kontrola. Adibide bat jartzeko, Titanic barkuan bizi-iraun zuten pertsona gehienak lehenengo klasekoak izan ziren, baina hau ez zen azkarragoak zirelako edo igerilari hobeagoak zirelako, bere posizio sozialagatik baizik izan zen. Aberatsak eta pobreak ez dira estratifikazio sistema honen erantzukizule zuzenak, baina bere bizitzetan eragin handia dauka.
  2. Estratifikazio sistema belaunaldiz belaunaldi iraunarazten da. Gizarte guztietan gurasoek haien seme-alabei haien posizio soziala transmititu egiten diete, beraz ezberdintasunaren pautak belaunalditik belaunaldira iraunarazten da.
  3. Estratifikazio soziala unibertsala da, baina sozietate batetik bestera aldatu egiten da. Guztietan ezberdintasunak daude, baina desberdintasun horien gradua eta esanahia ez da berdina gizarte batean edo bestean.
  4. Estratifikazio soziala ez da bakarrik ezberdintasun kontua, kultura soziala ere sartu egiten da eta erlazionatuta dago indibiduoen sinesmen sistemarekin. Estratifikazio sistemaren alde dauden gehienek posizio pribilegiatukoak dira.

Ondorioz, estratifikazio sozialaren aldagai nagusi gisa klase soziala hartu izan da. Estratifikazio sistemak beste ezaugarri batzuen arabera ere antolatzen da, hala nola, generoa, adina eta etnia. Hauek maila ekonomikoarekin lotuta estratifikazioa sortzeko kriterio garrantzitsuenak dira, baina beste batzuk ere existitzen dira, adibidez, hizkuntza, orientazio sexuala, gutxitasunak...

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Macionis, J.J. / Plummer, K. (2008): Sociología, Pearson Prentice-Hall, 238. orr.


Soziologia Artikulu hau soziologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.