Farmazia
Farmazia medikamentuen prestakuntza eta dispensazioaz arduratzen den zientzia da. Osasun produktuak prestatu eta dispentsatzen diren lekua ere bada, baina kasu honetan farmazia bulego edo botika izena ematen zaio. Farmazia osasun zientzien adar bat da eta bere helburua medikamenduen jatorria, izaera, ezaugarriak eta prestakuntza aztertzea da.
Farmazialariek kimikari eta medikuekin batera, eragin terapeutikoa duten konposatu organikoak sintetizatzeko erantzukizuna dute. Gainera, osasun eta higiene arloetan gero eta gehiago eskatzen da aholkua komunitate farmazeutikoari. Farmaziak farmako eta medikamentuei buruzko jakintzaz gain, hauek giza gorputzaren gain duten eragina eta gorputzaren ezaugarri kimiko eta biologikoak hartzen ditu barne.
Horretarako, Farmazia Galenikoa, Farmakologia, Biofarmazia eta Farmakozinetika, Farmakodinamia, Fisikokimika, Toxikologia, Farmakoteknia, Biokimika, Mikrobiologia eta Kimika Farmazeutikoa bezalako eremuak ukitzen ditu.
Ikurrak [aldatu]
Farmazia ikur anitzez adieraz daiteke. Espainia, Frantzia eta Argentinan esaterako, Higiaren kopa edo gurutze greziarra asko erabiltzen dira.
-
Gurutze greziar berdea
-
Apotheke "A" estilizatu gorria (Alemanian)
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Farmazia fakultatea (EHU)