Lankide:Irene006/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Matematikaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matematikaren historia izenez ezagutzen den ikerketa-alorrean, bereziki, matematikan izan diren aurkikuntzen jatorria aztertzen da, baina, baita, neurri txikiagoan bada ere, metodo matematikoa eta iraganeko notazioak ere bai. Aro modernoa baino lehen, eta ezagutza mundu-mailan hedatu aurretik, oso leku gutxitan ageri dira garapen matematiko berrien adibide idatziak. K.a. 3000tik aurrera, Mesopotamiako zenbait estatutan (Sumer, Akad eta Asiria), Antzinako Egipton eta Eblan, aritmetika, aljebra eta geometria; zergetan, merkataritzan, trukeetan, astronomian, egutegiak egitean eta denbora erregistroan erabiltzen hasi ziren.

Eskuragarri dauden testu matematiko zaharrenak Mesopotamiakoak eta Egiptokoak dira – Plimpton 322 (Babilonia K.a. c.3000), Ahmesen papiroa (Egiptoar K.a. c. 2000-1800) eta Muskuko matematika-papiroa (Egiptoar K.a. c. 1890). Testu guzti hauek Pitagorasen hirukotea aipatzen dute eta, inferentziagatik, Pitagorasen teorema. Hau, oinarrizko aljebra eta geometria ostean, garapen matematiko zaharrena eta hedatuena dirudi.