Lankide:IsaAlbiGor/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Taylorismo» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.
Frederick Taylor (1856-1915)


Taylorismoa, lanaren antolaketan,  produkzio-prozesuko eginbehar desberdinen banaketari dagokio. Industria antolatzeko metodo bat izan zen. Bi helburu nagusi zituen: produktibitatea haztaraztea eta langileek ekoizpen denborarekiko izan lezaketen kontrola saihestea, alegia. Kateko produkzioarenkin lotuta dago.[1][2][3]

Lanaren antolaketa zientifikoaren printzipioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma batuan burutu zen industria iraultzaren garaian, langile kualifikatuek, astean zehar pieza kopuru jakin bat ekoitzi behar zuten derrigor. Haatik, beraiek ezartzen zuten jarraipenik ez zuen ekoizpen erritmoa. Igandea, jai eguna alegia, mozkortzen ematen zuten asko eta askok. Astelehenetan biharamuna jasan eta gelditzen ziren beste lan egunetan berreskuratu egiten zuten ekoizpen helburura iristeko beharrezkoa zen lan erritmoa.

Taylorismoak lana  antolatzeko sistema zentzudun bat proposatu zuen. Langilea eta industria-produkzioko eredu modernoen arteko harremanari begirada positibista eta mekanizizta duen eredu zientifiko bat ezarri zion, beren beregi, besolanaren, makineriaren eta erreminten efizientzia maximizatzeko helburuarekin. Hortarako, lana zatitzea, prosezuak zehetu eta deskribatzea, neurtzea, eta errendimenduaren araberako ordainsariak ezartzea proposatu zuen lan-jardueran edonolako inprobisazioa ezabatuz. Horiek horrela, alperrik eginiko mugimendu eta jarduerak desagertu egiten dira industriaren ekoizpen-potentziala  ahal den neurrian aprobetxatuz.[4]

Lanaren antolaketa zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taylorismoari, lan-metodo gisa, lanaren antolaketa zientifikoa edo lanaren kudeaketa zientifikoa deitu zitzaion. Zereginak beste zeregin sinpleago batzuetan zatitzen eta langilearen errendimenduaren araberako ordainsaria ezartzen oinarritzen da.[5]

Lan antolaketa Tayloristak industria hainbat eratan eraldatu zuen:      

-     Langilearen trebetasuna handitu espezializazioaren eta ezagutza teknikoaren garapenaren bidez.

-       Lantegian kontrola areagotu, eta ondorioz, kapital metaketa handiagotu.

-       Lana zehaztapen teknikopean jarri zuen, langilearen  zeregina mekanizatuz.

-       Mugimenduen eta produkzio-denboraren azterketa zientifikoa ezarriz.

-       Taylorrek proposatutako lan zatiketak lana zientifikoki berrantolatzen du kostuak murriztuz.


Taylorren eredua hedatuz joan zen ahala, langileriaren artean errefus sentimendua hazi egin zen. Aldi berean, industriaren beharrak aldatuz joan ziren, hainbat merkatuk azkar eta ugari ekoitzitako amaitutako produktuak behar zituztelako. Arrazoi hauengatik, XX. mendearen hasieran fordismoak berproposatu egin zituen ekoizpen eredu honen printzipio batzuk.


Taylorrek berak zionaren arabera, lana antolatzeko sistema martxan jartzeko etapak honako hauek dira:

1.     Aztertu beharreko lana egiten bereziki trebeak diren hamar edo hamabost langile aurkitu.

2.     Aztergai den lana burutzeko langile bakoitzak egiten dituen oinarrizko mugimendu-serie zehatza definitu; erabiltzen dituen tresnak eta materialak barne.

3.     Kronometroa erabiliz, oinarrizko mugimendu bakoitza egiteko behar den denbora neurtu eta hauxe gauzatzeko modurik sinpleena aukeratu.

4.     Alperrik eginiko mugimenduak, geldoegi egindakoak edo/eta oker egindakoak ezabatu.

5.     Ondorioz, alferrikako mugimendu guztiak ezabatu ondoren, mugimendu azkarrenak eta material egokienak hobekien erabiltzea ahalbidetzen dutenak sekuentzia batean biltzea.[6]

Soldadua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanaren kudeaketa zientifikoak langileek dituzten jarduerekiko kontrol maila handia eskatzen die administratzaileei, eta ondorioz, langile adminstratzaileen kopurua haztarazten du. Eredu honek eskatzen duen zainketa zurrun eta zehatzegiak langile eta administratzaile arteko talkak sor ditzake.

Langile batzuek beste batzuk baino talentu handiagoa zutelaz ohartu zen Taylor. Are gehiago, azkarrenek sarritan motibazio urria zutela ikusi zuen. Honez gain, lan errepikakorrak -zigortzat hartzen zirenak- egitera behartuta dauden langile gehienek ahalik eta erritmo txikienean lan egiteko joera zutela ikusi zuen. Lan erritmo motel hau hainbat industria eta herrialdetan nabarmendu da, eta "soldadu" izenarekin bataiatu da. Taylorrek izen hori erabili zuen adierazteko langileek inguruan dituzten beste langileen lan erritmo berdina dutela, baldin eta ordainsariak berberak badira.


Lantoki gehienetan garatu ziren lan jarduerak efizientzia gabekoak zirela sustengatzen zuen Taylorrek. Ondorioz, berak proposatu zuen ikerketa zehatzek lagun dezaketela edozein lan eraginkorragoa izan dadin baldin eta metodorik hoberenetan oinarritzen badira.  Taylorrek erakutsi zuen langile bakoitzaren errendimendua nabarmen hobetu daitekeela baldin eta hark jasotzen duen soldata bere produktibitatearekin zuzenki harremantzen bada.

Mekanizazioarekin eta automatizazioarekin erlazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makinista bat Tabor Companyn, Taylorren metodoak praktikan jarri ziren konpainian, 1905ean.

Lanaren kudeaketa zientifikoa edo taylorismoa, mekanizazio eta automatizazio industriala oraindik agertzeke zegoenean garatu zen. Lanaren kudeaketa zientifikoaren ideiek eta metodoek manufaktura-sistema amerikarra eskuz egindako lanetik (gizakien besolanean oinarritua alegia) mekanizaziora eta automatizaziora bultzatu zuten. Prozesuak unitate diskretu eta zehatzetan banatzean, lanaren kudeaketa zientifikoak automatizazioaren eta nazioarteko hedapenaren oinarriak ezarri zituen. Nahiz eta lanaren kudeaketa zientifikoaren defendatzaileek gizakiak ekoizpen-prozesutik kentzea ez zuten helburu, mekanizazioak eta automatizazioak gora egin ahala, kezka sortu zen langabezia teknologikoari buruz.


Taylorismo digitala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Philip Brown, Hugh Lauder eta David Asthon autoreek “taylorismo digitala” deitzen diote iraultza informatikoaren edo “hirugarren iraultza industrial”aren ezagutza-lan globalaren antolaketari.

Taylorismo digitalak, duela gutxi arte mekanizagarriak ez diren zereginak – sorkuntzan oinarrituak, intelektualak, klase ertainetako hainbat eta hainbat  profesionalek egiten dituztenak, alegia – artisautza lanen pare tratatzen ditu, hau da, kodetu eta digitalizatu egiten ditu, erabakitzeko eta epaitzeko giza gaitasunaren ordez erabaki-protokolo informatizatuak dituzten programa automatikoak – mekanizatuak – ezarriz. Honez gain, prosezu digitalizatuek deslokalizatzeko eta mugikortasun teknikorako duten erraztasunagatik (informatika bitartez konexio globalak eginda) , enpleguak esportatzea, aldatzea eta ordezkatzea erraza da.


Taylorismo digitalaren eragina desberdina izango da herrialdeen arabera: Lan informatizagarriak gora egiten dutenez egunetik egunera, herrialde aurreratuenetan hauen diseinu eta garapena egingo da. Aldiz, garapen bidean zein azpigaratuta dauden herrialdeetan, non lan informatizagarri gehienak ezartzen diren,  soldata murrizketak eragingo ditu.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Barba Álvarez, Antonio. (2010). Frederick Winslow Taylor y la administración científica: Concepto, realidad y mitos. UAM.
  2. El taylorismo y el fordismo. en Attac.
  3. Rileggere Americanismo e fordismo oggi. Giornaledifilosofia.net / Filosofiai taliana.it ISBN ISSN 1827-5834..
  4. (Gaztelaniaz) «¿CUÁLES HERRAMIENTAS UTILIZO: KAIZEN, 5S, 6 SIGMA, TPM, JIT?» Productividad Colombia 2016-12-13.
  5. Asensio del Arco Eva; Blömer Vázquez Betriz (2013). Simulación empresarial : [Administración y finanzas : Administración y gestión] (1ª ed. edición).. Madrid: Paraninfo, 84 or. ISBN 9788497329989..
  6. (Gaztelaniaz) «LDD - Historia del Trabajo III - Taylorismo y Fordismo» iVoox.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]