Lankide:MaiderNahia/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Menstruazio edo hileko[1] deritzo karen edo plazenta duten ugaztun emeek hilero baginatik izaten duten odol-jarioari. Obulua obulutegitik kanporatu eta ernaltzen ez denean gertatzen da. Ziklo menstrualaren azken faseetan, obulazio ostekoetan, gertatzen da odol-jarioa, endometrioa askatzen denean. Menstruazio bateko odol-jarioa 40-50 ml artekoa da, eta odolez, endometrio-ehunez eta baginako bestelako jariakinez osatuta dago. Jarioaren iraupena hiru eta zazpi egun artekoa izaten da.[2]

Fisiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obulutegiak hainbat hormona esteroide sintetizatu eta jariatzen ditu:

Ziklo menstruala.

Emakumezkoen ziklo sexuala (ziklo menstruala)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sexualki garatutako emakumeen prozesu fisiologiko ziklikoa da menstruazioa. Lehenengo hilerokoa, menarkia deritzona, pubertaroaren hasieran gertatzen da, gutxi gorabehera 12 eta 15 urte bitartean; hala ere, lehenago zein beranduago ere gerta daiteke.[1][3] Menarkiaren agerpena goiztiarragoa izaten da herrialde garatuetan garapen bidean dauden herrialdeetan baino.[4] Estatu Batuetan behintzat, menarkiaren batez besteko adina pixka bat aldatu da 1950. urtetik gaur arte.

Menstruazioa da ziklo menstrualeko fase agerikoena, eta zikloen arteko markatzaile gisa erabiltzen da horren hasiera. Zikloaren batez besteko iraupena 28 egunekoa da; emakumezko gazteetan menstruazio bateko lehen egunetik hurrengo menstruazioko lehen egunera 21-45 eguneko tartea izatea da ohikoena eta, helduetan, aldiz, 21-31 egunekoa.[4][5]

Emakumeak azken ziklotik gertu daudenean, menstruazioak horren erregularra izateari uzten dio eta emakumearen ugalkortasuna murriztu egiten da. Garai horretan, emakumea perimenopausian dagoela esaten da. Emakumeak urtebetez menstruaziorik izan ez duenean, menopausian sartu dela esaten da, eta mendebaldeko herrialdeetan gutxi gorabehera 45 eta 55 urte artean heltzen da fase hori.[6][7]

Haurdunaldian zehar eta erditze ondorengo denbora-tarte batean ez da menstruaziorik gertatzen. Fase horri amenorrea deritzo. Edoskitzea aurrera eramaten den kasuetan, luzeagoa izan ohi da erditze ondorengo amenorrea; antisorgailu edo jaiotza-kontrol naturaltzat hartu izan da.[2]

Ziklo menstruala lau etapatan banatzen da: menstruazio-fasea, fase folikularra, obulazio-fasea eta luteo-fasea.

Menstruazioaren aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Amenorrea: menstruaziorik ez izatea da.
  • Menorragia: odol-jarioaren edota menstruazioaren iraupenaren areagotze anormala da. Menstruazioak 7 egun baino gehiago irauten duenean, edo odol-jarioa 80 ml baino gehiagokoa denean gertatzen da.
  • Menorrea: menstruazioaren sinonimoa da. Hau da, sexualki garatutako emakumeek ziklo menstrual normala izatea da.
  • Hipermenorrea: menorragiaren sinonimoa da.
  • Hipomenorrea: jarioaren edota menstruazioaren iraupenaren murrizte anormala da.
  • Oligomenorrea: menstruazio bateko lehen egunetik hurrengo menstruazioko lehen egunera 35 egun baino gehiago igarotzea da.
  • Polihipermenorrea: odol-jarioa areagotzea eta bi ziklo menstrualen arteko tartea murriztea da. Menorragia eta hipermenorrearen sinonimoa da.
  • Polimenorrea: bi ziklo desberdinen arteko tartea oso motza izaten da, normalean 21 egun baino gutxiagokoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Women's gynecologic health. (2nd ed. argitaraldia) Jones & Bartlett Learning 2013 ISBN 9780763756376. PMC 612188911. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  2. a b Office on Women's Health - U.S. Department of Health and Human Services. «La menstruación y el ciclo menstrual». www.womenshealth.gov en español. Consultado el 8 de diciembre de 2016.
  3. Karapanou, Olga; Papadimitriou, Anastasios. (2010-09-30). «Determinants of menarche» Reproductive biology and endocrinology: RB&E 8: 115.  doi:10.1186/1477-7827-8-115. ISSN 1477-7827. PMID 20920296. PMC PMC2958977. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  4. a b American Academy of Pediatrics Committee on Adolescence; American College of Obstetricians and Gynecologists Committee on Adolescent Health Care; Diaz, Angela; Laufer, Marc R.; Breech, Lesley L.. (2006-11). «Menstruation in girls and adolescents: using the menstrual cycle as a vital sign» Pediatrics 118 (5): 2245–2250.  doi:10.1542/peds.2006-2481. ISSN 1098-4275. PMID 17079600. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  5. Menstruation and the menstrual cycle fact sheet | womenshealth.gov. 2015-06-26 (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  6. J., Carlson, Karen. (2004). The new Harvard guide to women's health. Harvard University Press ISBN 0674012828. PMC 53289610. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  7. (Ingelesez) «Menopause» http://www.nichd.nih.gov/ (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]