Lankide:Mikelega4a/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

ANkerkeriari STOP[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitor Zelaia Ibarreta (Gasteiz, 1993) eta Galder Barbado Bonilla (Amurrio, 1992), Ezker Abertzaleko bi gazte militante dira. 2019ko Otsailaren 7an  atxilotuak izan ziren, hiru hilabete lehenago Duranan zulo batean Ertzaintzak bidoi baten barruan armak, lehergaiak eta munizioa aurkitu zituen. Espainiako Auzitegi Nazionalak helburu terroristak aurrera eramateko bidoi hori ezkutatzea leporatu zien. Gaur egun, bakoitzak 4 urteko espetxeratze zigorra betetzen daude Zaballako espetxean.

Aitor eta Galderren kasuaren prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko otsailaren 7an hasi zen guztia, goiz hartan Ertzaintzak Galder Barbado eta Aitor Zelaia haien etxeetan atxilotu zituenean. 2018an, hiru hilabete leheango, Ertzaintzak Duranan aurkitutako zulo batekin zerikusia zutelakoan armak, munizioa eta leheragiluak edukitzea, eta horiek helburu terroristekin gordetzea eta trafikatzea leporatu zien Auzitegi Nazionalak. Hori dela eta, Maria Tardon epaileak behin-behineko espetxeratzea ezarri zein bi gazteei. 6 hilabete beranduago, 2019ko uztailean, baldintzapeko askatasunean geratu ziren epaiketaren zain.

2 urte epaiketaren zain eman ostean, 2021eko urtarrilean hasi zen bi gazte arabarren aurkako epaiketa Auzitegi Nazionalean, fiskaltzaren 8 urteko espetxe zigorrerako eskakizunarekin. Anjela Murillo epailea, besteak beste, Altsasu auzia epaitu zuena, izan zen epaiketa aurrera eramateko arduraduna. Epaiketa honen emaitza 4 urteko espetxe zigorra eta hamar urteko inhabilitazioa izan ziren gazte bakoitzarentzat.

Epaiketan zehar, Ertzaintzak Duranan aurkitutako materiala Kutxabanken aurkako ekintza batekin lotu nahi izan zuen, instrukzio epaileak hori baieztatzeko frogarik ez zegoela onartu zuen arren. Gainera, epaile berak baieztatu zuen aurkitutako materiala ez zegoela inongo kale borroka talderekin lotzerik. Ertzaintzak kale borrokarako motxila gisa izendatu zuen Aitor Zelaiaren etxean aurkitutako motxila bat, bridak, eskularruak eta walkie talkieak bezalako tresnak izateagatik, hala ere, gazteak Hatortxu Rock jaialdiko txanda bat egiteko erabilitako motxila zela baieztatu zuen. Epaileak Aitor Zelaiaren aurkako aurrekaritzat aurkeztu zuen haurra zenean kalean plastikozko pistolekin jolasean ibili izana.

Bestetik, Galder Barbadok hainbat autoren bidez jarraitua izan zela salatu zuen, eta prozesu judizialean auto horien matrikulak zikutuko poliziaren matrikulekin bat egiten zutela baieztatu zen. Galder Barbadori atzemandako pen-drive batean aurkitutako Euskal presoen dispertsioaren aurkako kartel bat ere gazteen aurkako froga gisa erabili zuten, inguru abertzaleko kide zirenaren adierazgarri gisa.

Auzitegi Nazionalaren sententzia jaso ostean, bi gazteen defentsak errekurtsoa jarri zuen Auzitegi Gorenaren aurrean, baina 2023ko maiatzean Auzitegi Gorenak lau urteko espetxe zigorra berretsi zuen. Gainera, 2022ko maiatzean Barbadok, gazte mugimenduaren inguruko gauzak kontatuz gero epaiketan lagunduko ziotela esanez Guardia Zibilaren kolaborazio eskaerak salatu zituen Sortu alderdiarekin batera.

2023ko irailaren 15ean iritsi zitzaien espetxeratze agindua, eta hamar egun izan zituzten Zaballako kartzelan aurkezteko, hala ere, bi gazteak ez ziren bertan agertu, eta irailaren 30ean auzia salatzeko Gasteizen deitutako mobilizazio nazionala hasi baino minutu batzuk lehenago atxilotu zituen Ertzaintzak, Gasteizko Gobernu Militarreko balkoi nagusian zenbait ordu pasa ostean, pareko plazan elkartasuna adierazten zeuden ehunka pertsonen aurrean.

Eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ANkerkeriari STOP plataforma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ANkerkeriari STOP plataforma, Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteen inguruko pertsonek, zein eragileek kasu honi erantzun politikoa emateko sortutako plataforma izan zen. Izenak Auzitegi Nazionalaren siglei egiten die erreferentzia, auzitegi honek Euskal Herriko militanteen jazarpenean izan duen paperagatik. Maila nazionalean antolatutako plataforma izan zen, nahiz eta Gasteiz, Amurrio eta Agurain izan zituen erdigune, bi gazteen jaioterri eta bizilekuak. Ehunka mobilizazio eta ekimen egin ziren plataformaren izenean, baita azken mobilizazio nazionala ere, eta bi gazteen atxiloketa eta espetxeratzearen ostean plataformak bere ibilbidea amaitutzat eman zuen.

Ernai gazte antolakundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ernai gazte antolakundeak ere presentzia nabarmena izan zuen Aitor eta Galderren auziperatzearen aurkako erantzun poltikoan. Izan ere, Aitor Zelaia eta Galder Barbado Ezker Abertzaleko militante gazteak eta gazte antolakundeko militante ohiak izanik, Ernaik belaunaldi oso baten aurkako erasotzat identifikatu zuen kasua

Mobilizazio eta ekimenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019ko Gazte Topagunea (behin-behineko espetxealdian zeuden): elkartasun aldarriak, ekitaldi zentralean haien gutuna irakurri…
  • Mobilizazioak ikastetxe, unibertsitate eta herrietan: bai Ankerkeriari stopen izenean, bai Ernairen izenean. Epaiketa aurretik eta sententzia jasotzean.
  • 2023ko maiatzaren ostean, mobilizazio eta ekimenak herrietan uda guztian zehar.
  • Agerraldi nazionala Amurrion (Ekainaren 4a)
  • Ernairen ekimenak 2023ko udan eta irailan, errepideak moztu, autobusak margotu, muralak, agerraldiak, udako jaietan,... (“absoluzioa besterik ez”, “ez dugu onartzen”)
  • Manifestazio nazionala Gasteizen, atxiloketaren ostean. Milaka pertsona “Euskal Herriak aurrera!”. Aurrera begirako mezua, Ezker Abertzalearen proiektua indartu (bukaeran jarritako bideoa)
  • Ernairen azken ekimena, Bilbo eta Gasteizen kateatu eta sentada, atxilotuak, identifikatuak…

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]