Lankide:Nai211

Wikipedia, Entziklopedia askea

Elviskotxo Okindegia (Elviskotxo. S.L) Bilboko Deustuko auzoan sortutako enpresa da, gaur egun bi denda fisiko dituena, bat Bilboko Gipuzkoa kalea, 4n (bere sorrera tokia) eta bestea Indautxuko auzoan (Iparraguirre Kalea, 45). Lehenengo denda 2013an ateak ireki zituen eta izandako arraskata dela eta, bigarren denda bat ireki zen  2018an.

Elviskotxo

Ordutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elviskotxoko dendak, goizeko 8tan irekitzen da bezeroentzat, dena den, goizeko 7tan arduradun bat sartzen da labea pizteko eta eguneko lehenengo gozoak laberatzeko. Egun osoan zehar irekita egoten da, langileak bi txandatan antolatzen dira, goizekoak 7tik 14tara egoten dira eta arratsaldekoak 14etatik 20rak arte

Zeregina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okindegiaren zeregin nagusia gozoak ekoiztea eta saltzea da, eramateko kafeak saltzen dira baita ere, baina okindegi bertan ez dago kafetegi zerbitzurik. Nahiz eta goxoak gehien bat hornitzaile batetik eskuratzen diren, okindegi bertan laberatzen dira goizero. Etxeko berezitasuna txokolatezko madalenak dira, izan ere Bilbo osoan ezagunak dira horregatik.

Antolakuntza administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa bost sailetan banatuta dago:

  1. Zuzendaria eta jabea (pertsona bera)
  2. Diruzaintza / marketing arduraduna (pertsona bera)
  3. Denda arduradun (2 pertsona)
  4. Saltzaileak (6 pertsona)

Sailetako langile orok, euskaraz hitz egiten du; hori baita enpresan lan egiteko irizpidea.

Koordinazioa eta langile-antolakuntzari dagokionez, astean behin denda bakoitzeko lankideak biltzen dira salmenten jarraipena eta denda barneko egoerari buruz jarduteko. Ondoren, bi asteetan behin denda bakoitzaren arduraduna biltzen da zuzendari eta diruzaintza saileko pertsonekin gai garrantzitsuagoak jorratzeko. Bestalde, zuzendaria eta diruzaintza/marketing arduraduna etengabeko harremana mantentzen dute ezegonkortasunak gertatu ez dadila. Bilerak, oro har, euskeraz gauzatzen dira baina hornitzaileekin gaztelaniaz ematen dira.

Euskararekiko konpromezua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskararen ildotik jarraituz, bezeroekin (gehien bat auziokideak direnak, eta zonaldetik lanean eta ikasten jarduten dutenak) euskaraz mintzatzen saiatzen dira saltzaileak. Orokorrean, bezeroen lehen hizkuntza gaztelania izan arren, Elviskotxo gozotegian euskarari lehentasun eskaintzen zaio. Beraz, saltzailearen lehen hitza beti euskeraz izango da, eta erantzuna bestelako hizkuntza batean jasotzen baldin badute, orduan, galdetzen dute ea elkarriketa euskaraz jarraitu nahi duten edo beste hizkuntza batera aldatu. Enpresan erabiltzen da euskaraldiaren antzeko dinamika (ahobizi eta belarriprest).