Indautxu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Indautxu

Flag of Bilbao.svg Bilbo, Abando barrutia
Plaza Moyúa Bilbao.jpg
Moyua plaza
Indautxu.PNG
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Flag of Bilbao.svg Bilbo
Azalera 0,97 km²
Biztanleria 28.276 (2006)
Indautxu non dagoen adierazten duen Euskal Herriko mapa
Indautxu
Indautxu non dagoen adierazten duen Bizkaiko mapa
Indautxu
Indautxu non dagoen adierazten duen Bilboko mapa
Indautxu
Koordenatuak: 43°15′38″N 2°56′37″W / 43.26056°N 2.94361°W / 43.26056; -2.94361Koordenatuak: 43°15′38″N 2°56′37″W / 43.26056°N 2.94361°W / 43.26056; -2.94361

Indautxu Bilboko auzoa da. Abandoko barrutian kokaturik dago, seigarren barrutian alegia. Auzoak 28.276 biztanle zituen eta 0,97 kilometro karratuko azalera (2006an udalak emaniko datuen arabera). Santutxuren atzetik Bilboko bigarren auzorik jendetsuena da. Abando, bulego eta denda gehienak biltzen dituen zabalgunearen gunea den bitartean, Indautxuk izaera erresidentzialagoa dauka.

Dena den, dendak ugariak dira Indautxun ere, Indautxuko dendak elkarturik daude gaur egun eta hainbat ekimen egiten dizuten gabonetan eta urte osoan zehar. Hasieran Bilbok Abandoko elizatea anexionatzean, ortuak eta etxe bakan batzuk baino ez zeuden Indautxun. Dena den, urteak aurrera egin ahala, hiriko familia burges askoren bizileku bilakatu zen auzoa. Horregatik hainbat jauregi eta etxe dotore eraiki ziren.

Dena den, zoruaren garestitzearekin batera, etxea eraitsi eta etxebizitza bloke altuagoak eraiki ziren. Indautxun eraikitako jauregi guztiak ez ziren bota ordea, esaterako Urrutia eta Aureliano Valle kaleen artean dagoena. Indautxuko auzoa Abandokoarekin batera denda eta enpresa gehien biltzen dituen auzoetarikoa da. Zehazki 24.596 enpresek dute egoitza auzoan, hiriko enpresa guztien %16,19.

Kale eta parkeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoko gune berde garrantzitsuenak plazak dira. Horrela, Zabalgune proiektua gauzatu zenean (XIX. mendearen amaieran, kale handienen artean plazak proposatu ziren, auzoko etorkizuneko biztanleentzako aisialdi guneak. Plaza horien artean Indautxu, Bizkaia, Arrikibar eta Etxaniz suhiltzailea plazak daude.

Kaleen artean nabarmenak dira: