Lankide:Oihane Asiain/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Patxi Ezquieta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patxi Ezquieta (Iruña, 1960) margolari Nafarra da, Bilboko arte ederretatik ateratako margolari gazteetatik atera zen, mugimendu honetatik biziraunduz. 1979-1984 urte artean EHUko arte eder gradua ikasi zuen. Ezquietak urteekin bere ikuspegi propioa izan du munduarekiko eta jendearekiko.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patxi Ezquieta
Datu pertsonalak
Izen osoa Patxi Ezquieta
Jaio 1960
Iruña (Nafarroa)
Lanbidea Margolaria

Patxi Ezquietak ikasketak bukatzean (1989) naiz eta margolari bikaina izan, N.E.V.eko mainstream sozietatera ez zen batu ez zuelako bere lana halako eremuetan ikusten.

Ezquietak munduko hainbat puntutan bizi izan da, 1989tik 1995ra Marokon bizi izan zen Nafarroako gobernuak emandako inbestigazio plastikoko beka batekin. Honako etapa honek bere margoarekiko influentzia handia izan zuen.. 1995-1998 Almeriara joan zen bizitzera eta azkenik 1998tik aurrera Iruñera bueltatu zen.[1]

30 urtetan pila margotu du, baino ez du eraman alde profesionalik bere artearen alde espezifikorik Espainiar margoan. Ez du arrakasta margolaria bezala hartu, baizik eta bere koadroen esanahia, bitxitasuna eta mezuengatik.

Lehen aipatu bezala, Patxi Ezquieta hainbat eta hainbat lekutan bizi izan da, baina Maroko izan da hoietako lekuetatik aipagarriena, non bere margoan alde marrokiarekin experimentatu zuen. Bere margoetan ikusten da eguzkiarekiko, argiarekiko eta kolorearekiko erlazioa sakontzen dela alde batetik, eta barrualdea eta formarekin egiten duen esperimentazioa bestetik. Honekin Ezquietak ipini izan ditu bere ametsen argia lienzoetan, bere pentsamenduak, zeinak izaten ziren gehien bat lakoniakoak, melankolikoak eta ikuspegi bakarrekoei begira.

Ezquietak margolari bakartia da, 80. hamarkada bakarrik bizi zuen, baino berak horrela nahi izan zuelako, margolari bakartia baitzen.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patxi Ezquietaren obra ez da estilo bakar batean ezartzen, baizik eta hainbat estilotaz edaten du. Iruñekoa da baino bere produkzioa ez dauka ezer Iruindarra, Javier San Martin irakasle eta kritikoak dioen moduan, bere lana expresionismoarekin, transbanguardia internazionalarekin, metafisikarekin, modernitatearekiko ironiarekin edo eskatalogia psikologikoarekin erlazionatu daiteke, bere lana hainbat puntutan koka ditzakegulako.[2]

Bere dedikazioa lanarekiko egin zuen honen segikortasuna eta bere lanarekiko zaletasuna eta seriotasuna aipagarria izatea. Ezquietaren lana bere ikuspegiarekiko lanen segikortasun, nahasketa eta froga desberdinen arteko nahasketak dira, zeinak denborarekin perfekzionatzen, ikasten… joan da, eta motibazioa, jakintasuna eta bilaketa konstantera eraman duena bere lana aurrera eramateko eta geroz eta gehiago perfekzionatzeko.

Patxi Ezquieta Iruñerriko artista ospetsuenetariko bat bezala ezagutua izan da bere lanen ezberdintasunen eta ideiengatik. Bere obran ikusten da munduarekiko aldaketen beharra eta nahia. Denborarekin "ilusio perfektua" paper protagonista hartzen hasten da bere margolanean, zeinak errealitatearen gainetikan jartzen hasten da, horregatik bere obran ikus daiteke nola bi ikus puntu desberdinak aldatzen doaz, alde batetikan erreala ez den ikuspuntua, ametsekin bat egiten duena, eta bestetik errealitatearen ikuspuntua. Honako biekin ikus daiteke nola bata bestearen aurrean jartzen den, modu batean edo bestean narrazio bat kontatuz. Bere margoetan bere sentimenduak espresatzea bilatze du, orregatik hauetan "magikoa" dena garrantzi handia hartzen du, adibide bezala heriotzaren kasuan, honako hau ikusten du begi batzuekin ekintza honen aurrean berldurtuko ez direnak, begirada desberdin bat izanda.[2]


Ezquietaren obra Camino paredesen esanetan:

“Ezin ditut izen horiek gogoratu gabe utzi, ia sorginduak, hala nola Bosco, Baudelaire, Nerval, Blake (...), guztiak ere estetika berri dekadente baina sakon baten sortzaileak, erreala aztertzen duen baten sortzaileak, eta arrazoi egokiaz zaindutako inkontziente horren sortzaileak.”.[3]

Bere lanean, bere gaztetasuna memoriarekin lotu du, gureganako dialogo bat sortuz. Ailegatu zaiguna hilezkortasunari buruz hitz egiten du, gure beldurrei aurre egiteko asmoz.  Baina bere lanak nahiz eta alde trebetsu eta ausarta izan, alde sarkastiko bat daukate, zeinak egiten du lana gogortzea, sentimentalki hitz egiten, eta konposizioarekiko alde sakonagoa ematen dioena.

Bere obrarentzat NERVION galeria izan zen bisibilitate handia emateko gehien lagundu ziona, Morquillaz komisariatua. Nahiz eta honako galerian bere lana aurkeztu, Ezquietak beti bere alde indibidualista oso potentea izan du.  Bere kasuan publikoaren, taldekotasunaren…aurrean bakardadea, intimitatea… lehensten du, berarentzat argitasuna gauza pertsonala delako, eta ezin da partekatu, ezta lortu ahalegin koletibo gisan, "PETIT HOME" egiten du.

Patxi Ezquietaren kokapenaren inguruan zalantzak daude ze testuinguruan kokatzen den jakiteko edo zehazteko: espainola, euskalduna, nafarra, bilbotarra, iruindarra… baina Pedro Luis Lozanoren esanetan: margolari bitxia da, oro har Nafarroatik aterata.[2]

Margoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere margoa betidanik influentziatua izan da berak bizitako lekuetaz, baina influentzia handiena Marokotik eta Almeriatik hartu zuen.

Bere estiloari begira, margolari sinbolista bat bezala definitu zaio, bere lanean sinboloak oso paper garrantzitsua hartzen dutelako. Honako alde sinbolista hau ikus daiteke bere margoen alde iradokitzaile eta probokatiboarengatik, zeinak egiten duen, modu batez edo bestez, autorearen barrutiko bidai surrealista bat, non bere mundu onirikoaren eta sarkastikoaren parte bat ikus daiteke, beti ere alde filosofikotik ikusiz.

Margoa Patxi Ezquietarentzako ez da soilik margotzea, baizik eta hau bere buruaren inguruan dauden ideien, gauzen... artean ematen den narraketa bezala tratatzen du. Diskurtso isil bat ezartzen du bere margoetan, bere buruarekin daukan elkarrizketa bat erakusten diguna.

Bere lanari begira bi sarbide desberdin ditugu: sarbide estetiko eta etikoa. Alde estetikoa bere artearen forma analizatzen duen partea da, margoen sinboloak, bai barrualdekoak eta bai kanpoaldekoak. Bestetik alde, etikoan, artearen barrualdea interesatzen zaio, honako hau dauzka erreferentziak, lehen aipatutako sinboloak erakusten dituztenak, bai errealak eta bai irrealak.

Kolekzio batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen bere lanetako hainbat kolekzio agertzen dira, batzuk beste batzuekin lotura dauzkate, eta beste batzuk independienteak dira.[2]

PAMPLONA, mon amour[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hau 20 marrazki azkarrek kosposatutako suite bat da, zeinak hiriaren eszena kostunbristak margotzen eta erakusten dituenak. Kolekzioa torero eta pailazo mozkorrekin hasten du, eta guadañekin, erizainekin eta amezgaizto hospitalarioekin bukatzen du. Honako hau integratzen da artistaren beste koadro sekzio batekin: Une saison en atelier. Honetan ironia dago, baino ere geldigabeko amodiozko baladak ere izan ditezke. Eginkizun konkretuak... honetan Ezquietaren musa agertzen da ziztatzen dioen erizaina bezala, zeinekin desiraren eta bazterketaren sentimenduak experimentatzen ditu.

Ocho años sin aparador, 1994-1995[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako serie honek, eszena etxekoiei buruz doa. Honetan Ezquietak oso erradikala izan zen, lau margo dauzka: haragi pikadora, mahaia janariarekin eta ohea, Eduard Hopper: sofak eta egutegiak, eta urdaiazpikoa eta filogabeko labanak. Honako hau Ezquietaren amesgaizto ponteentenak kontatzen ditu.

Honako serie honetan koloreak oso inponenteak dira, hormen urdina, urdailaren gorria... baino ere ikonografia aipagarria da, non agertzen diren hezurrak; ohearen eta janariaren arteko promiskuitatea ere...

Serie honetako eszenarik perturbadoreena temple sobre tabla (1994-1995) da.

PERROS Y GATOS[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako kolekzio hau ez dauka ez linea bat ezta narrazio bat segitzeko, honetan sei buruhezur flotatzen dabiltza atzealde urdin eta berde batean, eskuinaldean katu bat dago, zeinak gai nagusia da, otoitzen dagoen apaiz batekin amesten dagoena. Honekin ikus dezakegu koadroa hilerri moduko bat irudikatzen duela, haien jabea galdu duten animalien zaunkak irudikatzen dituena. Honako koadro hau Kit de salvamento (2004) deitzen da.

Bestetik ere Noche de perros, 1998, dago, zeinak eskailera tente eta estu bat irudikatzen du, zeinak ardo botila bat daukan eskaileraren goikaldean eta hainbat txakur haserre behekaldean, igotzen sahiatzen daudenak. Honako koadro hau ortodoxia expresionista zurrunean egina dago,eta alde alemandar bat nabari dauka: txakurrak borrokatzen dira behi baten gainean igotzeko, behi honek txerri baten gainera eramango die, eta honako txerri honek urrun eramango die; fabula hauek zentroeuroparrak dira.

Ezquietaren margoetan hainbat fabulen irudikapenak daude, baina hauek animalien agerpenari buruz hitz egiten dute, ez izaera moral edo signifikatiboan. Margoetan agertzen diren animaliak esanahi bat daukate beti.

Erakusketak, sariak eta bekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen aipatuko dira Ezquietak egindako erakusketa rts bilduma batzuk eta irabazitako sari eta beka batzuk, ez guztiak. [4]

BAKARKAKO ERAKUSKETAK URTEA
"Mae Westinghouse" Galeria Windsor, Bilbo. 1984
Galeria Windsor, Nafarroako museoa, Kultura aretoa (Tutera) 1986
"Las Suertes" Andreu, Bilbo. 1988
Galeria Afinsa-Almirante (Madril), Nafarroako museoan, Kribia galeria (Iruña) 1993
Alfinsa Trindade galeria, Oporto. 1994
"Ocho alos sin aparador" Alfinda-Almirante galeria (Madril), Carlos III aretoa (UPNA) 1995
ERAKUSKETA KOLEKTIBOAK URTEA
Rodriguez Acosta fundazioa, Granada. 1982
"Nervion", Kultura Gela, CAM, Bilbo. 1986
Guernica 1937-87 Gernika, Bizkaia 1987
Tuterako Hiria saria, Nafarroa. 1994
BEKAK ETA SARIAK URTEA
Rodriguez Acosta Fundazioaren beka, Granad 1982
Nafarroako Jaialdien II Lehiaketa. Akzesita eta obra eskuratzea. 1984
Arte Ikerketarako Beka Marokon, Nafarroako Gobernua. 1989
Lizarra Hiria Artearen I. Biurtekoa, Nafarroa. Lehen saria. 1993
MUSEOAK ETA BILDUMAK
Alkorkomgo Udala, Madril
Segobiako Aurrezki Kutxa
Nafarroako Museoa, Iruña
Gustavo de Maeztu Museoa, Lizarra, Nafarroa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Paredes, Camino. Patxi Ezquieta: (Exposicion) 28 de noviembre al 22 de diciembre 1995, Universidad Publica de Navarra, Sala Carlos III. p. 5. ISBN Universidad Publica de Navarra |isbn= incorrecto (ayuda).
  • Lozano, Pedro Luis. Conversaciones con artistas, Patxi Ezquieta.
  1. (Gaztelaniaz) Compilacion 2012. , 2 or..
  2. a b c d (Gaztelaniaz) San Martin, Francisco Javier. (2014). Conversacion con artistas Navarros: Patxi Ezquieta. Gobierno de Navarra, 340 or. ISBN 9788423533527..
  3. (Gaztelaniaz) Paredes, Camino; Universidad Publica de Navarra. (1995). Patxi Ezquieta ;28 de noviembre al 22 de diciembre 1995, Universidad Pública de Navarra, Sala Carlos III ;[texto, Camino Paredes]. Universidad Publica de Navarra, 23 or..
  4. Txantiloi:Catellano Paredes, Camino. (1995). Patxi Ezquieta ;28 de noviembre al 22 de diciembre 1995, Universidad Pública de Navarra, Sala Carlos III ;[texto, Camino Paredes] ;. Universidad Pública de Navarra, 23 or..

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezquieta, Patxi, ed. (2014). Patxi Ezquieta: conversaciones con artistas Navarros. Gobierno de Navarra. ISBN 978-84-235-3352-7.

Paredes, C. (s. f.). Patxi Ezquieta: Exposicion 28 de noviembre al 22 de diciembre 1995, Universidad Publica de Navarra, Sala Carlos III. Universidad Publica de Navarra.

Espaciomarzana.(2012). Compilacion 2012. https://espaciomarzana.com/artistas/files/cv_patxi_ezquieta.pdf

Ezker Calvo, Alicia. Ezquieta, Patxi. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2024. [Kontsulta data: 2024ko Martxoaren 04a]. https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/ezquieta-patxi/ar-26650.