Charles Baudelaire
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Charles Pierre Baudelaire | |
| Jaio | 1821eko apirilaren 9a | |
| Paris (Frantzia) | ||
| Hil | 1867ko abuztuaren 31a | |
| Paris (Frantzia) | ||
Charles Pierre Baudelaire (Paris, Frantzia, 1821eko apirilaren 9a - Paris, Frantzia, 1867ko abuztuaren 31a) poeta, kritiko eta itzultzaile frantses garrantzitsu bat izan da. Poeta madarikatua ("le poète maudit") deitu zitzaion, bizitza bohemioa eta gehiegikeriaz beterikoa izan zuelako eta munduarekiko ikuspegi negatiboa izan zuelako. Barbey d'Aurevilly kazetari frantsesak esan zuen Baudelaire bere garaiko Dantea izan zela. Sinbolismo frantseseko poetarik nabarmenena izan zen eta eduki zituen eraginen artean Théophile Gautier eta Joseph de Maistre aurki ditzakegu, baina Edgar Allan Poe batez ere; biziki itzuli zuena.
Eduki-taula |
Bizitza [aldatu]
Haurtzaroa [aldatu]
Parisen jaio zen 1821eko apirilaren 9an. Bere aita, Joseph François Baudelaire, seminarista izandakoa, marrazketako irakaslea, margolaria eta funtzionarioa izan ziren ere. Honek irakatsi zizkion lehenengo nozioak bere semeari. Charles jaio zenean, bere aitak 60 urte zituen eta seme bat, Claude Alphonse, bere lehenengo matrimoniokoa. Bere ama Caroline Archimbaut-Dufays izan zen, Baudelaire jaio zenean 30 urte ez zituena ere. Londresera ihes egindako emigratzaile frantsesen alaba zen, eta ingelesa irakatsi zion bere semeari.
Bere familiako zerbitzariak hezi zuen, eta zerbitzariari buruzko informazio gutxi eduki arren, badakigu Mariette zuela izena eta familian pisu handikoa zela. Idazleak poema baten gogorarazten du (Les fleurs du mal).
Joseph François Baudelaire 1827an hil zen, Charlesek sei urte zituenean, eta herentzia txiki bat utzi zuen. Bere amak etxebizitza aldatu eta gitxi barru Jacques Aupickekin ezkondu zen. Baudelairek, ostera, ez zuen Jacques gustuko eta berarekiko erlazioa oso txarra izan zen.
Gaztaroa eta bohemia [aldatu]
1840an, Baudelaire Zuzenbide Fakultatean matrikulatu zen, eta Parisko Auzo Latinoko gazteekin harremanetan hasi zen, Gustave Levavasseur eta Ernest Prarond, esaterako. Balzac bezalako literatoekin ere erlazio handia izan zuen.
Gerora bizitza desorekatua izan zuen, familiarekiko arazoak handitzen joan ziren, drogen menpekotasuna eta bizi zuen giro bohemioa zirela eta. Putetxeetan ohikoa zen, eta Auzo Latinoko emagaldu batekin izan zituen harreman sendoak. Berak La Louchette deitzen zuen (begiokerra). Bere ostean, Jeanne Duval deituriko beste emakume batekin hasi zer harremanetan.
Baudelairen jarrerak bere familia izutu zuen. Aupick-ek, Baudelairen bizitza bohemioarekin deskonforme, giro haietatik urruntzen saiatu zen. Harrezkero, 1841ean, familiak Bordelera bidali zuen, han Hegoaldeko Itsasoetara joateko barku bat hartzeko. Bere bidaia 18 hilabetetakoa izan zen, eta Kalkutara heldu zen.
Frantziara bueltan, hiriburura jo zuen, bere lehenagoko ohiturekin jarraituz.
Giro literario eta artistikoetan murgiltzen hasi zen, eta Paris osoa izutu zuen, Jeanne Duvel-ekin edukitako harremanengatik. Emakume honek bere poesiarik handienetarikoak inspiratu zituen. Laster, idazle famatua bilakatu zen: Le salon de 1845, bere lehenengo lana, kritikoen gustokoa izan zen.
Literaturan, Hoffmann eta Edgar Allan Poe izan ziren bere influentziarik nabarmenenak, eta frantsesera itzuli zituen. Era berean, La Fanfarlo (1847) lana idatzi zuen, baita antzerkilanetarako zirriborro asko ere.
Azkenengo urteak [aldatu]
1864an, Belgikara bidaiatzen du, eta bi urtez egon zen bizitzen Bruselan. Arteko hitzaldiak ematen ibili zen, baina frakaso bat izan ziren, eta edukitako zorte txar guztiagatik, Pauvre Belgika! deituriko poema idazten du, herrialde horri kritika eginez. Pairatzen zuen sifilis gaixotasunak paralisi bat eraginarazi zion (1865), eta 1866ko martxoan atake gogor bat sufritu zuen Saint Loup de Namur elizan. Hurrengo urteko abuztua arte egon zen egoera kritikoan Parisko klinika batean, eta Montparnasseko hilerrian lurperatu zuten. Poesia modernoaren aitzindaria da Baudelaire.
Lanak [aldatu]
- Le Salon de 1845 (1845)
- Le Salon de 1846 (1846)
- Le Salon de 1859 (1859)
- Journaux intimes (1851-1862)
- Les Paradis artificiels (1860)
- Curiosités esthétiques (1868)
- Réflexions sur quelques-uns de mes contemporains (1862)
- Richard Wagner et Tannhaüser à Paris (1862), euskaraz: Wagner Parisen, Infomart, 1999 Legutio. Oier Alonsok itzulia.
- Le Peintre de la vie moderne (1863)
- L'œuvre et la vie d'Eugène Delacroix (1863)
- Mon cœur mis à nu (1864)
- L'art romantique (1869)
- La Fanfarlo (1847), euskaraz: La Fanfarlo, Erein, 1991 Donosita. Juan Kruz Igerabidek itzulia.
- Du vin et du haschisch (1851), euskaraz: Haxixaren poema, Infomart, 1998 Legutio. Oier Alonsok itzulia.
- Les Fleurs du mal (1857)
- Fusées (1867)
- Petits poèmes en prose, Le Spleen de Paris (1862)
Kanpo loturak [aldatu]