Lankide:Xabier Gallastegi/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pankrearen egituran zenbait atal eta konduktu desberdin bereiz daitezke:

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pankrearen atalik zabalena izango da. Bere posizioari dagokionez, duodenoaren bigarren eta hirugarren herenak osatzen duten hutsunean edo espazioan kokatzen da. Hortaz gain, duodenoaren atal hauek pankrearen buruko aurre aurpegia estaliko dute, pareten arteko atxikidura txiki bat egonik. Buruaren azpialdean gako itxurako luzakin bat egongo da pankrearen gantxo edo processus uncinatus[1] bezala ezagutzen dena. Honek eskuma, atze eta beheranzko norabidea izango du honen gainetik igaroko dira goi mesenteriko arteria eta zainak. Periotoneoaren atzeko atala[2] izango da, honek bere aurre pareta soilik estaltzen baitu.

Pankrearen atalak: 1.Pankrearen burua. 2.Pankrearen gantxoa. 3.Goi mesenterio odol hodiak. 5.Pankrearen gorputza. 8.Wirsung hodia. 10.Pankrearen iduna. 11.Pankrearen buztana.

Iduna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buruaren jarraipena den pankrearen atal estua. Bere atze aurpegian goi arteria mesenteriko odol hodiek izango dute dreinatzea beheko kaba zainean (zainek) edo jatorria abdomen aortan (arteriek). Urdailaren piloroaren[2] mailan aurkituko da eta peritoneo atzekoa izango da.

Gorputza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idunaren jarraian, ezkerreko norabidea hartuz, epigastrioan zeharka luzatzen den atala izango da. Pankrearen zatirik luzeena da, L I/II[3] mailan kokatzen dena. Atzekaldetik, abdomen aortarekin, diafragmaren ezkerreko zutabearekin, ezkerreko giltzurrun gaineko guruinarekin, ezker giltzurrunarekin, ezkerreko giltzurrun zainarekin eta bare arteria eta zainarekin erlazionatzen da. Aurrekaldetik aldiz, peritoneo eta urdailarekin.[2] Honen ondorioz, peritoneo atzeko zatia izango da.

Buztana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezker hipokondrioraino luzatu egiten den pankrearen muturreko atala izango da, nahiko puntazorrotza. Goranzko norabidea du eta kolonaren ezkerreko angeluarekin eta barearekin erlazionatu egiten da.[1] Hain zuzen ere, barearen hiloraino luzatu daiteke, bertan bare-giltzurrunetako lotailua [3] aurkituko delarik (lotailu hau baretik giltzurrunetara luzatzeaz gain, diafragma eta pankrearen buztarera ere ailegatuko da). Lotailu hau peritoneozkoa izanik, pankrearen buztana peritoneo barnekoa [2] kontsideratzen da.

Konduktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pankrean bi konduktu nagusi aurkituko dira, funtzio exokrinoa bete egingo dutenak:

  • Wirsung hodia edo nagusia: pankrearen buztanetik eskumarantz hedatu egiten den hodia izango da. Burura ailegatzean beherantz joko du, koledokoarekin elkartuz duodenoaren papila nagusian edo Vater papilan[4] aurretik. Koledokoarekin elkartzerakoan eta papila nagusiaren aurretik, Oddi-ren esfinterra eratuko dute bi hodiek.
  • Santorini hodia edo txikia: pankrearen buruaren goialdean kokatu egiten da, idunetik duodenoaren papila txikiraino[4] luzatu egiten dena. Orokorrean, idun mailan Wirsung hodiarekin elkartu ohi da. Inkonstantea da: ez da pertsona guztietan garatzen.

Bariazio anatomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pankreas divisumaren erresonantzia magnetikoa (RM): a) Besikula biliarra. b) Koledokoa. c) Santorini hodia. d) Wirsung hodia. e) Giltzurruna.

Pankrearen garapen enbrionarioan ematen diren aldaketa desberdinen ondorioz, bariazio desberdinak aurki ditzakegu. Ez hori bakarrik, adinarekin ere, pankrearen pisuaren eta tamainaren murrizpen nabaria ematen da, baita ehunaren fibrosia ere.[5]

Bariazio anatomiko nagusien artean, honako hauek bereiz ditzakegu:

  • Pankreas divisum : ohikoena izango den bariazioa da (populazioaren %5-10ak pairatzen du).[6] Garapeneko kimu dortsal eta bentralak modu egokian ez migratu eta fusionatzean[7] ematen da. Honek, konduktu osagarri eta nagusiaren arteko komunikazio eza eragingo du, azido pankreatiko gehiena duodenoko papila txikian[7] dreinatzen delarik. Orokorrean asintomatikoa izango da.
  • Pankreas anularra : malformazio arraroa[8] da. Kasu honetan, ehun pankreatikoak beheranzko duodenoa inguratu egiten du. Asintomatikoa izan ohi den arren, duodenoaren estenosia[8] eragin dezake, gaixoek nauseak edo botakak pairatuz.
  • Ehun pankreatiko ektopikoa: ehun pankreatikoa bere kokapen anatomikotik kanpo agertzen da, kasuen %70ean[9] urdailaren piloro inguruan kokatzen delarik. Gehienak sintomarik izan ez arren, pankreatitisa edo pankreako minbizia eragin dezake.[9]
  1. a b (Ingelesez) Standring, Susan; Gray, Henry. (2008). Gray's anatomy: the anatomical basis of clinical practice. Churchill Livingstone/Elsevier ISBN 978-0-443-06684-9. PMC 213447727. (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Spalteholz, Werner. (1959). Atlas de Anatomía Humana (2º edición). Barcelona: Editorial Labor, S.A. (argitaratze data: 1944).
  3. a b (Gaztelaniaz) Schünke, Michael; Schulte, Erik; Schumacher, Udo; Voll, Markus; Wesker, Karl. (2011). Prometheus texto y atlas de anatomía. Médica Panamericana ISBN 978-84-7903-980-6. PMC 434127564. (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  4. a b (Gaztelaniaz) ANATOMÍA DE PÁNCREAS - Diplomadomedico.com. 2015-09-14 (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  5. (Gaztelaniaz) «Efectos del envejecimiento sobre el aparato digestivo - Trastornos gastrointestinales» Manual MSD versión para público general (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  6. «Páncreas divisum. Diccionario médico. Clínica Universidad de Navarra.» www.cun.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  7. a b Nadia Rojas. VARIANTES ANATÓMICAS PANCREÁTICAS Y ANOMALÍAS CONGÉNITAS. (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  8. a b (Gaztelaniaz) «Páncreas anular: MedlinePlus enciclopedia médica illustración» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  9. a b (Gaztelaniaz) Salceda-Otero, J. C.; Duarte, J. E.; Sabbagh, L.. (2011-01-01). «Páncreas ectópico gástrico de infrecuente localización en la muscularis de la mucosa» Revista de Gastroenterología de México 76 (1): 73–78. ISSN 0375-0906. (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).