Lankide eztabaida:Ekain.lexartza

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Ekain.lexartza, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Artikuluen formatua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Ekain! Artikuluak egiten hasi zara eta hori oso ondo dago. Saiatu hala ere artikuluen formatuak betetzen, ondo egon daitezen. Dudarik izatekotan goian dituzun loturak irakurri eta bestela galdetu lasai. Ondo segi! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:18, 28 Urria 2008 (UTC)

IParen blokeoa.[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Ekain! Zorionak lehenik eta behin horrelako proiektu batean sartzeagatik. Leku gehiagotan egingo balitz askoz emaitza hobeak emango lituzke. Beno, harira.

IP helbidea blokeatuta dago, bai, bandalismoa egin dutelako bertatik. Askotan egiten da helbide horretatik eta horregatik oraingo honetan hilabete bateko blokeoa ezarri nion (administrazaileok baino ezin dugulako hori egin). Orrialde honetan ikus ditzakezu blokeoen zerrendak eta iraupenak. Gauza da blokeoa behin kenduta berriro ere bandalizatzeko joera bat egon dela eta, horregatik, blokeo luzearena. IP horretatik egindako ekarpenak hemen ikus ditzakezu. Ikusiko duzunez ekarpen batzuk zilegiak dira, baina beste asko ez, eta horrela ez jarraitzeko ahalik eta azkarren mozteko joera izaten dugu. Orain arte azalpenak, hemendik aurrera konponbideak.

IP helbidea blokeatzeak ez du esan nahi ikastetxea blokeatuta dagoenik, baizik eta erabiltzaile anonimoentzat blokeatua dagoela. Blokeo hau altxa daiteke, noski, baina ez du laguntzen egoera konpontzen. Nire (eta esango nuke hemengo gehienon) proposamena honakoa litzateke:

  • Ikasle bakoitzak (edo taldeka egiten baduzue talde bakoitzak) bere lankide izena sortzea. Modu honetan zuk kontrol gehiago edukiko duzu bandalismoa egiten dagoenaren gainean eta ez dute, nolabait esateko, errurik ez duenak ordaintzen. Gainera bandalismoa pertsona batean lokalizatzerakoan pertsona horri bakarrik egin ahal zaio blokeoa. Ikasle bakoitzak bere izenarekin aldaketak egiterakoan askoz zailagoa da ere denbora galtzen ibiltzea, nolabaiteko kontrola ikusten dutelako euren gainean.
  • Artikuluak berehala ezabatu ez daitezen formato txukuna ere hasieratik lantzea. Hau da, nola editatzen den ikasteko ez da zertan artikuluan zuzenean egin behar. Horretarako dago Proba orria adibidez. Gainera ikasle bakoitzak bere orria ere aldatu dezake lehenengo, eta bertan /Proba orria jarriz proba orri pertsonalizatu bat ere sor dezake, proiektuak egiten joateko. Adibidez Lankide:Theklan/Proba orria hortxe dago, nire gauza batzuk probatzeko eta Proba orrialde nagusitik inork ezaba ez ditzan. Hor nahi haina bandalizatu daiteke, frogak egin, ezabatu... beti ere ez bada iraintzeko erabiltzen, noski!
  • Hau guztia egin ondoren, eta nahi izatekotan, blokeoa altxatu daiteke, inongo arazorik gabe. Baina pentsa zein lana suposatzen duen egun batean 20 bat aldaketa egiten badituzte beraiek aurreko egoerara bueltatu, ezabatu eta blokeoak ezartzea. Batzuetan eguerdian zerbait berria idaztkeo gogoekin sartzen naiz eta azkenean lan administratibo hauek egiten bukatzen dut.
  • Eta azkenik... nahi izanez gero hemengo asko laguntzeko prest egongo gara fijo. Laguntzea, gauzak zuzenean azaltzea edo ikastarotxo bat behar bada nirekin gutxienez konta dezakezue.

Besterik ez, nahi duzunarekin erantzun! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 00:39, 17 Abendua 2008 (UTC)

Begiratu dut eta lankideak sortzeko blokeoa ere bazenuten. Konpondu dut jada eta orain aldaketa anonimoak ezin dira egin, baina bai erregistratuak. Ondo segi eta animo! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:25, 17 Abendua 2008 (UTC)

Beno, berri onak ditut zuretzat. Identifikatu ditugu bandalismoaren egileetako batzuk, jartzen dituzten mezuak jarraituz. Badakizu, anonimotasuna ez da existitzen. Hemen duzu horren inguruko informazio gehiago. Arazoa da bi ikasle horiek Ordiziako Urdaneta ikastetxekoak direla, eta, beraz, balitekeela IP berdina duten ikastetxe bat baino gehiago existitzea. Beno, zure esku uzten dut informazioa. Ondo segi! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 21:05, 20 Abendua 2008 (UTC)

Kaixo! Suposatzen dut Robert Oppenheimeren artikuluan eskubian dagoen infotaulaz ari zarela... eta dagoeneko Lankide:Assarrek aldatu du eta ondo ikusten da. Hor duzu erabili duen txantiloia. Edozein galdera baduzu esaidazu. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 18:51, 14 Urtarrila 2009 (UTC)