Robert Oppenheimer
| Zientzialaria | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1904ko apirilak 22a | |
| New York, New York (A.E.B.) | ||
| Hil | 1967ko otsailaren 18a | |
| Princeton, New Jersey (A.E.B) | ||
Julius Robert Oppenheimer (1904ko apirilaren 22a - 1967ko otsailaren 18a) fisikari estatubatuarra eta Manhattan Proiektuaren zuzendaria. Bigarren Mundu Gerran zehar esfortzu handia egin zuen, arma nuklearrak sortzen aitzindari izateko, Los Alamoseko Laborategi Nazionalean (Mexiko Berria, Ameriketako Estatu Batuak).
Bonba atomikoaren sorrera [aldatu]
Bomba nuklearraren "Aita" ezizenez da ezaguna nahiz eta meritu hau bere maisu Enrico Fermirekin konpartitu behar izan. Oppenheimer-ek bere samina azaldu zien japoniarrei, Hiroshiman eta Nagasakin botatako bonbek sortutako hildako zibilengatik.
Gerraren ondorengo urteak [aldatu]
Guda bukatutakoan, Energia Atomikoaren Batzordearen zuzendari kontsultorea izan zen, eta bere posizioa erabili zuen arma atomikoen nazioarteko kontrola sustatzeko, eta Estatu Batuen eta Sobier Batasunaren artekoa karrera armamentiskoaren aurka egiteko. Bere jarrerak asko haserretu zituen garaiko politikariak, 1954. urtean bere segurtasun maila kentzeraino. Horrela, bere herrialdeko dokumentu sekretuak ikuskatzeko eskubidea galdu zuen.
Irudi publikoaren berreskurapena [aldatu]
Bere influentzia galduz joan zen, baina hitzaldiak ematen eta fisikan lan egiten jarraitu zuen. Hamar urte geroago, politikoki berpizteko, Lyndon B. Johnson Presidenteak, Enrico Ferniri saria eman zion.
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |