Lankide eztabaida:Euskaldunaa/2014

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

San Mames artikulua nabarmendu[aldatu iturburu kodea]

Kaixo,

Ikusi dut San Mames artikuluari nabarmendutakoaren ikurra jarri diozula. Dakizunez, artikulu bat nabarmentzeko prozesu bat garatu behar da. Ez dut esaten artikuluak izendapen hori merezi ez duenik, baina gutxienez errespetatu jarrita ditugun pausoak. - --Joxemai; (erantzunak) 10:25, 30 abendua 2013 (UTC)

Ongi da. Onartu egiten ditut zure azalpenak. Dena den, eskatuko nizuke hurrengo batean zure lana aurreikusi eta presaz ez ibiltzeko ohiko pausoak jarraitzea. Ondo segi. - --Joxemai; (erantzunak) 16:19, 1 urtarrila 2014 (UTC)

Ezkio-Itsasoko herritarrak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Gramatikaren ikuspegitik, ezkio-itsasoar ondo sortuta dago, baina minuskulaz idatzi beharko litzateke (ezkio-itsasoar). Bestalde, badirudi Euskaltzaindiak bi herri izenekin osatutako udalerri izenetarako ez duela herritar izen bakarra ematen, baizik eta bi: Biurrun-Olkotz → biurrundar, olkoztar; Ezkio-Itsaso → ezkiotar, itsasoar; Lasarte-Oria → lasartear, oriatar; Markina-Xemein → markinar, xemeindar eta abar.

Beraz, nire ustez egokiena litzateke kategoriari izen hau jartzea: Kategoria:Ezkiotar eta itsasoarrak. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2014-04-14, 14:20 (UTC)

Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz‎ udalerriaren kasua ez da eredu honetakoa (eskerrik asko oharrarengatik, ez nintzen konturatu gure wikipedian gaizki jarrita zegoela, oraintxe zuzendu dut): Arbatzegi eta Gerrikaitz herriak batzean, Munitibar sortu zen (eta Munitibar da Euskaltzaindiak udalerri horretarako araututako euskal izena), ez da hiru herriren batura.
Hala ere, etorkizunean hiru edo lau herri elkartuta sortutako udalerriak izatea gerta daitekeenez, nik uste seguruena dela Euskaltzaindiak iradokitzen duen bidetik jotzea. Beraz, Kategoria:Ezkiotar eta itsasoarrak eredua da egokiena, eta eredu horretara aldatu beharko lirateke lehendik daudenak. --Xabier Armendaritz 2014-04-15, 11:18 (UTC)

Trebiñuko udalerriak[aldatu iturburu kodea]

Aupa. Nik Trebiñuko barrendegiari dagozkion kategorietan, udalerriarekin ez nahasteko, "Trebiñuko barrendegiko..." jarriko nuke, adibidez "Trebiñuko barrendegiko udalerriak" eta ez "Trebiñuko udalerriak".--Assar; (erantzun hemen) 13:24, 17 apirila 2014 (UTC)

Beno, auziak hainbesteko garrantzirik ere ez du, zuk egin duzunez lana utz dezagun dagoen moduan.--Assar; (erantzun hemen) 15:27, 17 apirila 2014 (UTC)


Mon niveau de basque est très limité ... Je me rappelle entendre, il y a bien des années (vers 1970), une chanson basque (un groupe de chanteuses, dans mon souvenir) qui disait "ez, ez, ez maria cristina". Il me semble que ce pourrait être une adaptation de "maria cristina me quiere gobernar" du cubain Ñico Saquito (que j'adore). Si quelqu'un pouvait me renseigner ... Bianchi-Bihan (eztabaida) 06:32, 27 apirila 2014 (UTC)

20-20 Vision - Challenge bat Gales-tik[aldatu iturburu kodea]

Zure adeitasunari esker asko! Nire bihotza hegatxabal baten antzera abesten! Jakin arazi nazazu Welsh artikulu edozein euskal gaiari buruzko nahi duzun! :-) Llywelyn2000 (eztabaida) 12:27, 24 maiatza 2014 (UTC)

Egun on! Ziurtatu sartzen dut zure Orrialde hau an-aldaketa guztiak. Eskerrik asko. Uzten dizkizuet artikulu bat galesez idatzi ahal bada jakin me. Editatu, eta zoriontsu izan! Llywelyn2000 (eztabaida) 05:32, 29 maiatza 2014 (UTC)

Communities in Wales[aldatu iturburu kodea]

We have a couple of bots here on cy which can create around 750 new articles in Basque language similar to Porthmadog with full infobox, image and 3 sentences. The 750 largest communities. Would you like that? We've done it on br gd and ga. Take a look at an example: w:gd:Corwen. Best regards! Hizkuntza bat ez da inoiz nahikoa! Llywelyn2000 (eztabaida) 06:48, 29 maiatza 2014 (UTC)

Bideoak igotzeko[aldatu iturburu kodea]

Iepa! Egin behar duzuna da bideoa jaitsi (horretarako erabili dezakezu downloadhelper estentsioa, adibidez) eta ondoren ogg formatura pasa behar duzu. Horretarako honea firefogg da. OGG formatura aldatu, eta igo. Jarri ondo jatorria eta guzti hori, eh! -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:20, 9 ekaina 2014 (UTC)

Many thanks from a very happy Welshman![aldatu iturburu kodea]

The 20-20 Barnstar
For your fantastic contributions to the Wikipedia 20 - 20 Challenge. This is well deserved. Llywelyn2000 (eztabaida) 16:25, 12 uztaila 2014 (UTC)

Baionako auzoak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Euskaldunaa! Ni ez naiz Xabier! Eta zaila dut horrelako gai batekin laguntzea, egia esan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:43, 7 abuztua 2014 (UTC)

Mmm... agian bai! Ez dakit hainbeste arrain dauden munduan. Nik uste irailerako bukatu dezakedala arrain guztiekin. Gero gerokoak! -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:07, 7 abuztua 2014 (UTC)

Baionako auzo izenekin zalantza[aldatu iturburu kodea]

Gai korapilatsua da. Nik uste egokiena Euskaltzaindiari galdetzea izango dela. Bien bitartean, dauden bezala utziko nituzke; uda bukatutakoan erantzun ez badigute, horri buruzko eztabaida egin genezake «Baiona» artikuluaren eztabaida orrian.

Nahi baduzu, neronek bidaliko diet galdera Euskaltzaindikoei. «Baionako auzo aurkibidea» txantiloian dagoen zerrenda osatuta dago, ala auzoren bat falta da? --Xabier Armendaritz 2014-08-07, 15:20 (UTC)

Mezu hau idatzi berri diet:
« Euskal wikipedian Baionako auzoak lantzen ari gara. Haietako batzuen euskal izenak aski finkatuak eta ezagunak dira (hala nola Baiona Handia eta Baiona Ttipia), baina beste askorekin ez dakigu nola jokatu. Oraingoz, azken auzo horien izenak frantsesez ditugu, baina iruditzen zaigu batzuk behintzat (santu izena dutenak, adibidez) itzultzekoak direla. Eskertuko genuke auzo bakoitzerako euskal izen bat gomendatzea. Hauek dira oraintxe Baionako auzoetarako darabiltzagun izenak, alfabetoaren hurrenkeran:
  • Allées Marines
  • Amade
  • Arènes
  • Arroussets
  • Baiona Handia
  • Baiona Ttipia
  • Balichon
  • Beyris
  • Cam de Prats
  • Caradoc
  • Crouzade
  • Espiritu Saindua
  • Forum
  • Grand Basque
  • Habas La Plaine
  • Lachepaillet
  • Lahubiague
  • Lauga
  • Les Halles
  • Marracq
  • Mousserolles
  • RN 10 - Polo
  • Saint-Bernard
  • Saint-Étienne
  • Saint-Frédéric
  • Saint-Léon
  • Sainte-Croix
  • Sainsontan
  • Saint-Amand
  • Zitadela

Eskertuko genuke, orobat, Donibane Garaziko eta Mauleko auzoen euskal izenen zerrenda egitea, jarraibidetzat erabil dezagun. Mila esker aitzinetik.

»
Ea bizkor eta argi erantzuten diguten. Bien bitartean, eutsi lan bikain horri. --Xabier Armendaritz 2014-08-08, 08:14 (UTC)

Rachel Weisz[aldatu iturburu kodea]

Aupa Euskalduna! Pare bat iritzi Rachel Weisz artikuluan egin dituzun aldaketei buruz:

Lehenik eta behin, argitu nahi dut aktorearen lan nabarmenenak aukeratzeko orduan, hiru irizpide izan nituela nagusiki buruan. Alde batetik, Espainia herrialdean pelikulak izandako irabazien kopurua (zoritxarrez, ez daude Euskal Herriko datuak), pelikulak nazioartean jasotako kritikak, eta aktorearen ibilbidean izan duten garrantzia.

Hala, lau film aukeratu nituen: The Mummy eta The Mummy Returns (Weiszi nazioartean ospea eman zioten filmak. Hurrenez hurren, 14 eta 12 milioi dolarreko irabaziak izan zituzten Espainiako zinema aretoetan[1][2]), The Constant Gardener (film honi esker eskuratu zituen Weiszek Oscar saria, Urrezko Globoa eta beste hainbat garaikur) eta Agora (Espainian soilik ia 30 milioi dolarreko irabaziak izan zituena[3]).

Jakin nahiko nuke zein den Enemy at the Gates filma gehitzeko jarraitu duzun irizpidea. Izan ere, pelikulak Espainian 2 milioi euroko irabaziak baino ez zituen izan ([4]), nazioartean ere ez zuen bereziki ospe handirik izan, eta aktorearen ibilbidean ez da aipatu ohi den lana. Irabazi handiagoak izan zituzten filmak badaude (besteak beste, Dream House [5], The Bourne Legacy [6] eta Oz the Great and Powerful [7]), eta aktore lanetan ospe handiagoa ekarri diotenak (The Deep Blue Sea edo The Fountain). Aipagarriagoak iruditzen zaizkit film hauek, baina guztiak sartuko bagenitu zerrenda amaigabea izango litzateke. Ondorioz, Enemy at the Gates ez zait iruditzen zerrenda horretan sartzeko horrenbesteko pisua duenik.

Bestetik, banderaren kokapena. Euskal wikipedian ez da arau finkorik jarraitzen banderaren kokapenean. Batzuek jaioterriaren hasieran jartzen dute (Scarlett Johansson) eta besteek, aldiz, jatorrizko herrialdearen aurrean (Diane Keaton). Nire ustez, zuzenagoa da bigarren bidea. Azken finean, bandera herrialdearena da, ez jaioterriarena. Zuzenagoa izango litzateke, -Ingalaterra Londres, Ingalaterra- -Erresuma Batua Londres, Ingalaterra- baino. Ez zaizu iruditzen? Hala ere, azken hau nire iritzia baino ez da, guztiz eztabaidagarria.

Ongi izan Euskalduna, eta mila esker Weiszen artikuluan eginiko ekarpenengatik ;) -Sikret8 (eztabaida) 14:33, 18 abuztua 2014 (UTC)

Ados! Niri ere, egia esan, parentesiak nahiko zatar gelditzen direla iruditzen zait. Behin baino gehiagotan saiatu naizen arren, ez ditut lortu txantiloietik kentzea. Txukunen horrela geldituko litzatekeela pentsatzen dut:
Londres, Ingalaterra
 Erresuma Batua
Horrela argi gelditzen da, era berean, bandera herrialdeari dagokiola.
Ongi izan! -Sikret8 (eztabaida) 18:18, 18 abuztua 2014 (UTC)

Eskerrik asko Euskaldunaa[aldatu iturburu kodea]

-Oraina (eztabaida) 17:02, 20 abuztua 2014 (UTC)Eskerrik asko. Ahaleginduko naiz esandakoa egiten, baina ordenagailuekin ez naiz batere abila. Osasuna.

Aupa berriro. Ba esan dudan moduan. Ezin ditut loturak beste hizkuntzekin egin, Lev Borisovitx Kamenev-ekin ahalegindu naiz, baina ezin. Beno, agian beste egun batean. -Oraina (eztabaida) 17:11, 20 abuztua 2014 (UTC)

Koordenatuak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Euskaldunaa! Lehenengo eta behin mila esker nik sortutako Arrospide Etxea eta Olabarri Jauregia orrialdeak zuzentzeagatik. Galderatxo bat egin nahi nizuke: nola jartzen dituzu eraikin infotaulan koordenatuak? Edo hobeto esanda, nola funtzionatzen du koordenatuen sistemak? Ondo izan!! -Aihotz (eztabaida) 01:21, 09 iraila 2014 (UTC)

Hizkuntza kolapsableak[aldatu iturburu kodea]

Beno, jarri dut (aldaketatxo txiki bat egin behar zen zuk emandako kodean) eta suposatzen dut laster ikusgai egongo dela. -Theklan · Eztabaida · E-maila 00:54, 23 iraila 2014 (UTC)

Aupa! Altzolaras (Aizarna-Zestoa) jauregiari buruzko artikuloa eginez gero, argazkiak baditut. Jauregiaz geratzen dena, behintzat. Ongo segi!

Eginda. Hiru argazki igo ditut, argi tristearekin eginda egia esanda, baina bat balekoa dela uste dut. Zoritxarrez duela 30 urte jauregia erre zen, eta ez dute konpondu. Jauregi gotikoa da, eta paraje eder batean dago. Argazkiak Commosen Aizarna kategorian daude. --Gorritxiki 15:03, 23 iraila 2014 (UTC)

Ba bai, Gipuzkoako txoko eskuenetarikoa eta Altzolas jauregitik aurrera, Altzolarasko arroila, "euskal Oihana". Aspalditik ikutu gabeko basoak Pagoetako Parke Naturalean. Oso ongi artikuloa.--Gorritxiki 15:53, 23 iraila 2014 (UTC)

2 gaineko 1 multzo hirukoitza[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Euskaldunaa. Nondik atera duzu eskulturaren izen hori? Bereziki jakin nahiko nuke ea izen horrek nolabaiteko ofizialtasuna duen (eskulturan bertan jarritako plakaren batean dago?), oraintxe bi izen ditugulako: Commonsen, Bat biren gainean konfigurazio hirukoitza izenarekin ageri da, izan ere. Alde guztietan izen bera agertzea komeni zaigu. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2014-09-26, 08:46 (UTC)

Eskerrik asko, Euskaldunaa! Zuk emandako argibideek garbi erakusten dute Commonseko orri horretako argazkiaren egileak (Ketari) emandako gaztelaniazko izena gaizki dagoela («configuración» jartzen du, baina «conjunción» beharko luke; akats hori beste toki askotan egin dute); eta, horrenbestez, nik aspaldi eman nion itzulpena ez dela zuzena.
Ingeba webgunean eman dioten euskal izenari eragozpen txiki bat ikusten diot: [2 gaineko] [1 multzo hirukoitza] irakurtzen da lehen begiratuan («biaren gainean dagoen bat multzo hirukoitza» alegia). Beraz, koma bat jarriko diot, zuzen irakur dadin, gainerakoan oso itzulpen txukuna baita. Ondo ibili. --Xabier Armendaritz 2014-09-28, 20:07 (UTC)

Botaren funtzionamendua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Euskaldunaa. Berez nahiko sinplea da botaren asuntoa. Pywikibot jaitsi eta instalatu ondoren erabili behar dena pagefromfile.py da.

pwb.py pagefromfile.py -start:xxxx -end:yyyy -notitle -file:nahiduzuna.txt

Horretarako nahiduzuna.txt izeneko artxibo bat behar duzu, bertan egongo dira artikulu guztiak xxxx letrekin hasieta eta yyyy letrarekin bukatuta.

Nik egiten dudana da excel taula bat, non funtzio batekin egiten duzun informazio ezberdina hartu. Adibidez imaginatu lehenengo zutabean izena duzula, bigarrenean biztanleria, 3.ean azalera, 4.ean konterria... batek daki, nahi duzun guztia. Orduan formula bat behar duzu hori guztia bilakatzeko artikulu bat. Adibidez arrainen artikuluetan 1. zutabean nuen generoa, 2.an espeziea, 3.ean familia eta honako testua

« ="xxxx'''"&A1&" "&B1&"'''{{taxotaula automatikoaQQQ|image=QQQ|image_caption=QQQ|fossil_range=QQQ|display_parents=4QQQ|status = QQQ|status_system=QQQ|status_ref=QQQ|taxon="&A1&" "&B1&"QQQ|authority="&C1&"<ref>{{FishBase|"&A1&"|"&B1&"}}</ref>}}QQQ'''''"&A1&" "&B1&"''''' ''[["&A1&"]]'' generoko [[animalia]] da. [[Arrain]]en barruko [["&$D$1&"]] familian sailkatzen da.QQQQQQ== Erreferentziak ==QQQ{{erreferentzia zerrenda|1}} QQQQQQ== Kanpo loturak ==QQQ{{commonskat}}QQQ* [http://www.fishbase.org/summary/"&A1&"-"&B1&".html FishBase.org]QQQQQQ== Ikus, gainera ==QQQ* ''[["&A1&"]]''QQQ* [["&$D$1&"]]QQQQQQ[[Kategoria:"&$D$1&"]]QQQ[[en:"&A1&" "&B1&"]]QQQ[[nl:"&A1&" "&B1&"]]QQQ[[es:"&A1&" "&B1&"]]yyyy" »


Horrek ematen duen emaitza honakoa da:

« xxxx'''Aiakas zinorum'''{{taxotaula automatikoaQQQ|image=QQQ|image_caption=QQQ|fossil_range=QQQ|display_parents=4QQQ|status = QQQ|status_system=QQQ|status_ref=QQQ|taxon=Aiakas zinorumQQQ|authority=Anderson & Gosztonyi, 1991<ref>{{FishBase|Aiakas|zinorum}}</ref>}}QQQ'''''Aiakas zinorum''''' ''[[Aiakas]]'' generoko [[animalia]] da. [[Arrain]]en barruko [[Zoarcidae]] familian sailkatzen da.QQQQQQ== Erreferentziak ==QQQ{{erreferentzia zerrenda|1}} QQQQQQ== Kanpo loturak ==QQQ{{commonskat}}QQQ* [http://www.fishbase.org/summary/Aiakas-zinorum.html FishBase.org]QQQQQQ== Ikus, gainera ==QQQ* ''[[Aiakas]]''QQQ* [[Zoarcidae]]QQQQQQ[[Kategoria:Zoarcidae]]QQQ[[en:Aiakas zinorum]]QQQ[[nl:Aiakas zinorum]]QQQ[[es:Aiakas zinorum]]yyyy »


Eta ondoren notepad++ edo antzeko batekin egiten dudana da aldatu QQQ bakoitza lerro berri batengatik. Regex aldaketak erabilita QQQ ordez \n jartzen da eta egingo digu aldaketa:

xxxx'''Txantiloi:Taxonomy/Dallia'''{{don't edit this line {{{machine code|}}}
|{{{1}}}
|rank=genus
|link=Dallia
|parent=Umbridae}}yyyy	xxxx'''Txantiloi:Taxonomy/Dallia admirabilis'''{{don't edit this line {{{machine code|}}}
|{{{1}}}
|rank=species
|link=Dallia admirabilis
|parent=Dallia}}yyyy	xxxx'''Dallia admirabilis'''{{taxotaula automatikoa
|image=
|image_caption=
|fossil_range=
|display_parents=4
|status = 
|status_system=
|status_ref=
|taxon=Dallia admirabilis
|authority=Chereshnev, 1980<ref>{{FishBase|Dallia|admirabilis}}</ref>}}
'''''Dallia admirabilis''''' ''[[Dallia]]'' generoko [[animalia]] da. [[Arrain]]en barruko [[Umbridae]] familian sailkatzen da.

== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|1}} 

== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* [http://www.fishbase.org/summary/Dallia-admirabilis.html FishBase.org]

== Ikus, gainera ==
* ''[[Dallia]]''
* [[Umbridae]]

[[Kategoria:Umbridae]]
[[en:Dallia admirabilis]]
[[nl:Dallia admirabilis]]
[[es:Dallia admirabilis]]yyyy

Orain artxibo hori gorde (kontuz! UTF8 formatuan egin behar da) eta botari agindua emanez xxxx eta yyyy artean dagoena artikulu bilakatuko du. Garrantzitsua da -notitle parametroa jartzea, bestela titulua jarriko du hasieran. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:10, 26 iraila 2014 (UTC)

Windows erabiltzen baduzu CMD programa erabili (komandoak sartzekoa, c> agertzen dena). Bertan joan beharko zara karpetara (normalki cd.. idazten joango zara c>-raino eta gero han karpeta cd core izango dela suposatzen dut, baldin eta core karpetan baldin baduzu). Hor egin beharko duzuna da erabiltzealrena konfiguratu eta logina egin. Behin eginda hor idatzi beharko duzu, komando lerroan.
Ubuntu erabiltzen baduzu terminalean egin beharko duzu, jartzen dizu pywikipediako manualean nola egin. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:40, 29 iraila 2014 (UTC)

Caro Euskaldunaa, desculpas, no hablo Euskara, y hablo mal Español, tento me explicar. Muchas gracias por tu contexto en Aloma Romero. Te pido, por favor un otro contexto en esta pagina de la capa, que he abierto la semana passada.

Estoy disponible abrir una nueva pagina para usted en Italiano ou Lumbaart.

Permito-me tanbièn, te dar una traduciòn en Italiano y en Lumbaart de la su linda frase Euskaraz bizi nahi dut:

  • IT: Voglio vivere in basco
  • LMO: Vöri vìv a la bàsca

Muchas gracias por tudo y hasta luego

Rei Momo (eztabaida) 09:15, 1 urria 2014 (UTC)

Muy bien.... mas yo esperava una pequeña relectura de la pagina Alejandra Onieva, ... :-( Rei Momo (eztabaida) 11:22, 1 urria 2014 (UTC)
Eskerrik asko, hasta luego! Rei Momo (eztabaida) 13:20, 1 urria 2014 (UTC)
Nada mal, eskerrik asko, hasta la proxima pagina! Rei Momo (eztabaida) 13:36, 1 urria 2014 (UTC)

Eskerrik asko, intxaurrondoko sarreran egin dituzun formato-txukunketengatik.

Lehengo lista luze haiek askoz hobeto daude orain zutabetan ;-)

Ksarasola (eztabaida) 20:50, 21 urria 2014 (UTC)

Dorretxe eta jauregiak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Euskaldunaa! Lan bikaina egiten ari zara Gipuzkoako dorretxe eta jauregiekin, zorionak!! Animatzen bazara, besteen artean, Bergarako zenbait jauregi eta Elgoibarreko Altzola dorretxearen orriak egiteke daude. Nik, neure aldetik, Bizkaiko dorretxe eta jauregien artikuluak egiteari ekingo diot. Ondo izan!! -Aihotz (eztabaida) 17:43, 24 urria 2014 (UTC)

Kaixo Euskaldunaa. Niretzako, zerkausia Tolosako merkatuari ematen zaion izena da. Ez da euskarazko izen arrunta. Agian Tolosa inguruan erabiltzen da, Tolosakoen hizkerak eraginda, baina ez da beste inon erabiltzen. Hala ere, nire usteek gutxi balio dutenez, Euskaltzaindiaren hiztegi batura jo dut eta ez da bertan agertzen. Eta oso fidagarria den Zehazkin ere ez (mercado bilatuz merkatu, azoka agertzen dira), eta Nola Erran-en ere ez (marché begiratuz merkatu, azoka) baino ez. Horregatik, Zerkausi hori berez Tolosakoa baino ez denez, bideraketa egin dut. Baina agian ez da arrazoizkoa izan... --josugoni (erantzun hemen) 20:00, 25 urria 2014 (UTC)

Galdegiozu.--josugoni (erantzun hemen) 20:22, 25 urria 2014 (UTC)

Egia da gaur egun zabalkunde handirik ez duela izen arrunt gisa (Ereduzko Prosa Gaur corpusean ez da ageri; eta Interneten egindako bilaketa batean «Tolosa», «Tolosan» eta «Tolosako» hitzak kentzeko agindua emanez gero azaltzen diren emaitzetan ere, ia guztiak dira Tolosako azokako gune horri buruzkoak). Hala ere, gaur egun ditugun hiru gaztelania-euskara hiztegi nagusietatik batean —Elhuyar hiztegian, alegia— mercado bilatuta lehenengo adierarako emaitza «azoka, merkatu, zerkausi» izateak pisu handia ematen dio hitz honi. Orotariko Euskal Hiztegian ere, lehenengo esanahia «Mercado en que se venden comestibles, a diferencia de azoka, que lo es de granos» da, eta adibideetako batek esanahi horixe dakar: «Edozein erri berri nolakoa zan jakiteko lenengo zerkausia ikusi bear zala esaten zun». Bestalde, Orotarikoak (Elhuyar hiztegiak ez bezala) Tolosaldeko gipuzkerara mugatzen du hitz horren erabilera.

Beraz, artikuluaren izenburutzat «Zerkausia» utziko nuke (hori delako hitzaren esanahi nagusia gaur egun, argi eta garbi, eta izen horren «azoka» esanahiaren erabilera ez zelako Tolosaldeko gipuzkeratik kanpora hedatu), baina artikuluaren gorenean kode hau jarrita: {{Birzuzendu|Zerkausi|Azoka}}

Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2014-10-27, 09:07 (UTC)

Goian azaldu ditudan arrazoiengatik, «Zerkausia» izenburua jarriko nioke. --Xabier Armendaritz 2014-10-27, 11:02 (UTC)

Hola, querido Euskaldunaa, como estàs? Aqui todo bien, los dias son mas curtos, y tiene mucho frio...

Por favor, te pido algunos minutos para contextar esta nueva pagina que he abierto 2 dias atràs. Es sobre la amada telenovela El Secreto, qui aqui en la Italia està solamente mas o menos al capítulo 400.

Muchas gracias para la tu colaboración preciosa y hasta luego.

Rei Momo (eztabaida) 21:37, 26 urria 2014 (UTC)

Esker mila, y hasta luego! Rei Momo (eztabaida) 23:01, 26 urria 2014 (UTC)

Artikuluei izena aldatzeko era[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Euskaldunaa. Artikulu bati izena aldatzeko, ez da komeni zaharra ezabatu eta berri bat sortzea. Izan ere, horrela jokatuz gero, artikuluaren historia galtzen da, ezin da lehenagoko ekarpenak nork egin zituen jakin, eta euskal wikipediak galdu egiten du artikuluaren historian zegoen edizio kopuru hori (hain zuzen ere, wikipedia baten kalitatea neurtzeko indizeetako bat da edizio kopurua).

Egokiena da artikulu horretako «Mugitu» agindua erabiltzea. Hona hemen prozedura:

  1. Artikuluaren goiko aldean, eskuinean, «Gehiago» hitzaren ondoan, sakatu beheranzko gezia.
  2. Klikatu «Mugitu».
  3. Bete eremuak.
  4. Sakatu «Aldatu orriaren izenburua» botoia.

Ondo izan, eta eutsi wikipediagintza lan handi horri. --Xabier Armendaritz 2014-10-27, 09:31 (UTC)

Solamente una nueva foto en Maurizio Malvestiti[aldatu iturburu kodea]

Caro Euskaldunaa, como estàs? Aqui mucho frio...

Mira, he carregado una nueva fotografia en esta pagina, por favor, te pido un minuto para un contexto rapidissimo. Passarà un minuto solamente!

Esker milla por tu colaboración

Rei Momo (eztabaida) 23:37, 13 azaroa 2014 (UTC)

Esker mila, e buen final de semana.... como se diz en Euskara? :-) Rei Momo (eztabaida) 09:50, 14 azaroa 2014 (UTC)
Grazie mille!!! Rei Momo (eztabaida) 18:28, 14 azaroa 2014 (UTC)

Hello! Could you translate an article about boycott of Russian goods in Ukraine for the Basque Wikipedia? Thanks for the help.--Trydence (eztabaida) 20:42, 2 abendua 2014 (UTC)

Mi querido Euskaldunaa, como estàs? Es mucho tiempo que no se escribimos!!!

Tiengo abierto esta nueva pagina, y te pido, por favor, 5-7 minutos para relerla y corrigir los mi errores .... y del señor Tradictor Google!!! Ah ah ah...

Te agradesco mucho para el tu contexto y la ajuda de siempre, y aprofecho para desearte, con esta pinture, una Feliz Navidad y Prospero Año Nuevo!

Rei Momo (eztabaida) 10:14, 10 abendua 2014 (UTC)

Ostoa argitaletxearen Entziklopedia Enblematikoa[aldatu iturburu kodea]

Egun on, Euskaldunaa. Ez, zoritxarrez oraingoz entziklopedia horretako irudiak eta argazkiak ezin ditugu Euskal Wikipediarako erabili, oraindik ez dituztelako egile eskubideen arazoak argitu. Esan zidatenez, segur aski, argazki gehienak bai, libre utziko dituzte, baina daitekeena da batzuk lizentzia librearekin ezin argitaratu izatea. Kontu hori argitzen duten bezain laster jakinaraziko didate, eta nik txokoan eta lantegiaren orrian jarriko dut horren berri. --Xabier Armendaritz 2014-12-23, 08:48 (UTC)

Eskerrik asko! Meritua haiena duk, dagoeneko bazuten argitaratzeko asmoa, nik nola egin esplikatu besterik ez niean egin. Eguberri eta urte berri on hiri ere! Ondo bukatu urte zaharra, eta hobeto hasi berria! --Xabier Armendaritz 2014-12-23, 09:43 (UTC)


Aupa, Euskaldunaa. Bi arazorengatik idazten diat:

  1. Ezin diat mezu elektronikorik bidali, ordainpeko lanez hitz egiteko. Segur aski, hobespenetan, «Lankide profila» fitxan, aktibatu gabe izango duk «Beste lankideen e-posta onartu» aukera. Mesedez, sartu nire erabiltzaile orrian; ezkerreko zutabean, «Tresnak» atalean, sakatu «Bidali mezu elektronikoa erabiltzaile honi»; eta mezu horretan idatz iezadak zein den hire helbidea.
  2. «Getaria» artikuluan sartu huan «Ibilbideak» atala dela eta, eztabaida bat abiatu diat. Nire ustez, ez duk eduki entziklopedikoa, baizik eta beste tokiren batean argitaratzekoa. Beharbada hire iritzia eman nahiko duk.

Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2014-12-28, 14:48 (UTC)