Lankide eztabaida:Euskaltzale bat

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Euskaltzale bat, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Galderatxo bat[aldatu iturburu kodea]

Ikusi dut azalean jarri duzun oharra. Lehenik eta behin, azaleko eztabaida orria azalari buruz eztabaidatzeko da. Galdera orokorrak edo inon kokatu ezin direnak egiteko erabili txokoa. Esaten dizut, txokoa jende gehiagok begiratzen duelako eta errazagoa izango zaizulako erantzuna lortzea. Eta —~~~~ erabiliz beste wikilariek ere errazago izango dute nor zaren asmatzea.

Zure galderari erantzunez, [[Kategoria:Bideojokoak]] eta [[Kategoria:Kontsolak]] sortu ditut eta bertan sartu zenitzake. Zerbait aldatzea nahi baduzu bilaketak eta arinago burutzeko, egin. Beste galderarik baduzu lasai asko erantzungo dizut.—Barrie 09:21, 12 Ekaina 2006 (UTC) (erantzunak hemen)

Pare bat gauza[aldatu iturburu kodea]

Iepa euskaltzale! Ikusi dot azalean jarritako gomendioa. Lehenik eta behin, ni ez naiz administratzailea eta hori dela eta ezin dut aldatu azala, baina ez da idea txarra klasifikazio moduko bat ipintzea. Kontua da, wikipedia baten kalitatea ez dela askotan ondoegi islatuta geratzen artikulu kantitatean, baizik eta euren kalitatean (luzera, sakontasuna etab.). Klasifikazio horrek ekar lezakeena zera da: jendea artikuluak idazten hastea bakarrik "klasifikazioan" postu bat igotzeko, artikuluon kalitatea bigarren plano batean geratzen delarik.

Euskal Herriko herriei buruz esan duzun kontuan, erabat ados nago. Kontua zera da, ez gaudela herri guztietako lankideak eta, lankide aktiboak kontuan hartuz gero, oraindik gutxiago. Nire ustez, lan handia dago egiteke oraindik alor horretan, euskal wikipedia baita horretan lagun dezakeen tresna ia bakarra informazio hori topatzeko (beste informazio asko beste hizkuntza batzutan topa daiteke, baina Euskal Herriko kultura, herri eta abarri dagokien kontuetan, gure wikipedia erreferente izan beharko litzatekeela uste dut, lotsagarria baita alemanierazko wikipedian hemn baino Euskarari buruzko artikulu luzeago bat edukitzea).

Eta txapa hau bukatzeko, azkenik, nire aurretik Barrie lankideak idatzi duena, testu bat idaztea eztabaida orri batean, mesedez, jarri --~~~~ era honetan, zure izena agertuko da testuaren azpian, honela gutxi gora-behera: --Janfri; idatzi lasai 10:16, 24 Uztaila 2007 (UTC). Ondo izan!! Eta galderarik edo baduzu edo edozertan lagundu ahal badezaket, mesedez, jakinarazi egidazu. --Janfri; idatzi lasai 10:16, 24 Uztaila 2007 (UTC)

Google-eko irudiak[aldatu iturburu kodea]

Jeneralean, ezingo dituzu igo, copyright-a izango dute eta. Irudi jakin batek ea copyright-a duen edo ez ikusteko, saia zaitez orrian egongo den lizentzia topatzen, eta librea bada, aurrera. Baina, berriro diotsut, gehienak copyright-a izango dute... Nik orain dela hilabete batzuk kristoren bronka izan nuen Commonsen arazo hau dela eta. Dena dela, badaude jada Commonsen erabilgarriak izan daitezkeen milaka irudi, ia alor guztietakoak, bilatu bertan ea interesatzen zaizunaren antzekoren bat dagoen. Ondo izan!--Janfri; idatzi lasai 06:52, 27 Uztaila 2007 (UTC)

Eskerrikasko[aldatu iturburu kodea]

Zure laguntzarengatik Doraemon horrialdean. Badakizu nola ondo jarri abeztia? niri bakarrik okurritzen zait lerro ohiekin jartzea, zerbait egin dezakezu?

Aupa berriro, barkatu zinadura ez jartzeagatik, ahaztu egin dut. Bai, pentsatuta neukan gehiago idaztea, baina nahiago dut inglesetikan euskeraztea, informazio gehiago dago. Zeozer behar baduzu, mesedez, eskatu. --Zubiria 13:34, 14 Abuztua 2007 (UTC)

Ez dut ulertzen[aldatu iturburu kodea]

Iepa euskaltzale!! Interneten dauden irudi gehienek copyright-a dute, beraz, kontrakoa espreski ipintzen ez badu ezin da irudi hori kopiatu, eraldatu... Eta hori egitean -nahiz eta nahigabe izan- irudi horren lizentzia urratu egiten da. Eta Commonsekoek badakite hori, askotan irudi batekin batera beste metadatu batzuk egoten direlako (egilea, nola egin den, lizentzia etab.). Nire gomendioa Commonsen hau da: igo zureak diren irudiak, bestela bilatu bertan eta itzuli bertan dauden irudiak, eskemak, diagramak, etab. Ez du merezi Commonsekoekin bronketan aritzeak, nik ere izan ditut nire bronkak eurekin -eta nigaz batera lankide askok eta askok-.

Zure Commons-eko eztabaida orrian sartu naz eta basikoki dioena hau da: "Ai, ai ai, copyright-dun materialik ezin da sartu..." eta gero tonua igotzen doaz ahalik eta azkenean astebeteko luzapenarekin blokeatu zaituztelarik. Aste hori pasata, berriro eskubide osodun erabiltzailea izango zara (hori bai, administratzaileen jopuntuan) beraz ez egizu igo berriro era esplizituan librea den edozein irudi eraldaturik!

Katalanezko wikipediako negu gorriak-en kasuan esan dezaket wikipediara dagozela igota eta ez commonsera. Orain commons-era igo behar dira baina litekeena aurretik igota egotea.

Ez didazu eragozpenik eragin, ezta gutxiagorik ere!! Ondo izan --Janfri; idatzi lasai 17:00, 23 Abuztua 2007 (UTC)

Buff, galdetu didazun horretaz ideiarik ere ez daukat. Egin zeinken gauzarik onena commons-eko administratzaileren bati galdetzea (badaude gazteleraz dakitenak). Eurek azaldukotzuen ondoen --Janfri; idatzi lasai 17:23, 23 Abuztua 2007 (UTC)

DBko pertsonaiak[aldatu iturburu kodea]

Aupa Euskaltzale!! Eskerrik asko zuri Toriyamarik buruzko artikuluagatik!! Ba momentuz DBko manga eta anime artikuluak osatzen nabil pixkanaka, eta ez naiz hasi pertsonaien artikuluak egiten. Beraz, zure pertsonai gogokoenari buruz idazteko aukera daukazu xD. Artikulu hauek "Dragoi Bolako pertsonaiak" edo antzeko izen bat daukan kategoria barruan sartu beharko dira (Dragoi Bola kategoriaren azpikategoria bezala jarriz), ez duzu uste?? Eta gero kategoria horretako eztabaida orrian pertsonaien erreserbak jar ditzakegu. Ondo deritzozu?? --Jonny 18:14, 1 Iraila 2007 (UTC)

Kategoria sortu dut. Sortzeko oso erraza da: wikipedian ertikulu eta kategorien helbide guztiak http://eu.wikipedia.org/wiki/ -rekin hasten dira, horren ostean "Kategoria:Kategoriaren izena" idatzi ta listo. Gero aldatu botia sakatu beti bezala eta zein kategoria barruan sartu nahi duzun jarri. --Jonny 19:06, 2 Iraila 2007 (UTC)
Kontutan hartu beharko genuke ere pertsonai guztiak gutxi gorabehera formatu berdinarekin egitea (taula, atalak, hasierako esaldia,...). Ea nola irtetzen den hau ;) --Jonny 12:48, 3 Iraila 2007 (UTC)
Bikain deritzot. Irudien kontuarekin arrazoi duzu, baina agian kanpo loturaren bat jar daiteke pertsonaiaren irudiak dituena. Beraz Vegeta eee?? Irakurtzeko irrikitan nago xD
PD: ahal baduzu jarri kategoriako eztabaidan zein ari zaren egiten, horrela ez errepikatzeko. --Jonny 00:13, 5 Iraila 2007 (UTC)

Ieup!! Orain irakurriko dut Freezerren artikulua, lan ederra egin duzu.

Erantzunak:

  • Pertsonaien Kame bereziak ditut, eta batzuetan datu hau agertzen da eta bestetan ez (gehienetan ez xD). Bestalde gaztelerazko wikidedian ere agertzen dira, hauek ez badute ziurrenik Kameetan ere ez dira agertuko. Eta azkenik Cronología de Dragon Ball dago, bertan ere zeozer agertzen da. Begiratzen egon naiz eta Freezerren jaiotze datarik ez dago, orduan hoberena ez jartzea da (Mikerroiren artikuan adibidez ez dago eta ez dut jarri).
  • Seniedeetan ez ditut lagunak jarri, ikasle/irakasle erlazioa baizik, gaztelerazko artikuluetan (Kame Sen'nin) horrela dator eta horregatik egin nuen. Nahi baduzu ken itzazu, niretzat hori gutxienekoa da.
  • Eraldaketena: ados.
  • Ahotsena: ados.
  • Tekniken inguruan, ez dut uste infotaulan soberan daudenik, baina beste artikulu hori egitea ondo deritzot.

Orain nire txanda ;) :

  • Norbaitek {{japonieraz}} txantilioia egin du (uste dut Josugonik egin duela). Japonierazko ideogramak dituen artikuluetan erabiltzeko da, hemendik aurrera artikulu berrietan jar itzazu mesedez (nire ustez hoberena hasiera-hasieran jartzea dela uste dut).
  • Romanji hizkera erabiltzean letra etzana erabiltzea hobe dela uste dut. Eta letra beltza eta etzanak erabiltzean ere hitz osoa jartzea proposatzen dizut ("Freezerrek" beharrean "Freezerrek"), estetikoki hobeto gelditzen delako bakarrik.
  • Dragoi Bolako objetuak kategoria egitea merezi duela uste duzu??

Ale, aurrera Satan Txikirekin!!! --Jonny 23:26, 10 Iraila 2007 (UTC)

- Bai romanjiak horiek dira, japonierazko hitzen ahoskerak. Kategoria sortu dut eta Kinton bertan sartu dut, ikusi ditudan tokietan objektu bezala agertzen baita. --Jonny 12:47, 12 Iraila 2007 (UTC)

Aupa, ondo iruditzen zait. Taula politan aldaketa pare bat egin ditut: taularen zabalera 275 pixeletara ({{japonieraz}} txantiloiaren zabalera berdina izan dezan) eta taula eskuinaldean jartzeko.

Beste gauza bat japonieraz txantiloia goian jarri dut, zeren azpitituluen aldatu botoiak testu gainean agertzen ziren. Txapuza bat da, baina orain ondo ikusten da. --Jonny 19:03, 14 Iraila 2007 (UTC)

Arratsalde on, Euskaltzale bat! Berastegi artikuluko atal eta azpiatal hutsak ezabatu nituen, hutsik zeudelako. Kontuan izan, norbaitek artikulua orain begiratuko balu, oso itxura txarra izango lukeela, dena atal eta izenburuz betea, baina informazio gabea. Hobe da, labur eta bete, luze eta huts baino. Horregatik izan zen, ez besterik. Baina zuk lasai jarraitu herriari buruzko informazioa idazten, e! --josugoni (erantzun hemen) 16:32, 23 Iraila 2007 (UTC)

Altzoko Handia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Zuk bidali didazun orrialdean, ALTZO EZAGUNA EGIN DUEN GIZONAREN IBILBIDE BIOGRAFIKOA atalean Altzoko Aundiya izena agertzen da. Gaztelaniazko El gigante de Alzo esapidearen itzulpena da Altzoko Erraldoia, garai hartan euskaraz eta inguruko herrietakoak Altzoko Handia erabiltzen baitzuten. Egia da, harrezkeroztik, asko zabaldu dela Altzoko Erraldoia, eta orain gehien erabiltzen dena dela. Horregatik, artikuluaren izena (artikulua egiten bada, noski) benetako izena jarriko nuke eta, gero, artikuluan, "Erraldoiarena" azaldu. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 15:56, 9 Otsaila 2008 (UTC)

Errealari buruzko wikiproiektuaz[aldatu iturburu kodea]

Iepa. Tamalez internetik gabe gelditu naiz etxean eta zaila izan zait wikipedia jarraitzea azken boladan. Sentitzen lehenago ezin erantzun izana. Ez dago arazorik. Wikiproiektuaren azalan bada aurkibide bat. Bertan falta diren artikuluak etab. ageri da.--Zazpi 09:55, 9 Martxoa 2008 (UTC)

Gainmarratzea[aldatu iturburu kodea]

Lixto, gaztelerazkotik kopiatuta, {{gainmarratua}} txantiloia sortu dut. Bertan agertzen zaizu zelan erabili, dudarik edo izanez gero galdetu lasai. Ondo ibili.--Janfri; bai esan? 20:07, 17 Apirila 2008 (UTC)