Berastegi
Wikipedia(e)tik
|
Berastegi |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Berastegi | ||
| Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Tolosaldea |
||
| Posta-kodea | 20492 | ||
| Koordenatuak | |||
| Garaiera | 410 m | ||
| Eremua | 45,83 km2 | ||
| Biztanleria | 1.003 (2006) | ||
| Euskaldunak | %94,84 (2001) | ||
| Distantzia | 32 km Donostiara | ||
| Sorrera | 1027 lehen aipamena 1321 ofizialki |
||
| Herritarra | berastegiar, beastiar | ||
| Alkatea | Aitor Lizartza Armendariz (Eusko Alkartasuna) |
||
| www.berastegi.com | |||
|
|
|||
Berastegi Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko udalerria da. Bertakoek Beasti deritzote herriari.
Itsasoaren mailarekiko 390 metroko garaiera du. 45,83 km² ditu (Tolosaldeko udalerri zabalena da) eta 2006ko martxoan 1003 biztanle zituen. Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugan dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Auzoak
- Hirigunea
- Aintzerga
- Izotzalde
- Eldua: Berastegiko auzoa bada ere, Eldua herritik aparte dago geografikoki. Elduain eta Berrobiren artean kokatzen da. Eliza propioa du. Bertan dago Munksjo Paper Decor paper-fabrika ere, inguruko jende askoren lantokia dena.
- Amerialde
- Leitzalde (Berastegi)
- Eguzkialde
- Aiztunalde
- Elduainalde
- Urdinarrain
- Ipuliño
- Elizalde (Berastegi)
- Plazaola (Berastegi)
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Iparraldean Elduain.
- Mendebaldean Gaztelu eta Orexa.
- Ekialdean Leitza eta Goizueta (Nafarroa).
- Hegoaldean Areso (Nafarroa), Lizartza eta Gaztelu.
[aldatu] Historia
Berastegi herri zaharra da oso. Bere lehen aipamena XI. mendekoa dugu: 1027an, Nafarroako errege Antso Handiak Iruñako apezpikutzari emandako mugei buruzko idazki batean ageri da Berastegiko Harana. Dena dela, bertan gizakia askoz lehenagotik bizi izan dela uste da. Aspaldian tokia Aberastegi deitua izan bide zen; ez zelako ur, egur nahiz janaririk falta.
XIII. mendean Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik banandu zen, Berastegi muga bihurtu zelarik. Zirikaldi eta lapurreta espedizioak irten ohi ziren muga borrokalaria zen, "gaizkileen muga" izenez ezagutzen zena. Honen ondorioz, 1321eko irailaren 18an, Beotibarko gudu famatuaren bezperan alegia, nafarrek Berastegi erre egin zuten.
Garai hartan lur erabilgarriaren zatirik handiena Ahaide Nagusiena zen eta hauei hamarrenaren zerga ordaindu behar zitzaien. Honek haserrea sortzen zuen eta berastegiarren artean altxamendu etengabeak izan ziren 1374an herria Tolosari lotu zitzaion arte. Elkarketa honekin biek irabazi zuten: Berastegik Ahaide Nagusiekiko uztarria hausten zuen bitartean, Tolosak areagotu egin zuen bere botere eta eragina. Hala ere, elkarren artean tirabirak izan zituzten: Berastegik Andoainekin komunikabide zuzen bat nahi zuen bere meatzeak eta Leitzarango burdinolak babesteko, eta Tolosa horren guztiz aurkakoa zen.
Egoera honetan, bi mende baino gehiagoko liskarren ondoren, 1615ean Felipe III.a Espainiako erregeak hiribildu titulua eman zion Berastegiri (ordura arte Berastegiko Harana zen) eta handik aurrera burujabe bihurtu zen. Leitzarango bidea irekitzearekin komunikabideak hobetu ziren, eta nahiz eta Bizkaian erauzteko errazagoa izan burdina, errentagarria zen Leitzaranera garraiatzea; bertan erregai nagusia -egurra- ugaria bait zen. Oparotasun honetan, beraz, behar beste egur eta uren jabe izanik, Berastegik arazo larririk gabe aurrera egiten du zenbait gatazka eta Lehen Gerra Karlista izan arren.
1848an gertaera garrantzitsua gertatu zen: Berastegik eta Elduainek elkarrengandik banatzea erabaki zuten, larre eta baso komunei buruzko eztabaidak zirela eta. Horrela, biek osatzen zuten 71km2-ko lurretatik Berastegi gaur egungo 45,83-etara igaro zen.
[aldatu] Biztanleriaren bilakaera
Datuak daudenetik behintzat, Berastegiko biztanleria beti mantendu izan da 1.000 lagunen inguruan, nahiz eta gorabeherak izan historian zehar.

[aldatu] Kultura
[aldatu] Jaiak
- Otsailean inauteriak ospatzen dira. Berastegiko inauteriak Frankismoan debekatu eta desagertu baziren ere, duela urte gutxi berreskuratu egin dira.
Juan Garmendia Larrañaga etnografoak bere "Euskal Inauteria" liburuan honela deskribatzen ditu Berastegiko garai bateko inauteriak:
| Gipuzkoako erri ontan Iñauteriak, Garizuma aurreko iru egunetan, Zalduniota, Asteleniota ta Astearteñota jaitu oi zituzten. Igande, Astelen ta Astearteari dagozkienak. Zalduniotan, mozorrotu gabe zebiltzan. Oikunde onen jatorria gai orretzaz sarri gerta oi denez. Eliza ta erriaren arteko artu-emanetan daukagu noski.
Kinkuagesima baño bi igandez aurretik, gazteak biltzen ziran bi espensero aukeratzeko. Kargu onek urte barrurako zuen indar. Espenseroak, festetan erabiliko zen diruaren ardura izango zuten; da baita neskak, dantzara ekartzea ere, aurrez, txadako dantzarien naiagoenak jakiñik, eta Iñauteri jaiak bear bezela igaro zitezen zaitu. Ostegun Gizenez, aurren dantza-soka ateratzen zan. Larunbat atsaldez, espenseroak baserririk urrutienetan atea jotzen zuten. Gañerako gazteak ere, Igande goizetik eginbar ortan laguntzen zieten. Errikoetxetik aterako ziran Erretorearenera, txistulariak berekin zituztela. Direla irurogeitabosturte, Lazaro Atxukarro zen txistulari, Berastegiko Ezpeleta bastxekoa. Eskebatze oetzaz 1910-ean argitara zuten Erribarrutiko erabakietan, amalugarren atalean, au irakur dezakegu: "San Juan dantzariak deituak ta gañerako eskekoak, Karnabaletan naiz beste edozein jaitan, kantuan, soñu-jotzen, eskean, beren buruak ager nai dituztenak, Alkatearen baimena bearko dute". Zalduniota, Asteleniota ta Astearteñota atsaldez, gazteak, Errege Plazan bertan sokadantza ateratzen zuten. Erri-erabaki oiek berak, Iñauterietako mozorro ta dantzei buruz, amaseigarren atalean au dio: "Iñaute-jaietan debekatua dago aurrezku naiz soka-dantza mozorroturik ateratzea, baña goizeko bederatzitatik illuntzeraño ibili ditezke era ortan, elizkizun bitartean izan ezik, ta jokabide ta oitura onak beztertzeke. Dena dela, agintari edo ordezkoek badute eskubide utsegille ta gaizki dabiltzanei arpegi-estalkia kentzeko. Guzien edo norberaren kaltetan abiatzera ausar ez ditezen". |
- Martxoan, San Jose inguruan, Urepele Elkarteak gazte festak antolatzen ditu.
- Abuztuaren 10ean San Lorentzo edo Salontzo jaiak ospatzen dira herriko zaindariaren omenez. Nahiko ezaguna da egun horretako goizean San Lorentzo ermitan ospatzen den meza eta hamaiketakoa.
- Abuztuaren 15ean Eldua auzoko jaiak ospatzen dira.
- Azaroan kultur astea ospatzen da.
[aldatu] Ikustekoak
- Udaletxea: Gipuzkoako gainerako udalerri guztietan ez bezala, Berastegiko udaletxea parroki elizatik urrun altxa zuten 1731n. Dirudienez, horren arrazoia herriko Kontzejuaren eta elizaren babesle ziren Berastegiko Jauntxoen arteko tirabirak izan ziren. Eraikin barrokoa da, apaingarririk gabea, fatxadak alde batetik bestera zeharkatzen dizkion inposta-banda salbu. Fatxada nagusiko kareharri landua gainerako fatxadetako entokadurarekin konbinatzen da. Barnetik, oraindik ere bere zurezko egitura, solairuetako oholtzak eta karrerapeko zurezko kasetoidura dotore bat mantentzen ditu. Bere armarri polikromatuaren koloreak oso orijinalak ditu.
- Jauregi dorretxea
- San Martin Toursekoaren eliza
- Santa Maria eliza (Eldua)
- Ermitak:
- San Anton
- San Lorentzo
- San Sebastian
[aldatu] Berastegiar ezagunak
- Jesus Altuna (1932-), antropologoa.
- Arantzazu Azpiroz (1981-), txirrindulari profesionala.
- Jose Azpiroz (1915-), idazle eta bertsolaria.
- Paulo Iztueta (1941-), filologoa eta idazlea.
- Txomin Jakakortajarena (1906-1993), apaiza eta erlezaina.
- Jose Antonio Muñagorri (1794-1841), Gerra karlistetan Bakea eta Foruak banderaren sortzailea.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Berastegiko udala
Berastegi Google Maps-en
Aldin Kultur eta Kirol Elkartea
Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza, eskualdeko egunkaria
| Gipuzkoako udalerriak | ||
|---|---|---|
|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidegoian • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |
||

