Lankide eztabaida:Josugoni/2010 iraila-abendua

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Otarrain > Palinuridae[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josugoni. Euskarazko Wikipedian aspaldi onartu zen euskarazko izen arrunta zuten espezie edo taldeei izen arrunta jartzea. Ez nengoen ados, baina erabakia hori izan zen. Kasu honetan, beraz, Otarrain litzateke hoberena, ezta? -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:41, 1 Iraila 2010 (UTC)

Ondo, orduan aldaketa ondo egina dago! Ea lortzen dugun animalien kontu guzti hau ordenatzea. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:54, 1 Iraila 2010 (UTC)

Ezagunak / ospetsuak[aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko jakinarazteagatik, Josu (eta eskerrik asko loreengatik; zuk ere ez duzu lan makala egiten). Nik uste bozketa egitea merezi duela, «ospetsu» egokiagoa delako atal hori izendatzeko. Dena dela, Lankide:An13sak esan zuen bezala, hobe izango da bozketak banan-banan egitea, eta badira askoz gai garrantzitsuagoko beste batzuk (bereziki, euskal herritarren izenak nola idatzi erabakitzekoa). Ea kontu hori aurrera doan... --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 10:42, 30 Iraila 2010 (UTC)

Antroponimoen politikaren bozketa[aldatu iturburu kodea]

Adrarrek politika honi buruzko eztabaidan eta neure eztabaida orrian egindako oharretatik hobekuntzak jasota eta Adrarrekin adostuta, politika zehaztu eta osatu dut, b) puntuko bigarren paragrafoa —adierazpenena— osatuz eta c) puntu berria sartuz. Hona hemen politikaren testu berria:

« {{{1}}} »

Dagoeneko bozkatu dugunon artean desadostasunik ez badago, gaur, egunaren bukaeran, testu zehaztu eta osatu hori jarriko dut bozketa orrian. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 07:49, 6 Urria 2010 (UTC)

De Stij, neoplastizismoa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josu, neoplastizismoaren artikulua osatu eta zuzentzen aritu naiz, Mondriani buruz informazio ugari zegoen, baina Mondrianek badu bere artikulua bertan horrenbeste adierazi beharrik gabe, horregatik gehiena kendu egin dut.

Arrazoi duzu formula estandar horretan ez dela ondo sartzen Oteizaren kasua: bere aukera pertsonala baino gehiago, euskaraz izena nola argitaratu dioten da kontua. Formula estandarraren ordez, gure antroponimiako politikako puntu hau dagokio, zehatzago:

«Pertsona ospetsuen grafia oso finkatuta dagoenean, bere horretan erabiliko da (Baroja). Aukera hori XX. mendeko pertsonaiekin erabiliko da batez ere.»

Euskaraz Oteizari buruz argitaratu den ia guztia Oteiza idazkera erabiliz argitaratu da; entziklopedietan hala dator; eta EIMAren izen zerrendetan ere halaxe dator. Beraz, neronek ohar hau jarriko nuke Oteizaren artikuluan:

«Oteitza da euskara batuko idazkera (ikus Euskal Onomastikaren Datutegia), baina pertsona ospetsu horren grafia oso finkatuta dago Oteiza formarekin. Halaxe ageri da EIMAren izen zerrendetan, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan eta euskaraz argitaratu dizkioten liburuetan

Ondo iruditzen? --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 10:08, 9 Azaroa 2010 (UTC)

Primeran! Egoki deritzot zuk esandakoari ere. Unamunoren kasuan antzeko zerbait erabili dugu (hark Migel Unamunokoa sinatu zuen noiz edo noiz). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 13:09, 9 Azaroa 2010 (UTC)

solicitud de traducción para es:Campora San Giovanni, es:Mérida (Venezuela) y es:Feria del Sol (Mérida) en Euskera, gracias de verdadero corazón--Lodewijk Vadacchino 19:55, 16 Azaroa 2010 (UTC)[aldatu iturburu kodea]

Buena Tarde, te escribo desde Calabria y moralmente de Venezuela, para preguntarte cortésmente si pudieras traducir cuando tienes tiempo, los artículos que te he citado en euskera, visto que muchos partieron de allá por Venezuela. Soy muy atado y aficionado a Mérida, ciudad que quiero muchísimo y que he conocido por un conocido social network, y he quedado se asombrado por la generosidad de estas gentes. Sabes mi querido amigo y colega que debo todo a Mérida si soy la persona de hoy, una persona solar y viva. de la pequeña comunidad estrechada de Campora San Giovanni he iniciado un recorrido, muy bonito y debo todo a estas personas. luego también he tomado a corazón la Feria en cuánto sea los organizadores que algunas reinas son mis amigos queridos y estimados. si me ayudaras me desadeudaré con algunas traducciones a tu agrado, conozco más allá de que el italiano y sus dialectos afínes (o sea siciliano, napolitano, véneto, piamontés, boloñés, genovés, y así a seguir), y así algunas otras lenguas y cito: francés, alemán, un poco esperanto.También puedo hacer ayudarte también dais mis conocimientos en polaco, nahuatl, ruso, chino. en la espera de una tuya cierta respuesta te doy las gracias en antelación por la paciencia que tendrás. un abrazo y Feliz Noche♥--Lodewijk Vadacchino 19:55, 16 Azaroa 2010 (UTC)

buendia y feliz comienzo de semana, te escribo si por favor me puedes ayudar a mejorar los articulos de Mérida y de la Feria del Sol, por el cambio te traduco lo que me pides gracias de corazon♥--Lodewijk Vadacchino 13:24, 6 Abendua 2010 (UTC)

Kaixo, Josu. Nire ustez, artikulu horren izenburuak López behar du izan. Gero, artikuluaren barruan (lehenengo paragrafoan, nire ustez) esan dezakezu euskara batuan hori Lopetz edo Lopitz dela, baina artikuluan aipatutako pertsona horien abizena ez da Lopetz, artikuluaren edukia ez dator bat izenburuarekin.

Orain dagoen bezala, aldaera guztiak sartuko beharko genituzke, adibidez hor izan beharko lirateke Lopes abizena dutenak ere... Baina ez dut uste hori egokiena denik.

Laburbilduz: artikulu horrek espainiar abizenari buruzkoa izan beharko luke. Gero, aipa dezagun —hasieran aipatu ere— euskaraz badugula horren baliokide bat. Eta, artikulu bat osatzeko adinako materiala ematen baldin badu, sor dezagun Lopetz izenburuko beste artikulu bat, eta jar ditzagun hor benetan ere Lopetz abizena dutenak (edo Lopitz; bi forma horien arteko aldea bai, minimoa da; López abizenetik bi horietara dagoen aldea, berriz, handiegia da guztiak artikulu berean sartzeko). Hori da nire iritzia... Artikulua hobetzeko lagungarria izatea espero dut. (Ni oraintxe oso lanpetuta nabil; tarteka konektatuko naiz hala ere.)

Ondo izan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 23:25, 18 Azaroa 2010 (UTC)

Urban sprawl[aldatu iturburu kodea]

Iepe, Josu! Nik hiri-sakabanaketa edo hiri-barreiatzea erabiltzen dut fenomenoa adierazteko (kanpoko adibidea: http://www.unibertsitatea.net/blogak/hiripublika/urban-sprawl-vs-smart-growth-gurean-ere-egin-beharreko-analisia), eta hiri lausoa ("ciudad difusa") ondorioa adierazteko (kanpoko adibidea: http://paperekoa.berria.info/plaza/2004-02-17/041/004/lege_info.htm). --Unai (esan) 09:36, 22 Azaroa 2010 (UTC)

Beno, barreiatze eta barreiadura sinonimo dira. Baten batek, akaso, barreiaketa esango luke, baita barreiapen ere. Euskara estandarra oraindik garatzen gabiltzanez, moda-kontua ere izan daiteke: "-tze" asko erabiltzen da azken boladan (Zehazki horren aldekoa da, dudarik gabe). Ondo segi!--Unai (esan) 09:16, 23 Azaroa 2010 (UTC)

Ados, Josugoni. Ondo segi. --Euskalduna, 21:16, 2010ko abenduaren 1a (UTC)

Gaztelu zaharrak, kastroak...[aldatu iturburu kodea]

Egunon Josu! Zu gaztelu zahar artikuluaren sortzailea zarenez, ezer egin baino lehen zure iritzia jakin nahiko nuke. Gaztelu zahar Ipar Euskal Herrian en:Hill fort edo es:Castro (fortificación) gotorlekuek duten izena da. Berez, Ipar Euskal Herrikoak eta Euskal Autonomia Erkidegoan (es:Castros en el País Vasco) dauden gotorlekuak ez dira ezberdinak.

Gaia ondo antolatzeko, zer egin dezakegu?
a) Gaztelu zahar artikulu nagusia bilakatzea (kastro berbideraketa orrialdea sortuz) eta gero Euskal Herri osoko gaztelu zaharren zerrenda osatu.
b) Gaztelu zahar artikulua dagoen bezala mantendu eta kastro artikulua sortu, lehendabizikoa Iparraldeko eraikin historikoei buruzkoa delako. Edo b2) egungo gaztelu zahar artikuluari "Ipar Euskal Herriko gaztelu zahar" izena birjartzea eta gaztelu zahar nagusia izan dadila (artikulu berria sortuz).

Zalantzan nago, ze, ene ustez Hego Euskal Herrian ez dugu "gaztelu zahar" hitza erabiltzen (nik behintzat ez, Irunen Gaztelu Zahar gaztelua dagoela jakin arren) eta, gainera, kastro hitza Harluxet Hiztegian baino ez dut topatu, Elhuyar Hiztegiak eta Euskaltzaindiarenak ez dute aipatzen. --Marklar 11:41, 11 Abendua 2010 (UTC)

Primeran, bai, berehala aldaketak egingo ditut. --Marklar 12:17, 11 Abendua 2010 (UTC)

Ada Lovelace[aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko, txe! Konturatu nintzen ez nintzela zuzen ari, baina ordu txikitako lana... Mila esker egiten dizkidazun zuzenketagatik, e? Ondo segi! -Koro 11:35, 12 Abendua 2010 (UTC)

Ibaiaren ekosistema[aldatu iturburu kodea]

Ondo iruditzen zait; entziklopedia txukun osatzen joatea da nire nahia. Lantxo bat prestatzen ari naiz Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, eta ibaien eta uraren inguruan han eta hemen bilatzen ditudan edukiak euskaratu, moldatu eta Wikipediara ekartzeko asmoa daukat. —Aurreko iruzkin sinatugabea Arasanse (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.