Lankide eztabaida:MikelGaton77
Ongi etorri, MikelGaton77, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Artikuluen estiloa[aldatu iturburu kodea]
Kaixo Mikel! Ongi etorri Wikipediara eta zorionak irabazten joategatik (momentuz, jaja!) musika lehiaketan. Komentatu nahi nizun, artikuluak egiterakoan entziklopediako estiloa mantentzea garrantzitsua dela. Gauza asko musika aldizkari bateko estiloan daude, adibidez, musikaren gaineko balorazioak. Adibide argi bat: "Subversion X" artikuluan Bere lehenengo kontzertua 1992ko maiatzaren 8an eman zuten hamalau urte zituztelarik, eta orain arte daramate oholtzaren gainean egurra ematen. Hor bi gaude daude: "orain arte" (noiz arte?) eta bigarrena da "egurra ematen". Oso balorazio pertsonala da. Saiatu estilo neutralagoa mantentzen... eta segi egurra ematen! -Theklan · · 10:01, 7 otsaila 2018 (UTC)
Letrek copyrighta dute[aldatu iturburu kodea]
Kaixo Mikel! Letra modernoek (Eskorbutorenak, adibidez) copyrighta dute, egilea hil eta 80 urterarte. Abesti herrikoi edo oso ezagunetan egin daiteke aipamen bat, baina ezin dira letra guztiak jarri. Ezabatu dizkizut. Edozein duda, hemen duzu zehaztua: Wikipedia:Egile_eskubideak -Theklan · · 17:35, 27 otsaila 2018 (UTC)
Ongi idaztea helburu[aldatu iturburu kodea]
Mesedez, begiratu The Guilty Brigade artikulua. Akats ortografiko ebidenteak ditu, eta balorazio pertsonalak jartzen jarraitzen duzu. Badakit irabazi nahi duzula, baina mimo pixka bat jartzeak garrantzia du. -Theklan · · 21:14, 27 otsaila 2018 (UTC)