Lardero

Koordenatuak: 42°25′34″N 2°27′41″W / 42.426111111111°N 2.4613888888889°W / 42.426111111111; -2.4613888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lardero
municipality of La Rioja (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
AlkateaJuan Antonio Elguea Blanco (en) Itzuli
Izen ofizialaLardero
Posta kodea26140
INEk ezarritako kodea26084
HerriburuaLardero
Geografia
Koordenatuak42°25′34″N 2°27′41″W / 42.426111111111°N 2.4613888888889°W / 42.426111111111; -2.4613888888889
Map
Azalera20 km²
Altuera438 m
MugakideakAlberite, Albelda de Iregua, Logroño, Villamediana de Iregua, Entrena eta Navarrete
Demografia
Biztanleria11.321 (2023)
227 (2022)
alt_left 5.238 (%46,3) (%46,5) 5.262 alt_right
Dentsitatea566,05 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaLO
aytolardero.org

Lardero Errioxako udalerria da, 2020an 10.813 biztanle zituena. Logroñoren metropoli eremuan kokaturik dago, hiriburutik 5 km hegoaldera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1934an La Pila mendian eta la Sala de los Moros eremuan aurkituriko aztarnek erakusten dute K.a. VIII eta VI mendeen artean zelta herriek populatu zutela gaur egun Lardero dagoen eremua.

Pascual Fernández historiagileak dioenez Lardero izena latinezko lardarius hitzetik dator eta "urdaigilea" esan nahi du, izan ere erromatarren garaian produktu gazituak ekoizten baitziren bertan. Erromatarren galtzada bat bada Lardero San Cristobal eta Atayo herriak lotzen zituena, azken biak hutsik daude gaur egun[1]. San Cristobal herrixka Larderotik 500 metrotara dago eta 1867an mosaiko bat eta beste hainbat aztarna aurkitu ziren[1].

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XI. mendean Naiarako foruan Ladrero izeneko herri bat aipatzen da, Lardero izango zela uste da. 1040an eta 1060an dataturiko testamenuetan aipatzen da Lardero.

1350an despopulazioa ekiditeko Logroñoren barnean sartu zen.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1645ean lehenengo alkatea izan zuen, 1820an villa titulua jaso zuen eta azkenik 1834an Logroñorengandiko independentzia lortu zuen[1].

Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XXI. mendea hastearekin batera populazioa nabarmen handitu zuen Logroñoren hedapenaren ondorioz etxe berri ugari eraiki baitziren.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazarita izan da Larderoko jarduera ekonomiko nagusia historian zehar. Mahastiak eta fruita arbolak izan dira nagusi, mertxikak, udareak, sagarrak...[2]

2018ko Ogasunaren Errenta Aitorpenaren arabera Errioxako herri aberatsena da Lardero eta Estatu mailan 200 aurrenekoen artean dago[3].

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lardero Logroñorekin bat eginda dago dagoeneko eta hiriko autobusen ibilbideek Lardero ere hartzen dute[2].

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Petri eliza
  • San Petri eliza: XVI. mendean eraiki zen eta XVIII.ean kupula oktogonala ezarri zioten[4].
  • San Martzial basilika: 1716an eraiki zen[5].
  • Gurutzadura eta tenplua: XVI. mendean eraili zen eta "El Cristo" ezizenarekin ezagutzen da. Tenplu karratu batek inguratzen du gurutzea[6].
  • La Barranca hilerri zibila: 1979an egin zuten eta Gerra Zibilean hildako 400 pertsona Barrigüeloko hobi komunean zeudenak hobiratzeko eraiki zen[7].

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larderoko jai nagusiak San Pedro eta San Martzial jaiak dira, ekainaren 29an eta 30ean izaten direnak[8]. Urtarrilaren 5 eta 6an "kintoen" jaia ospatzen da.

Larderoko kirol taldea Club Deportivo San Marcial da[9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) Historia de Lardero | Ayuntamiento de Lardero. (Noiz kontsultatua: 2021-09-24).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Lardero» EscapadaRural.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-24).
  3. (Gaztelaniaz) Rioja, El Día de la. (2020-10-08). «Lardero es el municipio más rico de la región» El Día de la Rioja (Noiz kontsultatua: 2021-09-24).
  4. (Gaztelaniaz) Iglesia Parroquial de Lardero | Ayuntamiento de Lardero. (Noiz kontsultatua: 2021-09-24).
  5. (Gaztelaniaz) Basílica de San Marcial | Ayuntamiento de Lardero. (Noiz kontsultatua: 2021-09-24).
  6. (Gaztelaniaz) Crucero con templete | Ayuntamiento de Lardero. (Noiz kontsultatua: 2021-09-24).
  7. (Gaztelaniaz) Cementerio Civil La Barranca | Ayuntamiento de Lardero. (Noiz kontsultatua: 2021-09-24).
  8. (Gaztelaniaz) «✅ Fiestas San Pedro y San Marcial de Lardero 2021 - Fiestas en La Rioja» Fiestas España (Noiz kontsultatua: 2021-09-24).
  9. «CD San Marcial , Bienvenidos a la web oficial de tu equipo.» www.cdsanmarcial.net (Noiz kontsultatua: 2021-09-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]