Mertxikondo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Merxikondoa
Mertxikondoa
Mertxikondoa


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Rosales
Familia: Rosaceae
Generoa: Prunus
Espeziea: P. persica
Izen binomiala
'Prunus persica'
L.

Mertxikondoa (Prunus persica) Rosaceae familiako fruta-arbola bat da.

Fruitua mertxika da. Euskaraz izen ugari hartzen ditu: mertxika, muxika, muxurka, tuaxa Ipar., presku Bizk.[1]

Eduki-taula

Ezaugarriak [aldatu]

Hosto iraunkorreko eta adaburu zabaleko fruta-arbola da mertxikondoa; 3-6 m garai izan daiteke.

Zurtoina – Azala [aldatu]

Enborra txikia, zimurra eta gorrixka izaten da.

Hostoak [aldatu]

Hostoak leunak, lantza-formakoak eta meheki zerradunak dira.

Loreak [aldatu]

Martxotik maiatzera loratzen da mertxikondoa. Hostoak baino lehen ateratzen dira loreak -galtzarbetan-, eta zuriak edo arrosak dira.

Fruitua [aldatu]

Mertxika baten irudia eta barne itxura.

Mertxikondoaren fruitua drupa da; pubeszentea, horia edo morea, eta kolore bereko mamia duena. Hazia hezur gogor batez inguratuta dago.

Mertxika bizitza luzearen eta hilezkortasunaren sinbolo dira. Mertxikak Txinan eta herrialdeko portzelana ezagunak horien marrazkiekin apaindu ohi dituzte.

Nutrizio informazioa [aldatu]

Nutrizio informazioa (100g)

Historia eta habitata [aldatu]

Mertxikondoa jatorriz Txinakoa da eta badira 3.000 urte landatzen dutela. Mendiko merkatari-bideetatik eraman zuten Pertsiara (Iran). K. a. 330 urtean, Greziara iritsi zen mertxikondoa eta Erdi Aroan bere ekoizpena Europa osora hedatu zen. Gaur egun, munduko fruta arbola hedatuena da eta ekoizle nagusiak hauek dira: Txina, Ameriketako Estatu Batuak, Argentina, Txile, Grezia, Frantzia eta Espainia.

Iraila udaren eta udazkenaren arteko igarotze hila da. Euriak hasten dira, eta mertxikak, maiatzaren lehen hamabostaldiaz geroztik Iberiar penintsulako hego-ekialdetik iritsi direnak, orduan Lleidan eta Aragoin agertzen dira.

Barietateak [aldatu]

Nektarina mertxikaren kultibar bat da
  • Paviak
  • Nektarinak/Brinoiak
  • Paraguaioak/Mertxika zapalak
  • Pentoo edo Pan Tao (txinatarra)
  • Mami zuria: Charles roux - May flower - Redwing - Ribet - Robin
  • Mami horia: Cardinal - Dixie Red - Early Red -Early O'Henry - Red Haven - Sun Haven - Spring crest

Galeria [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Mertxikondo