Larre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Larrungo larreak, abereen bazkarako onak: Larre un

Larrea lur laueko edo leuneko zelaia da, hezea edo ureztapenekoa, non, belarra erein edo hazten den, abereen bazkarako egokia. Oro har, larre mesofitikoak lurralde hezeetan eta ez oso hotzetan hazten dira, lehortea ia existitu ere egiten ez den tokian, batik bat, hosto erorkorrak diren edo orratz formako hostoak dituzten zuhaitzak nagusi diren basoetan. Larreek, giza langintzak sortutako ekosistemak osatzen dituzte, abeltzaintzan oinarrituriko landa ekonomia baten funts gisa, landaretza, azpiklimax egoera batean mantenduz.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaiera urriko eta sustrai iraunkorreko landare belarkaraz osatuta daude, tapizatu bat osatuz, soropil jarrai eta trinko bat eratuz. Larreetan gehienbat agertzen den landaretza belarkara bizikorraren artean gramineo edo lastodunak dira: Cardamine pratensis, Centaurea nigra, Festuca arundinacea, Linum bienne, Lolium perenne, Lotus corniculatus, Poa pratensis, Plantago lanceolata, Holcus lanatus, Dactilis glomerata, Primula vulgaris edo Taraxacum officinale besteak beste. Ekoizpen ahalmen handia du, landareen estres mailaren arabera. Toki hauen garai begetatiboa eta artzaintzakoa, hotzaren araberakoa da.

Toki geografiko batzuetan, ekosistema hauetako landaretza, klimax egoerara iritsi da, larre naturalak izaki. Hau da alpetar erako mendi larreen kasua, baita munduko belarkara eraketa handiena ere, Ipar Amerikako urteko lastodun handien Zabaldi handiak bezala.

Ustiapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ustiapen moduaren arabera, honako hauek nabarmen daitezke:

  • Mozketa larreak. Topografia laua edo ganbila dutenak, oso intentsiboa ez den ustiapenetarako erabiltzeko asmoarekin, eta, oro har, ongarrituak direnak. Horietan, belarra ateratzen da urtean hainbat aldiz moztuz, abereak bertan sartu gabe.
  • Hortz larreak. Artzaintza intentsiborako erabiltzen diren bazkatokiak dira, oro har, topografia zaileko tokietan aurkitzen direnak, mozketa larre bezala erabili ahal izateko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Larre Aldatu lotura Wikidatan