Las Hurdes, tierra sin pan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Las Hurdes, tierra sin pan
Datuak
Jatorrizko izenburua Las Hurdes, tierra sin pan
Urtea 1932
Estreinaldia 1933ko abendua
Generoa Dokumentala
Herrialdea  Espainia
Iraupena 27 min.
Banatzailea C.P.D.F
Zuzendaria
Luis Buñuel
Ekoizleak
Ramon Acin
Luis Buñuel
Gidoilariak
Luis Buñuel
Rafael Sanchez Ventura
Pierre Unik
Aktoreak
Abel Jacquin (ahotsa)
Alexandre O'Neill (ahotsa)
Musikagileak
Darius Milhaud
Johannes Brahms
Argazkilariak
Eli Lotar
Jatorrizko hizkuntza
frantsesa

Las Hurdes, tierra sin pan Luis Buñuelek Extremadurako (Espainia) Las Hurdesen inguruan eginiko dokumentalaren izena da.

Maisu lan honek 27 minutuko iraupena dauka, 1932. urteko udaberrian grabatuta: apirilaren 23tik maiatzaren 22ra.

Hasiera batean ahotsik gabekoa zen; baina 1935. urtean Parisen dagoen Espainiar Enbaxadaren diruarekin, off ahots batekin frantsesez sonorizatu zuten.

Gregorio Marañon medikuaren lanetan oinarritu zen, eskualde hartako pobrezia eta bizimodu latza dokumentatzeko; dokumental etnografiko bezala, argi adierazten du "hurdanoen" arazorik handiena pobrezia eta janariaren urritasuna direla.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]