Darius Milhaud

Wikipedia, Entziklopedia askea
Darius Milhaud

Bizitza
JaiotzaMarseilla1892ko irailaren 4a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaGeneva1974ko ekainaren 22a (81 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Pierre Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Madeleine Milhaud (en) Itzuli  (1925eko maiatzaren 2a -  1974ko ekainaren 22a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
(1909 - 1915)
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)André Gedalge (en) Itzuli
Charles-Marie Widor
Paul Dukas
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, autobiografialaria, musikologoa, musika-irakaslea, jazz musikaria, musika-kritikaria, musikagilea, piano-jotzailea, irakaslea eta soinu banda konpositorea
Enplegatzailea(k)Mills College at Northeastern (en) Itzuli  (1940 -  1971)
Parisko Kontserbatorioa  (1947 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaGroupe des Six (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
Arte Ederren Akademia (Frantzia)
Mugimenduamusika klasikoa
Genero artistikoaopera
sinfonia
ballet (en) Itzuli
Musika instrumentuapianoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

IMDB: nm0587366 Allocine: 37713 Allmovie: p171293 IBDB: 101441
Spotify: 6bwXuNL4AuC7w3AxspKXn6 iTunes: 285071 Musicbrainz: a7ef6698-3056-4e80-880d-0f9d106cc8e2 Songkick: 101316 Discogs: 258078 IMSLP: Category:Milhaud,_Darius Allmusic: mn0001175393 Find a Grave: 9795524 Edit the value on Wikidata

Darius Milhaud (Aix-en-Provence, 1892ko irailaren 4a - Geneva, 1974ko ekainaren 22a) frantses musikagilea izan zen. XX. mendeko frantses musikagile aipagarrienetako bat da, Seiak izeneko frantses musikagile gazteen taldekoa. Politonalitatea landu zuelako da batez ere ezaguna; bestalde, Brasilgo musikaren eta jazz-aren elementuak bateratu ditu bere obran. Parisko kontserbatorioan egin zituen ikasketak Paul Dukas eta Vincent d´Indy-rekin. 1940. urtean Oaklandeko Mills Collegeko irakaslea izan zen eta 1947tik aurrera Parisko kontserbatoriokoa. Laurehun lan baino gehiago utzi zituen, irratirako eta filmetarako idatzi zituenak barne. Lan nagusiak ditu: Les malheurs d´ Orphée (1924, Orfeoren zoritxarra), Le pauvre matelot (1926, Marinel gizarajoa, Cocteauren libretoa), Christophe Colomb (1928, Claudelen libretoa) eta Bolívar (1935-36) operak; pianorako Saudades do Brazil (1920-21), Estudioak (1923) eta Automne (1932, Udazkena); orkestrarako sonata eta sinfonia ugari idatzi zituen. Ballet aipagarria du La création du monde (1923, Munduaren sorkuntza). Azken lanak: Bakea lurrean (1963) oratorioa, San Luis Frantziako Errege (1970) eta Egiptoko momiak (1972).

Maria Teresa Prieto konposagileak (1896-1982) berarekin ikasi zuen Californian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Darius Milhaud Aldatu lotura Wikidatan