Lau aintzira

Koordenatuak: 8°24′04″S 160°48′55″E / 8.401111°S 160.815278°E / -8.401111; 160.815278
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lau aintzira
Datu orokorrak
Motaitsasertzeko urmael
Azalera35 km²
Geografia
Map
Koordenatuak8°24′04″S 160°48′55″E / 8.401111°S 160.815278°E / -8.401111; 160.815278
Honen parte daSalomon uharteak

Lau aintzira Solomon uharteen parte da. Malaita uhartearen ipar-ekialdeko kostan aurkitzen da. Lakuak 35 kilometroko luzeera dauka eta 60 uharte artifizial daude bertan.

Lau lakuan hainbat herrixka daude, handiena Forau izanik. Forauk urtean zehar bertan bizi diren 1500 bizilagun ditu, baina biztanleria hirukoiztera iristen da jai erlijioso ala beste ekitaldi garrantzitsuetan (adib: Gabonak, Aste Santua). Lau lakura itsasontziz bakarrik irits daiteke, ez baitu ez bide ez aireporturik. Gertuen dagoen bidea Manun bukatzen da, Forautik 6 kilometro hegoalderantz.

Sei tribu agintari daude, lakuko kultura sailean gobernatzeko betebeharra dutenak.

Biztanleriaren gehiengoa nekazariak dira, taro, kūmara (patata mota bat), banana, koko eta kale ale txikiak ereiten dituztelarik. Itsasotik ere ondo bizi ziren garai baten, baina nazioarteko arrantzak ezarritako presioa dela eta gero eta zailagoa bihurtzen ari da. Lau lakuan ere ezaguna da urtero egiten den izurdeen arrantza. Izurdeak janari iturri gisa erabiltzen dira, baina tribu konkretu batzuk bakarrik har dezakete parte arrantza honetan. Izurde hauetatik dena aprobetxatzen da, baita beraien haginak ere, koilare eta beste bitxi batzuk egiteko erabiltzen baitira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Salomon Uharteak
Artikulu hau Salomon Uharteetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.