Laura Kenny

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laura Kenny

(2015)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLaura Rebecca Trott
JaiotzaHarlow (en) Itzuli1992ko apirilaren 24a (32 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Jason Kenny
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaTurnford School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpistako txirrindularia eta txirrindularia
Pisua52 kilogramo
Altuera163 zentimetro
Jasotako sariak

laurakenny.org
Twitter: LauraKenny31 Edit the value on Wikidata

Laura Rebecca Kenny, Laura Rebecca Trott bezela jaoita, (Harlow, Erresuma Batua, 1992ko apirilaren 24ean). Txirrindularitzan, pista-modalitateetan lehiatzen duen kirolari britainiarra da, eta talde modalitatean , omnium modalitatean eta ibilbideko modalitatetan aditua da. Historiako txirrindulari arrakastatsuenetako bat da: lau aldiz txapeldun olinpikoa, zazpi aldiz munduko txapelduna eta hamalau aldiz Europako txapelduna izan da.[n 1]

Udako hiru Joko Olinpikotan parte hartu zuen, eta guztira sei domina lortu zituen. Urrezko bi Londresen 2012an (omnium eta taldekako jazarpenean probetan), urrezko bi Rio de Janeiron 2016ean (omniumean eta taldekako jazarpenean probetan) eta azkenik bi Tokio 2020en, urrea (madisonen proban) eta zilarra (taldekako jazarpenean proban). [1]

Pistako Txirrindularitzako Munduko Txapelketan 15 domina irabazi zituen 2011 eta 2020 bitartean, eta 18 domina irabazi zituen Pistako Txirrindularitzako Europako Txapelketan 2010 eta 2020 bitartean.[1]

Britainiar Inperioko (OBE) Ordenako ofizial izendatu zuten 2012an, bere kirol-arrakastengatik, eta Europako Batasuneko «Hall of Fame»-ko txirrindularitzako kidea ere bada.[2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zesarea-denbora baino hilabete bat lehenago jaio zen Harlowen Essex, 1992ko apirilean. Birika kolapsatu batekin jaio zen eta medikuek bizitza hilabete batzuk besterik ez zioten eman. Cheshunt-en hazi zen, Hertfordshiren, eta Turnford eskolara joan zen. Medikuek Laura kirola egitera gomendatu zieten Lauraren gurasoei, arnasketa erregulatzen lagungarria izango zelako. Hori dela eta, txirrindularitzan hasi zen lanean, eta British Cycling programen laguntzari esker egin zuen aurrera, Emmarekin batera bere ahizpa, txirrindulari profesional ohia.[4]

2016eko Irailean Jason Kenny txirrindulariarekin ezkondu zen. Olinpiar txapelduna da Kenny, eta bere abizena hartu du Laurak, horregatik gaur egun Laura Rebecca Kenny izen abizenak ditu.[5]

Kirol-ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trott munduko txapeldun hirukoitza eta Europako txapeldun hirukoitza da taldekako jazarpenean, 2014ko Munduko Txapelketan eta 2015eko Europako Txapelketan urrea irabazi ondoren. Omniumen, Europakoak bi aldiz irabazi zuen munduko txapelketa eta lau aldiz irabazi zuen Europako titulua. Ibis Cycles taldearekin bat egin zuen 2012ko errepide-denboraldirako.

Londreseko 2012ko Joko Olinpikoetan, Trottek urrezko domina irabazi zuen taldekako jazarpen-proban (Dani King eta Joanna Rowsellekin taldea eginez), munduko errekor berria ezarriz.[6] Omniumean ere urrea irabazi zuen, eta txapeldun bikoitza bihurtu zen bere lehen joko olinpikoetan.[7]

Hurrengo joko olinpikoetan, Rio de Janeiro 2016, bere bi titulu olinpikoak defendatzea lortu zuen, eta taldekako jazarpenean (Katie Archibald, Elinor Barker eta Joanna Rowsell-Shandekin batera) eta omniumean txapeldun izan zen berriro.[8]

Nazioarteko dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
2012 Londres (Erresuma Batua - Erresuma Batua) 01 ! Taldekako jazarpena
2012 Londres (Erresuma Batua - Erresuma Batua) 01 ! Omniuma
2016 Rio de Janeiro (Brasil) 01 ! Taldekako jazarpena
2016 Rio de Janeiro (Brasil) 01 ! Omniuma
2020 Tokio (Japonia) 01 ! Madison
2020 Tokio (Japonia) 02 ! Taldekako jazarpena
Munduko txapelketa
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
2011 Apeldoorn (Herbehereak) 01 ! Taldekako jazarpena
2012 Melbourne () 01 ! Taldekako jazarpena
2012 Melbourne () 01 ! Omniuma
2013 Minsk (Bielorrusia Bielorrusia) 01 ! Taldekako jazarpena
2013 Minsk (Bielorrusia Bielorrusia) 02 ! Omniuma
2014 Cali (Kolonbia) 01 ! Taldekako jazarpena
2014 Cali (Kolonbia) 02 ! Omniuma
2015 Saint-Quentin () 02 ! Taldekako jazarpena
2015 Saint-Quentin () 02 ! Omniuma
2016 Londres (Erresuma Batua - Erresuma Batua) 01 ! Scratch-a
2016 Londres (Erresuma Batua - Erresuma Batua) 01 ! Omniuma
2016 Londres (Erresuma Batua - Erresuma Batua) 03 ! Taldekako jazarpena
2018 Apeldoorn (Herbehereak) 02 ! Taldekako jazarpena
2019 Pruszków (Polonia) 02 ! Taldekako jazarpena
2020 Berlin (Alemania) 02 ! Taldekako jazarpena[n 2]
Europako txapelketa
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
2010: Pruszków (Polonia) 01 ! Taldekako jazarpena
2011 Apeldoorn (Herbehereak) 01 ! Taldekako jazarpena
2011 Apeldoorn (Herbehereak) 01 ! Omniuma
2013 Apeldoorn (Herbehereak) 01 ! Taldekako jazarpena
2013 Apeldoorn (Herbehereak) 01 ! Omniuma
2014 BaieMahault () 01 ! Taldekako jazarpena
2014 BaieMahault () 01 ! Omniuma
2015 Grenchen (Suitza) 01 ! Taldekako jazarpena
2015 Grenchen (Suitza) 01 ! Scratch-a
2015 Grenchen (Suitza) 01 ! Omniuma
2018 Glasgow (Erresuma Batua - Erresuma Batua) 01 ! Taldekako jazarpena
2018 Glasgow (Erresuma Batua - Erresuma Batua) 01 ! Ezabatzea
2019 Apeldoorn (Herbehereak) 01 ! Taldekako jazarpena[n 2]
2019 Apeldoorn (Herbehereak) 02 ! Omniuma
2019 Apeldoorn (Herbehereak) 02 ! Madison
2020 Plovdiv (Bulgaria Bulgaria) 01 ! Taldekako jazarpena
2020 Plovdiv (Bulgaria Bulgaria) 02 ! Omniuma
2020 Plovdiv (Bulgaria Bulgaria) 03 ! Madison

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Laura Kenny». the-sports.org (Ingelesez).
  2. «New Year Honours—United Kingdom». The London Gazette (Suplemento núm. 1), 29 de diciembre de 2012 (Ingelesez).
  3. «UEC HALL OF FAME». Pág. web de la UCI (Ingelesez).
  4. «Trott sisters look back on Commonwealth Games experience». Welwyn Hatfield Times, 21 de octubre de 2010 (Ingelesez)
  5. «Olympics golden couple Jason Kenny and Laura Trott marry in private». Pág. web de la BBC, 25 de septiembre de 2016 (Ingelesez).
  6. «Team GB win gold medal in women's team pursuit with world record time». The Independent, 4 de agosto de 2012 (Ingelesez).
  7. «Olympics cycling: Laura Trott wins omnium gold medal». Pág. web de BBC Sport, 7 de agosto de 2012 (Ingelesez).
  8. «Laura Trott y Jason Kenny, la pareja británica que ha hecho historia en el velódromo de Río». ABC, 17 de agosto de 2016.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "n", but no corresponding <references group="n"/> tag was found