Lausanako Hitzarmena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lausanan, bake-konferentzian

Lausanako Hitzarmena (frantsesez: Traité de Lausanne) gaur egungo Turkiako mugak ezarri zituen bake-hitzarmena izan zen. Greziako Erresumak, Turkiak eta Lehen Mundu Gerrako Aliatuek Suitzako Lausanan sinatu zuten Hitzarmena, 1923. urteko uztailaren 24an.

Hitzarmena sinatu baino lehen, bake-konferentzia egin zuten: 1922. urteko urrian hasi zen, 1923. urteko otsailean eten egin zuten euren arteko eztabaidengatik, eta apirilean berriz ekin zioten. Hitzarmena uztailean sinatu zuten.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinatzaile nagusiak İsmet İnönü turkiarra eta Greziako Eleftherios Venizelos izan ziren. Besteak beste, muga eta jabetza berriak ezarri zituzten, eta biztanleriaren trukea ere hitzartu zuten (Turkiako grekoak Greziara bidali zituzten, eta Greziako turkiarrak Turkiara, salbuespenak salbu).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lausanako Hitzarmena Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]