Le Moine (2011ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Le Moine
Datuak
Jatorrizko izenburua Le Moine
Izenburua euskaraz Fraidea
Urtea 2011
Estreinaldia 2011ko uztailaren 13an Ipar Euskal Herria eta Frantzian
2012ko urtarrilaren 27an Hego Euskal Herria eta Espainian
Herrialdea FrantziaFrantzia
EspainiaEspainia
Iraupena 101 minutu
Zuzendaria
Dominik Moll
Ekoizleak
Michel Saint-Jean
Gidoilariak
Matthew Lewis
Dominik Moll
Anne-Louise Trividic
Aktoreak
Vincent Cassel
Déborah François
Josephine Japy
Catherine Mouchet
Sergi López i Ayats
Musikagileak
Alberto Iglesias
Argazkilariak
Patrick Blossier
Jatorrizko hizkuntza
Frantsesa

Le Moine (euskaraz Fraidea) 2011ko Dominik Moll frantziar zinema zuzendariaren filma bat da. 1796an Matthew Lewis ingeles idazleak idatzitako The Monk eleberri gotikoan oinarritua dago. Filma honetan honako aktore hauek antzeztu zuten: Vincent Cassel, Déborah François, Josephine Japy, Catherine Mouchet eta Sergi López i Ayats.

2011ko uztailaren 13an lehenbizikoz Ipar Euskal Herria eta Frantzian estreinatu zen, aldiz 2012ko urtarrilaren 27an Hego Euskal Herria nahiz Espainian.

Argumentoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainia, 1597. urtea, Kaputxinoen monasterio baten atean sorbaldan ubeldura beltz bat duen haurtxo bat utzi berri dute, fraideak hura jaso eta heziketa emango diotelarik.

XVII. mendearen hasiera, Anbrosio (Vincent Cassel) fraide kaputxino gazte bat da, erlijioarekiko bere zorroztasunak jendearen nahiz bere monasterioko fraideeen begirunea irabazi ditu, askok gizon santutzat dutelarik. Gauzak beltz edo zuri, edota ongia eta gaizkiaren arteko mugak bere ustez oso argi dituen fraidea da. Egoera hau filmaren hasieran Anbrosiok gizon ezezagun bati Sergi López i Ayats aitortza hartu eta gaizkiari buruz mintzatzen direnean ongi azaltzen da. Aitrotzar amaitzean eta gizona kalera doan unean Anbrosiori honako galdera hau luzatzen dio: "Ziur al zaude gaizkia edo deabrua sahiestea hain erreza dela?", Anbrosiok honako hau erantzuten diolarik: "Gaizkia sahiesteko, nahikoa da deabruari kasurik ez egitea".

Egun batez, monasterioan mozorroa daraman fraide misteriotsu berri bat sartuko da. Denborarekin Anbrosiok mozorro horren atzean dagoen pertsona Matilde emakumezkoa (Déborah François) dela ohartuko da. Azkenean Anbrosio eta Matildek fraideak ohartu gabe harreman sexualak izango dituzte.

Beste egun batez, monasterioan Antonia neska gazte xaloa agertuko da. Honek Anbrosioren sermoi sakonek unkiturik bere ama gaixoari hitz egin eta kontsolamendua eman diezaion bere Toledo hiriko etxera joateko eskatuko dio. Horrela bada, Anbrosio toledora joan eta Antoniaren amarekin mintzatuko da: amak Anbrosiori Antonia izan aurretik Mateo izeneko seme bat izan zuela eta hura abandonatu egin zuela aitortuko dio. Halere, Antoniak Anbrosiori eskerrak emateko unean Anbrosio berataz maitemindu eta musukatzen saiatuko da, baina Antonia aurretik beste mutil gazte batekin hitzemana dagoenez eta gainera Anbrosio fraide bat denez ezezko borobila emango dio.

Anbrosio monasteriora itzultzean, Matildarekin mintzatu eta honek Anbrosiok Antoniaren jabe bilakatzeko sorginkeri bat egin dezalela aitortuko dio, Anbrosiok baiezkoa emango dio. Hortaz, Anbrosio Toledora itzuli, Antoniaren etxera sartu eta Matilderen sorginkeriaren ondorioz Antonia bortxatzea lortuko du. Halere, Antoniaren ama gertatuaz jabetu eta Anbrosiok erail egingo du, baina hil aurretik amak fraideari sorbaldako ubeldura ikusi eta bere seme Mateo dela ohartuko da. Antonia ama hilda ikustean eta Anbrosiok bere anaia izanik bortxatu duela jakitean zeharo erotuta geldituko da.

Horrela bada, Espainiar Inkisizioak aurrez denen begirunea zuen Anbrosio fraidea erailketa, intzestua eta monasterioaren barnean fraide batekin harremanak izateagatik epati eta errudun dela erabikoki du.

Filmaren amaieran Anbrosio basamortu batean noraezean agertuko da, bapatean lurrean etzan eta erabat indar gabeturik geldituko delarik: orduan filmaren hasieran aitortu eta gaizkiaz mintzatu zitzaion gizon ezezaguna berriz agertuko zaio, Anbrosiori mintzatu eta Satan dela aitortutuko dio, gainera Matilda bere zerbitzaria dela ere agertuko da, deabruak Matildaren bidez hasieran bere buruaren santutasunean konfiantza zuen fraide hura galbidera erraz eramatea lortu duelarik.

Aktorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]