Leonard Bernstein
Wikipedia(e)tik
Leonard Bernstein (Lawrence, Maassachusetts, Ameriketako Estatu Batuak, 1918 - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1990) musikagilea izan zen. New Yorkeko Orkestra Filarmonikoaren zuzendari izan zen (1949-1970). Bere garaiko musika zabaltzen ahalegindu zen bereziki. Hainbat motatako lanak ondu zituen: lan sinfonikoak (Jeremias, 1944), balletak (Facsimil, 1947) eta komediazko musika anitz, horien artean, On the town (1944) eta West Side story (1957).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.