Leontien van Moorsel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leontien Van Moorsel Zeelandeko Walcherenen jokatutako lasterketa batean.

Leontien van Moorsel (Boekel, Ipar Brabante, 1970eko martxoak 22) bere ezkon izena den Leontien Zijlaard-van Moorsel bezala ere ezaguna, herbeheretar txirrindulari ohi bat da.

Profesionaletara 1980ko hamarkada amaieran pasa zen, eta laster bihurtu zen nazioarteko txirrindularirik hoberenetako bat. Proba garrantzitsuak irabazi zituen errepidean zein pistan. 1990eko hamarkadako lehen erdian Emakumezkoen Frantziako Tourra bi alditan irabazi zuen, bere arerio nagusia zen Jeannie Longo frantziarrarekin lehia gogor baten ondoren.

Txirrindularitza 1994an utzi zuen zenbait arazo psikologikoren ondorioz, depresioa eta anorexia urduria kasu. Michael Zijlaarden laguntzarekin, honekin 1995ean ezkondu zelarik, arazo hauek gainditu zituen eta txirrindularitza profesionalera itzuli zen, baina aurreko urteetako mailara iristeko itxaropenik gabe.

Alabaina, bere herrialdeak 1998ko Munduko Txirrindularitza Txapelketan parte hartzeko aukeratu zuen, lau urtetan bere lehen txapelketa handia zelarik. Van Moorselek harritu egin zuen eta erlojupeko proba irabazi eta lasterketa luzean bigarren amaitu zuen.

Sidneyko Olinpiar Jokoetan, Van Moorsel izan zen arrakastarik gehien izan zuen kirolarietako bat. Hiru urrezko domina irabazi zituen: errepideko erlojupeko proban eta lasterketa luzean eta pistako 3 kilometroko jazarpen proban. Atenasko Olinpiar Jokoetan, berriz ere faboritoen artean zegoen, baina erorketa bat izan zuen azkenaurreko etapan. Jasandako zauriak gora-behera, hiru egun beranduago arrakastarekin defendatu zuen erlojupeko probako garaipena. Sei dominarekin (urrezko lau, zilarrezko bat eta brontzezko bat), Van Moorsel Olinpiar Jokoetan arrakastarik gehien izan duen herbeheretar kirolarietako bat da.

Urteko herbeheretar kirolaririk hoberena bezala aukeratua izan zen 1990, 1993, 1999, 2000, 2003 eta 2004an.

Atenasko Olinpiar Jokoetan parte hartu ondoren, Leontien Van Moorsel ofizialki txirrindularitza profesionaletik erretiratu zen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989

  • 1.a Herbehereetako Txapelketan

1990

1991

1992

  • 1. Emakumezkoen Frantziako Tourrean
  • 1. Herbehereetako txapelketan

1993

1998

  • Munduko erlojupeko txapelduna
  • Munduko errepide txirrindularitzako txapeldunordea
  • Munduko jazarpen probako txapeldunordea
  • 1. Herbehereetako txapelketan
  • 1. Herbeheretako banakako erlojupeko txapelketan

1999

2000

2001

2002

2003

2004

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leontien van Moorsel Aldatu lotura Wikidatan