Lick behatokia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lick behatokia

Lick behatokia, Kaliforniako Unibertsitatearen mende dagoen behatoki astronomiko bat da, Hamilton mendiaren tontorrean kokatua, 1300 metroko altuerara eta Kaliforniako San José herritik kilometro gutxira. Behatokia, Santa Cruzeko ikerketa zentro batetik zuzentzen da, nora zientzialari gehienak joan ziren 1960ko hamarkadaren erdialde inguruan.

Behatokiaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lick behatokia, 1888an sortua izan zen, James Lick milioidunak eginiko dohaintza bati esker, ondasun erroekin, 1849ko Kaliforniako urrearen sukarrarekin sekulako dirutza biltzea lortu zuena. 1874an, 700 mila dolar, behatoki astronomiko bat sortzeko emateko asmoa adierazi zuen, honen bidez, bere izena hedatzeko. Lick 1887an hil zen, behatokia erabat eraikia ikustea lortu aurretik, eta bere gorpua, beranduago behatokia eraikiko zen tokian lurperatu zen, gertaera hau oroitarazten duen plaka bat existitzen delarik. Behatokiko lehen zuzendaria, Edward Singleton Holden izan zen.

Behatokiko teleskopio nagusia, 1888ko urtarrilak 3an inauguratu zen 91 zentimetroko diametroa duen teleskopio errefraktore bat zen, munduko handiena izan zena 1897an Yerkes behatokiko teleskopio errefraktorea eraiki zen arte: bi tresnen lenteak, Alvan Clark and Sons enpresak leundu zituen, zehazki Alvan Graham Clarkek. Urte horretako apirilean, ikerketa lanak hasi ziren, mendi garai batean kokatutako eta etengabe okupatutako lehen teleskopioa bihurtuz.

Bere teleskopioaren potentziari esker, Edward Emerson Barnardek, bisualki, 1892an, Jupiter planetaren bosgarren ilargia aurkitu ahal izan zuen, Martitzen azalean kraterrak ikustera ere iritsi zen, baina ez zen aurkikuntza hau argitaratzera ausartu, lotsagarri geratzeko zuen beldurragatik.

1895ean, 13 magnitudeko nano zuri bat den Procyon izarraren satelite iluna aurkitu zen.

1970eko hamarkadan, gertuko Sillicon Valleyren aktibitate industrialak eragindako gunearen kutsadura eta geroz eta handiagoa zen San José herriaren argi kutsadura, behatokiko behaketen kalitatea murrizten hasi ziren. Teleskopio gehienak toki alternatibo batetara eramateko aukera kontutan izan zen arren, horretarako behar ziren funts faltak, konponbide hori eragotzi zuten. Azkenik, 1980ko hamarkadan, argi kutsadura maila txikiko sodiozko lanparen instalakuntza programa bat hasi zen. Emaitza, Hamilton mendiak, behatokiko instalakuntza gehienentzako, toki bideragarria izaten jarraitu zuela izan zen.

Lick behatokitik eginiko aurkikuntza esanguratsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lick behatokiko teleskopioa, eraikin nagusiko hego kupulan.

Honako objektu astronomiko hauek aurkitu ziren Lick behatokitik:

  • Jupiterren zenbait ilargi
    • Amaltea
    • Ananke
    • Elara
    • Himalia
    • Lisitea
    • Sinope (lehian dagoen aurkikuntza)
  • Zenbait exoplaneta
    • Planeta sistema hirukoitzak
    • Planeta sistema bikoitzak
      • HD38529 (Keck teleskopioak berretsia)
      • HD12661 (Keck teleskopioak berretsia)
      • GJ876 (Keck teleskopioak berretsia)
      • 47 Ursa Majoris

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Lick behatokia

Koordenatuak: 37°20′29″N 121°38′34″W / 37.34139°N 121.64278°W / 37.34139; -121.64278