Lila Downs
Lila Downs 2009an. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Ana Lila Downs Sánchez | |
| Jaio | 1968ko irailaren 19a | |
| Heroica Ciudad de Tlaxiaco, Oaxaca (Mexiko) | ||
Lila Downs (Heroica Ciudad de Tlaxiaco, Oaxaca, 1968ko irailaren 19a), izen osoa Ana Lila Downs Sánchez, folk eta pop abeslari eta musikagile mexikarra da. Gaztelaniaz eta ingelesez abesteaz gain, Mexikoko hizkuntza indigenak (mixtekera, zapotekera, maiera, nahuatla) ere erabiltzen ditu bere lanetan. Mexikoko musika tradizionala blues, jazz, soul, afrikar musika, eta baita klezmer musikarekin ere, fusionatzen du[1].
Ama Anita Sanchez kantari misteka du eta aita Allen Downs eskoziar jatorriko arte irakasle estatubatuarra. Oaxaca, Minnesota eta Kalifornia artean hazi zen. Minesotako Unibertsitatean Giza Antropologia eta Kantua ikasi zituen[1]. 1999an kaleratu zuen La sandunga, bere lehenbiziko albuma, baina nazioarteko arrakasta 2001ean erdietsi zuen, La Línea diskoarekin. 2002an Frida pelikularen soinu bandako zenbait kanta grabatu zituen[2]. Una Sangrerekin 2005eko folk disko onenaren Grammy Latinoa irabazi zuen. Kepa Junkeraren Etxea diskoan (2008) parte hartu zuen Haurtxo Polita abestia kantatuz[3].
Diskografia [aldatu]
Estudioko albumak
- 1999: La Sandunga
- 2000: Árbol de la vida
- 2001: La Línea
- 2004: Una Sangre
- 2006: La Cantina
- 2008: Ojo de Culebra
- 2011: Pecados y Milagros
Bildumak
- 2007: El Alma de Lila Downs
Zuzenean grabatutakoak
- 1996: Azuláo: En vivo con Lila Downs
- 2010: Lila Downs y La Misteriosa en París - Live à Fip
Beste albumak eta EPak
- 1994: Ofrenda
- 1998: Trazos
- 2007: Live Session
- 2010: Chacala
Bideoak eta DVDak
- 2007: Lotería Cantada (DVD)
- 2007: El Alma de Lila Downs (DVD)
Hauekin batera 50 single diska baino gehiago argitaratu ditu.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ a b Lila Downsen biografia Liladowns.com
- ↑ Lila Downs Redes Indígenas
- ↑ 'Etxea', mexikarren aterpe Badok.info
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) (Ingelesez) Lila Downsen webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) (Ingelesez) Lila Downs MySpacen