Lilioceris lilii
Lilioceris lilii | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Chrysomelidae |
Leinua | Criocerini |
Generoa | Lilioceris |
Espeziea | Lilioceris lilii Scopoli, 1763 |
Lilioceris lilii Chrysomelidae familiako kakalardoa da, zientziarako Scopolik 1763an deskribatu zuena. Europan, Asian eta Afrika iparraldean hedaturik dago. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kakalardo txikia da, 6-9 mm neurtzen dituena. Pronotoa eta elitroak gorri biziak ditu, burua, antenak eta hankak beltzak dira. Hankak eta antenak nahiko luzeak dira, gorputzarekiko.
Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izen zientifikoak adierazten duenez Liliaceae familiako loreetan aurkitzen da. Haietaz elikatzen da eta izurri kontsideraturik dago klima epeletako landaketatan[2].
Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Helduak toki fresko hezeetan aurkitzen dira[2]. Emeak 450 arrautza inguru jartzen ditu hostoen azpialdean dozena bat inguruko multzotan. Arrautzak gorrixkak edo marroiak izan ohi dira. Aste bat edo bira beldar marroi-horixkak jaiotzen dira. Hostoen azpialdea jaten hasten dira eta ondoren landarearen gainerako ataletara joaten dira landarea nabarmen kaltetuz[3].
Pupa landarearen oinarrian eratzen dute eta 20 egun pasa ondoren ateratzen da heldua.
Ziklo bat baino gehiago osa ditzakete urte berean[3].
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Heldua.
-
Tamaina txikia du.
-
Bikotea, kopulan.
-
Beldarrak hostoa jaten.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ a b (Ingelesez) «Controlling Lily Leaf Beetles | Gardener's Supply» www.gardeners.com 2024-04-03 (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
- ↑ a b «Have You Seen the Red Lily Beetle?» web.archive.org 2008-07-29 (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).