Lino Lacedelli
Lino Lacedelli, 1954ko uztailak 31n K2 mendiaren tontorrera lehen aldiz igo zen espedizio italiarreko mendigoizaleetako bat zen. 1925eko abenduak 4an jaio zen Veneto eskualdeko Bellunoko probintziako Cortina d'Ampezzo herrian.
Bere lehen eskalada, dirudienez, 14 urterekin egin zuen, bere aitaren zaintzatik ihes eginez, Cinque Torriko hormetan. 1947 eta 1954 bitartean biltzen da bere aktibitate gehiena, bide zailen bigarren, hirugarren edo laugarren errepikapenekin, batez ere Dolomitetan. Desiok, une horretako alpinista italiarrik hoberena zen Ricardo Cassin espediziotik kanpo utzi zuen bitartean (ustezko arazo fisiko batzuengatik), Lacedelli hoberenen artean dago, bigarren partaiderik gazteena da, Bonattik baino bost urte gehiagorekin eta Achille Compagnoni baino hamaika gutxiagorekin. Liburu ofizialean, Ardito Desiok honako hau idatzi zuen Lacedelliri buruz: "ezkongabea, 29 urtekoa, Cortina d'Ampezzokoa (Veneto). Altuera, 1,78; lanbidez, hidraulikoa, gida alpetarra eta eski irakaslea..."
Italiar Errepublikako Merituaren Ordena[aldatu]
Gurutze handiaren Zaldun izendatua izan zen 2004ko abenduak 2an.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Gaztelaniaz)K2ra eginiko lehen igoeraren 50. urteurrena