Lisipo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Apoxiomenos, irudi-eredua

Lisipo (grezieraz: Λύσιππος Lysippos; Sikion, K. a. 390 - K. a. 310) greziar eskultorea izan zen. Argos eta Sikiongo eskoletako maisu nagusia izan zen Mazedoniako Filipo eta Alexandro Handiaren garaian eta K.a. IV. mendeko Greziako eskultore handienetakoa, Praxiteles eta Eskopasekin batean. Errealismoak kezkatu zuen bereziki; ordu arteko frontalismo hieratikotik urrundu zen eta mugimenduari berebiziko garrantzia eman zion. Antzinako kronikarien arabera, eskultura asko egin zuen (1.500etik gora batzuen esanetan), baina kopiak baizik ez dira geratu: Agias Farsalakoa, atleta garaile baten irudia; Apoxiomenos, bere kanona erakusten duen irudi-eredua; Eros arkuarekin, Eros Thespiakoa eta Hermes Azara, Alexandro Handiaren erretratua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lisipo Aldatu lotura Wikidatan