Lizun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ogia erasotzen duen lizuna biziki arrunta da, eta ogi bat hiru egun baino gutxiagoan oso-osorik estal dezake.

Lizuna onddo mota bat da, aire librean zein barnealdeetan aurki daitekeena. Lizun mota asko dago, fungi erreinuko espezie mikroskopikoak direnak eta zelulanitz edo zelulabakarrak diren filamentu eran hazten direnak.

Baldintza bero eta umeletan hobe hazten dira, espora bidez ugaldu eta hedatzen dira. Lizunaren esporek, giro baldintza ezberdinetan biziraun dezakete, baita lehorte baldintzetan ere, honek, bere hazkuntza normalari mesederik egiten ez dion arren.

Penizilina, antibiotiko bat, Alexander Flemingek aurkitutako lizun mota batek eragindako substantzia bat da. Lizun hauek eta beste batzuk, ogian eta beste jaki batzuetan ere hazten dira, janezin bihurtuz.

Legamia ere, onddo mota bat da, baina mikroskopikoa. Onddoak, orokorrean, hiru talde nagusitan sailka daitezke, morfologiari dagokionez: legamiak (onddo zelulabakarrak), lizunak (hifa izeneko filamentuak dituztenak) eta perretxikoak (gorputz fruitu-emaile handiak dituztenak, kapela itxurakoak, askotan jan egiten direnak).

Lizun ohikoenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazta mota batzuk, lizunak ematen dien kolore urdinagatik bereizten dira, Cabrales gazta eta Roquefort gazta kasu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lizun Aldatu lotura Wikidatan