Llan (leku izena)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Llan (galeseraz ahoskera "Xan"), bretainieraz lan, kornubieraz lann eta piktoeraz lhan, britoi hizkuntzetan jatorria duen leku izena da, Galesen oso ugaria da, eta Bretainia eta Kornuallesen ere agertzen da. Bereziki udalerri, herri eta parrokia izenen hasieran aurrizki bezala agertzen da, eta gaur egun "parrokia" edo "eliza" hitzen esanahia du.

Adibidez, "Llanfair" leku izenak "Mariaren parrokia" esan nahi du, alegia, Santa Mariari sagaratutako elizaren inguruko parrokia edo kokalekua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]