Luca Cambiaso
Wikipedia(e)tik
Luca Cambiaso italiar pintorea izan zen (Moneglia, Genoa, 1527 - Madril, 1585). XVI. mendeko Genoako eskolako maisu handi honek jauregi eta eliza asko dekoratu zuen: Doria (Spinola egun), Imperiale, Parodi, Grimaldi-Pallavicini jauregietako freskoak. 1583. urtean El Escorialen jardun zuen, Filipe II.a erregeak deituta, eta bertan aldareko koadroak (Santa Ursula eta bere lagunen heriotza) eta fresko batzuk egin zituen. Cambiasoren margolanak eragin handia izan zuen Genoako eta Espainiako pintore zenbaitengan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.