Luis II.a Hungariakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Luis II.a Hungariakoa 1526an
Artikulu hau Hungariako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Luis II.a».

Luis II.a Hungariakoa (hungarieraz: Lajos, txekieraz: Ludvík Jagellonský; Buda, gaur egun Budapest 1506ko uztailaren 1ean – Mohács, Hungariako Erresuma, 1526ko abuztuaren 26a) 1516-1526 urteetan Hungariako eta Bohemiako erregea izan zen. Ladislao VI.a Jagellonen semea zen eta Maria Habsburgokoa, Karlos V.aren arrebarekin ezkondu zen. Belgrad hiriaz jabetu ziren turkiarren aurka borrokatu zen, baina ezin eutsi izan zien. 1526an turkiarrak Hungarian sartu eta Mohácseko guduan xehakatu zuten armada hungariarra. Gudu hartan hil zen Luis II.a.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis II.a Hungariakoa Aldatu lotura Wikidatan