Luis Rodríguez Gal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Rodríguez Gal
Bizitza
JaiotzaIrun1894ko ekainaren 6a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaIrun1968ko martxoaren 25a (73 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Dolores Salis
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta idazlea
KidetzaAranzadi Zientzia Elkartea
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
Izengoitia(k)Luis de Uranzu

Luis Rodríguez Gal, ezizenez Luis de Uranzu (1894ko ekainaren 6a, Irun, Gipuzkoa1968ko martxoaren 25a, Irun, Gipuzkoa), gipuzkoar margolari eta idazlea izan zen, Dolores Salís margolari eta eskultorearen senarra eta Jaime Rodríguez Salís kulturgizon, artezale eta arkeologoaren aita.

Irungo "Uranzu" jauregian, altxamendu faxistaren garaian suntsituta geldituko zen jauregian, jaio zen. Lehen ikasketak Donostiako Igeldopean zegoen Captier kolegioan egin zituen. Geroago, Beavais-eko (Frantzia) "Instituto Agricola Internacional" delakoan jarraitu, eta ingeniari agronomoaren titulua eskuratu zuen. Tesia, "La Guipúzcoa Agricole" frantsesez egin zuen; bertan, Hondarribiko Jaitzubia auzoko "Idurmendieta" baserriaren nekazaritza-aukerari buruzko azterketa egiten zuen. Ikasketetan lortutako tituluari ez zion jaramon gehiegirik egin, eta bere joera kazetaritzarako izan zen: gazte zela, lagunek lagunduta, "La Jeringa de Beraqueta" aldizkaria argitaratu zuen, gelatina eran. Irungo "Bidasoa" aldizkarian ere, eta "Katua" izengoitiaren pean, "Arañazos" deituriko artikuluak idatzi zituen. Badirudi artikulu horiek polemikoak zirela, eta, zenbaitetan, erantzun gogorrak eman eta jasotzen zituela. Gaztetako liskartxo hauekin bukatu, eta kazetaritza lana alde batera utzi, eta beste zenbait lanetan murgildu zen. Dena den, kazetaritzarako zuen grinak oso luze iraungo ez zuen "Aldabe" izeneko aldizkari bat sortzera eraman zuen. 1945. urtearen inguruan, Emilio Navas Labianok "El Bidasoa"ren zuzendaritza hartzen duenean itzuliko da Luis Rodriguez Gal aldizkari horretan idaztera, orain "Luis de Uranzu" izenpean.Gerra karlistei buruzko interes berezia zeukan, eta ezagutzen ez ziren zenbait datu jaso zituen. Altxamendu faxista hasi zenean, inguruko mendietara joaten zen gertatzen zena handik begistatzeko. Gerra karlistei eta altxamendu faxistari buruzko jasotako datu guztiak Hendaiako etxe batean gorde zituen, baina II. Munduko gerraren gertakarietan guztiak galdu ziren.

Jaioterrian, bere omenezko kale bat du. Bestalde, 2003an Irungo Luis de Uranzu Kultur Taldeak bere idazlan guztiak berrargitaratu zituen.

Aranzadi Zientzia Elkarteko kide nabarmena, bai eta Akademia Ibiltaria eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartekoa ere.

Jakintza handiko gizasemea, gaztelaniaz gain frantsesez ere idatzi zuen, euskaraz ere ikasi zuen, baina ez zuen hizkuntza honetan idazlanik idatzi.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lo que el río vió, Donostia, 1955
  • Un pueblo en la frontera, Donostia, 1965
  • Cuentos del Bidasoa, Donostia, 1971, hil ondoren argitaratua
  • El Bidasoa argitalpeneko ohiko kolaboratzailea izateaz gain egunkari eta aldizkarietan artikulu ugari idatzi zituen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]