Lurte

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lurte


Datuak
Jatorria Aragoi Zaragoza, Aragoi
Musika mota Folk musika
Urteak 1989-gaur egun arte
Diskoetxeak Locomotive Music
Pägana Records
Warner Dro
Webgunea www.lurte.org/

Lurte (aragoierazko izena da eta euskaraz elur-jausi esan nahi du, hots, elurte) Espainiako Aragoi autonomia erkidegoko Zaragoza hirian sortutako folk musika taldea da. Bere musika aragoitar haizezko musika tresnen erabilpenean oinarritzen da, esate baterako: Botoko gaita, dultzaina, Ribagorzako tronpa, ttun-ttuna edota txistua, guzti horiei perkusio boteretsu bat batzen diotelarik.

Taldearen erritmo, indar eta izaerak almogavarren guduak oroitarazten dituzte, hau Aragoiko Erregearen, edota hobekien ordaintzen zuenaren, zerbitzupeko mertzenario gudaroste bat izan zen, euren guduak XI. eta XIV. mende artean burutu zituztelarik.

Euren musika emanaldietan almogavarren erara jantziak agertu ohi dira.

Diskografia[aldatu]

  • Dispierta Fierro! (2005) ("Iratzarri burdin!")
  • Deus lo Bol (2008) ("Jainkoak hala nahi du")
  • Biellas Esferras (2010) ("Hondamen zaharrak")
  • Neopatria (2011) ("Neopatria", aintzinako Greziako dukerria)

Kanpo loturak[aldatu]