Luzoker

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Luzoker
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Rosidae
Ordena: Cucurbitales
Familia: Cucurbitaceae
Generoa: Cucumis
Espeziea: Cucumis sativus
L.

Luzokerra edo pepinoa (Cucumis sativus) Cucurbitaceae familiako landarea da. Landare belarkara eta urterokoa da. Jatorriz Indiakoa da, baina gaur egun mundu osoan hazten da, bere fruituak barazki modura jateko.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luzokerra aihen landarea da, igokaria, gorantz igotzeko euskarria aurkitzen duenean hostotxo kiribilen bidez euskarriaren inguruan kiribiltzen dena. Hosto zabalak ditu, fruituak eta zurtoina erabat estaltzen dutenak.

Zurtoinak 4 metrorainoko luzera eduki dezake. Loreak hori kolorekoak eta monoikoak dira. Fruitua zilindrikoa da, luzanga, 60 cm arte eduki ditzakeena luzeran eta 10 cm zabaleran. Barnean haziak dituztenez eta lore batetik garatzen direnez, fruituak dira berez; hala ere, tomatea eta kuia bezala, barazki modura jaten dira, ez fruta modura.

Barietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruituak
  • Cucumis sativus var. anatolicus Gabaev
  • Cucumis sativus var. anglicus L. H. Bailey
  • Cucumis sativus var. cilicicus Gabaev
  • Cucumis sativus var. europaeus Gabaev
  • Cucumis sativus var. falcatus Gabaev
  • Cucumis sativus var. indo-europaeus Gabaev
  • Cucumis sativus var. irano-turanicus Gabaev
  • Cucumis sativus var. izmir Gabaev
  • Cucumis sativus var. squamosus Gabaev
  • Cucumis sativus var. testudaceus Gabaev
  • Cucumis sativus var. tuberculatus Gabaev
  • Cucumis sativus var. vulgatus Gabaev

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luzoker Aldatu lotura Wikidatan