Münchhausengo Baroia
Karl Friedrich Hieronymus von Münchhausen, Münchhausengo Baroia (1720ko maiatzaren 11a, Bodenwerder, Saxonia Beherea - 1797ko otsailaren 22a) alemaniar jauntxo eta militar bat izan zen. Bere abentura eta balentrien kontakizunak Rudolph Erich Raspe idazleak Münchhausengo Baroiaren Abenturak bilduman bildu eta 1785an London hirian argitaratu zitzan oinarri izan ziren. Fantasiazko kontakizunak dira, sobera puztuak, batipat irakurle gazteei zuzenduak.
Abenturak[aldatu]
Bere gaztaroan, Münchhausengo Baroia Brunswick-Lüneburgoko Dukea zen Anthony Ulrich II.aren zerbitzupeko morroi izan zen, gerora ordea, errusiar gudarostea sartu zen. 1750. urterarte bertan zerbitzatu eta turkiarren aurkako kanpainietan parte hartu zuen. Jaioterrira itzultzean, bere abenturei buruzko kontakizunak aipatzen hasi zen.
Kontakizun hauen arabera, betiere beste batzuen ahotik aipatuak, Münchhausengo Baroiaren balentrien artean kanoi bala baten gainean bidaiatzea, Ilargira joatea, edota bere ile kalpar batetik tiratuz aintzira batetik ateratzea daude (beste bertsio batzuen arabera, bere oinetakoen lokarriak erabiliz).
Iruditegia[aldatu]
-
Ahateekin batera hegan eginez