MacGuffin
MacGuffin bat (batzuetan McGuffin idazten da; euskaraz, Makgufin idatzi izan da) kontakizun batean erabiltzen den baliabidea da, istorioan garrantzia gutxi edo batere izan ez arren, pertsonaiek argumentuan aurrera jarraitzeko balio duena.
Alfred Hitchcock zuzendari eta produktoreak egin zuen teknika ezagun, baita hitza bera ere, 1939an Columbiako Unibertsitatean emandako hitzaldi batean. Honela esan zuen Hitchcockek: "Estudioan izen bat daukagu, 'MacGuffin' esaten diogu. Edozein istorio sortzen duen elementu mekanikoa da. Lapur-istorioetan ia beti lepoko bat izaten da eta espien istorioetan paper multzo bat".
Eduki-taula |
[aldatu] Deskribapena
MacGuffina beste narrazio baliabideetatik desberdintzen duena zera da: ez duela axola zehazki zer den. Istorioan motibazio bat sortzen duen bitartean nahikoa da. Istorioko pertsonaiek MacGuffinaren garrantzia onartuko dute eta horren arabera egingo dituzte ekintzak, baina ez du istorioan garrantziarik izango.
Oso baliabide erabilia da filmetan, thrilleretan bereziki. Ohikoa da MacGuffina filmaren hasierako elementu nagusia izatea, ondoren, protagonisten motibazioak eta arazoak agertzen doazen neurrian garrantzia galtzen joateko. Batzuetan filmaren amaierarako ahaztuta geratzen den elementua da.
[aldatu] Adibideak euskal literaturan
- Rafa Egigurenen Chevrolet tropikala nobelan: Migel Salaberria protagonistaren erlojua, Ernesto Guevararen txapela, emakume kubatarrak erosteko eskatzen dion irratia.
- Harkaitz Canok Linterna Gorria aldizkarian eskaini zuen elkarrizketa batean azaldu zuenez [1], Berria egunkarian idazten zituen zutabeetan askotan erabiltzen zuen baliabide hori. "Polita da hori eta gero irakurlea ez konturatzea makgufin horretaz" gehitu zuen.
[aldatu] Adibideak zineman
- Quentin Tarantinoren Pulp fiction (1994) filmean, maleta.
- Guy Ritchieren RocknRolla (2008) filmean, Uri Omovichen koadroa.