Lehoi
|
|
||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lehoi arra
|
||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
||||||||||||||
Lehoia (Panthera leo) ugaztun bat da, Felidae familiakoa. Arra oso erraz bereizten da duen ileagatik. Ar batek 250 kilogramoko pisua izan dezake. Emeak txikiagoak dira, 180 kg. ingurukoak. Lehoiak haragijaleak dira eta erlazio familiarretan oinarritutako bizimodua dute. Emeek taldea sortzen dute eta eurekin familiarki harremanduta ez dagoen ar batekin, eta kume guztiekin, bizi dira. Emeek ehizatzen dute eta arrek lurraldea zaintzen dute. Kume arrak heltzean familiagunetik kanporatuak dira.
Lehoiak poligamoak dira. Emeak 18 eta 26 hilabete artean izaten ditu kumeak. Zoologikoetan daudenean, urtean behin dute kumaldia. Lehoi emearen ernaldiak 110 egun irauten du: kume bat eta lau artean izaten ditu aldi bakoitzean. Zoologikoetan 30 urte arte bizi izaten dira, baina basatiak direnean arrek 12 urte eta emeek 16 urte inguru bizi ohi dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Hedapena
Egun, lehoirik gehienak Afrika hego eta mendebaldean bizi dira, baina haien bizilekuak oso arin murrizten ari dira. Gaur egun Afrikan 16.500 lehoitik 47.000ra bitartean besterik ez dagoela kalkulatu da. Espezie horren urritzea eragiten duten kausak ez dira oso argiak, baina biologo askoren ustez errua gizakiarena da.
Lehoiek askatasunean bizirik iraungo badute, beharrezkoa da natura parkeak zaintzea, hala nola Ethosa parke nazionala.
[aldatu] Lehoi taldeak
Lehoi taldeetan bi talde mota aurkitzen dira:
- Saldoak: talde hauek 5-6 lehoi emez, euren kumeez eta koalizio deitutako 2 lehoiz osatuta egoten dira.
- 'Nomadak: talde hauek lurralde handietatik ibiltzen dira, batzuetan bakarrik eta besteetan bikoteka.
[aldatu] Dieta
Lehoiak animali haragijaleak dira, hau da, beste animali batzuk jaten dute. Euren presa aurkitzen dutenean, korrika hazten dira eta behin eskuetan hartuta daukatelarik, hil egiten dute asfixia edo estrangulazioa erabiliz.
Gehien harrapatzen dituzten animaliak, ñuak, oreinak, zebrak eta basurdeak izaten dira, besteak beste.
[aldatu] Ikus, gainera