Madeleine Renaud

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Madeleine Renaud eta Jean-Louis Barrault aktoreak

Madeleine Renaud (Paris, Frantzia, 1900 - 1994) antzezlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1921-1946 bitartean Comédie Françaiseko antzezle izan zen. Jean Benoît-Lévyren La Maternelle (1933) filmeko eta Jean Grémillonen Remorques (1939, Atoiak), Le ciel est à vous (1943, Zerua zuena da) filmetako protagonista izan zen. Madeleine Renaudek frantses emakume xarmant, gozo eta sentiberatasun handikoaren pertsonaia osatu zuen. 1946. urtetik aurrera, ordea, antzerkian aritu zen batez ere, nahiz eta tarteka egin zuen zineman paperen bat edo beste: Max Ophulsen Le Plaisir (1951, Plazerra), Marguerite Durasen Des journées entières dans les arbres (1976, Egun osoak zuhaitzetan), eta abar.

Renaud Barraulten konpainiarekin paper klasiko handiak egin zituen, eta Marivauxen interprete handientzat hartu ohi da: Les Fausses Confidences (1946, Konfidentzia faltsuak), La Seconde Surprise de l'amour (1949, Maitasunaren bigarren ustekabea). Lan moderno garrantzitsuetan ere parte hartu zuen: Samuel Becketten Oh les beaux jours (1963, Oi egun ederrak), Jean Geneten Les Paravents (1966, Bionboak), Durasen Savannah Bay (1983).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Madeleine Renaud Aldatu lotura Wikidatan