Mafadi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mafadi
-
Ntheleli
Garaiera 3.451[1] m
Kokapena HegoafrikaHegoafrika
Koordenatuak 29°12′08″S 29°21′25″E / 29.20222°S 29.35694°E / -29.20222; 29.35694Koordenatuak: 29°12′08″S 29°21′25″E / 29.20222°S 29.35694°E / -29.20222; 29.35694
Mafadi non dagoen adierazten duen Hego Afrika-ko/-go/-eko mapa
Mafadi
Mendilerroa uKhahlamba (Drakensberg)
Lehen igoera Ezezaguna
Ohiko bidea Injisuthitik

Mafadi edo Ntheleli (3.451 m) Hegoafrikako mendirik altuena da. uKhahlamba edo Drakensberg mendietako erdialdeko sektorean dago, KwaZulu-Natal eta Lesothoren arteko mugan. Hegoaldeko Afrika osoko hirugarrena da, Lesothon dauden Thabana Ntlenyana (3.482 m) eta Makhekaren (3.461 m) atzetik.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mafadi Hegoafrikan eta nazioartean gehien erabiltzen den izena da; izen horren erabilpena 2002an Mountaineering Club of South Africa (MCSA) elkarteak eginiko igoera eta ikerketa lanaren ostean finkatu egin da. Ntheleli[2], ordea, Lesothon erabiltzen da eta sotho hizkuntzan "altua" esan nahi du; batzuentzat Mafadi baino izen jatorragoa da. Eskualdeko hizkuntza bantuetan (sotho, zuluera) d eta l letren ahoskeren arteko hurbiltasunagatik Mafali, Bafali[3] eta Ntheledi[4] aldaerak ere topa daitezke; ikus "Ezaugarriak" atala[5][6].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendia Lesothoko Mokhotlong Barrutiaren eta Hegoafrikako KwaZulu-Natal probintziaren arteko mugan dago; Indiako ozeanora eta Atlantikora doazen ibaien arroen banaketa lerroan ere badago.

Azken hogei urteetan baino ez da argi geratu Hegoafrikako altuena dela; lehenago inguruko beste tontor batzuei ematen zitzaien ohore hori edo bi estatuen arteko muga ez zen ondoegi zehazten. Gaur egun tontor hau mugan bertan dagoela oso garbi frogatuta badago ere, Lesothoko iturri bakan batzuek zuluerazko eNjesuthi izena ematen diote (aldaerak: Njesuthi, Injasuti...[7][8]) eta horrela adierazi nahi dute Mafadi izena Lesothon (eta ez mugan) dagoen beste puntu bat dela[9].

Igoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mafadirako igoera ez da teknikoki oso konplikatua baina neketsua da, fisikoki prestatuta egotea eskatzen du eta egun batzuk erabiltzen dira igoera burutzeko; hara joateko hilabeterik egokienak apirila, maiatza, iraila eta urria izaten dira[10]. Hegoafrikako aldetik hasita normalean Injisuthi ("txakur asebetea" zulueraz) izeneko kanpalekutik abiatzen da. Hastapenean 8 km inguruko bidea egin behar da Marble Bathseraino (1800 m). Igoerak ibaia gorantz segitzen du, xendetatik edota haitzak gaindituz. Mendia dagoen bizkar luzearen beheko aldera helduta Molar izeneko kanpalekura heltzen da. Hortik aurrerako tontorretan zehar doan zidorrari Leslie's Pass deitzen zaio. Zidorrak oro har bizkarra segitzen du harkaitz batzuek hegoalderantz jotzeko behartzen duen arte. Hortik aurrera batzuetan haitzez betetako lurretik jarraitu behar da baina Leslie's Passeko punturik gorenera heltzeko azken 20 metroak belarezko aldapa bat dira. Gune honetatik mendi tontorretatik segitzen da Mafadira heldu arte[11].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Iturri askok 3.450 m jasotzen dute baina neurketarik berrienen arabera 3.451 m ditu; ikus Peak High.
  2. Izen hori erabilia Peak High webgunean.
  3. Bi hauek Mafadi hitzaren sotho hizkuntzarako grafia dira baina jatorrian ibai baten izena da, ez tontorrarena; irakur South Africa’s Highest Mountain ‘Steals’ Name from Lesotho artikulua.
  4. Ntheledi Vertical Endeavour webgunean erabilita.
  5. South Africa’s Highest Mountain ‘Steals’ Name from Lesotho artikulua izenaz.
  6. Izenaren aldaerak Rastlos.com webgunean.
  7. Peakbagger.
  8. East Rand Hiking Club.
  9. Ricardo Hernani, Andoni Gorostiaga: Atlas de los techos de estados e islas del mundo, Pyrenaica, Bilbo, 2008; 32.or.
  10. Mafadi Peakwaren.
  11. Igoera oso bat Footprint.co.za webgunean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]